Krisi honek ekarri duen ideietako bat hauxe izan da: jendearen %1ek beste %99ren bizimoduak eta destinoak menderatzen ditu. Gutxiengo barregarriro txiki baten mende bizi gara; ondorioz, ez da hain zaila izan behar gauza iraulkatzea, hain gutxi badira.
Ideia ongi dago, indartsua delako, baina aldi berean erabat faltsua da, gizarteko alor guztietan boterea egitura piramidal baten arabera antolatuta dagoelako; alegia, baliteke goiko erpinean munduko biztanleen %1 bakarrik egotea, baina bigarren mailadian dagokeen, demagun, %3, %1 hori bezain egoeraren erantzulea da, eta %1 horren ia maila berean dastatzen ditu boterearen abantailak. Piramidean mailadi bat beherantz egiten dugunero, bertan daudenen ehunekoa emendatzen doa, eta erantzukizuna eta botere-maila apaltzen. Piramidearen zer mailatan hasten da jasanezina izaten goiko egituraren pisua? Populazioaren zer ehunekok eusten dio?
Krisiak utzi digun beste ideia bat, kontrakoa, beste hau da: bai, dena oso gaizki dago, baina... ezin daiteke ezer egin. Hau etengabe errepikatu da, ez gutxitan modu interesatuan; alegia, “ezin daiteke ezer egin” esan, eta ondoren, beren kautan, “eta beharrik!” gaineratuz; oso jatorrak direlako, jatorrismoak beren interesak zipitzik ere kaltetzen ez baditu, noski.
Gehienok lehenengo ideiak sortu amorruaren eta bigarrenak ernatu etsipenaren artean ibili gara eta gabiltza, noraezean, egoerak merezi bezalako erantzuna asmatu ezinik. Horregatik, hilabete batzuk pasatu direnean, atzera begira jarri eta are txalogarriagoa iruditzen zait Idoia Nieves Nafarroako Ogasun Departamentuko zuzendari ohiaren jokabidea: asko jarri zuen beretik, zintzotasunaren alde, ezer espero gabe. Bere eskuzabaltasunak gobernua kolokan eta errealitatea benetan nolakoa den agerian jarri zuen, eta nork daki, erabakigarria izan daiteke oraindik ere, termino politikoetan, bere ekarpena. Momentuz, baina, hala jokatzeak disgustuak baizik ez zizkion ekarriko, hain segur.
Nafarroako Ogasun Departamentuko zuzendari izateak piramideko zer mailatan jartzen zaituen, nik ez dakit; erpinetik hurbilago oinarritik baino, noski, baina ez hain goitik ere. Baikortasunetik bezala ezkortasunetik ihes egin nahian, iruditzen zait, piramidearen oinarrizko mailetako jendearen gehiengoa alde egongo dela jorik, maila ertainetako jende-kopuru esanguratsu batek aski da esaten ez duen arte, ez dela ezer aldatzen hasiko, ez hemen eta ez inon.
Eta horretarako inplikazio pertsonala ezinbestekoa da.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]
Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]
Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]
Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]
Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]
Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.
Gobernuak aurkeztu... [+]
Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]
Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]
Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]
Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.
Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]
Azaroaren 19a komunaren munduko eguna da. Gaur oraindik ere, XXI. mendean, langile askok, hemen, Euskal Herrian bertan, ez daukate haien lanaldietan komuna erabiltzeko eskubidea. Horren adibide dira garraioko langile asko.
Komunak osasun publikoaren giltzarria dira, eta... [+]
“Ibiliz ikasten da ibiltzen, eta kantuan kantatzen”. Horixe izan da aste honetako ikasgaietako bat C2ko taldeetan. Helburua ez zen abesten edo oinez ikastea, gerundioa behar bezala erabiltzea baizik. Zer pentsatua eman dit jarduerak, eta irakasten nola ikasten dugun... [+]
Adimen artifiziala gizakion eremu asko ordezkatzen ari dela badakigu: erosotasuna, abiadura, efizientzia... Mundu kapitalista honen abiadura beharretan, gizakion ahalegina oztopo dela sinetsarazi digute. Gure, klase xumeen, egiteko eta sortzeko aukerak murrizteko erasoak leku... [+]
Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur... [+]
Autoestimuak batzuetan gauza intimoa dirudi. Baina autoestimuak zerikusia baldin badu norberak bere buruaz duen irudiarekin, norbere buruari ematen zaion balioarekin, zerikusia izango dute hartu ditzakeen erabakiek ere. Zer balio du erabakirik hartu ezin duen norbaitek? Eta... [+]