Barañainen, herrian ireki nahi duten Mercadona saltoki valentziarraren aurka mobilizatu da bizilagun talde bat. Sestaon, haserrea eragin du hiri-antolamendu plana aldatu eta supermerkatuari lursail publiko bat saltzeko Udalak duen asmoak.
Mercadonaren proiektua “inposatu” duten Barañaingo UPN, PSN eta PPko udal ordezkarien herri eredua gogor kritikatu du bizilagun taldeak: “Eztabaidari muzin egin diote, auzokideen hartu-emanen aurrean harreman komertzialak sustatu dituzte, bertoko produktuei baino, inportatuei eman diete bide, komertzio txikia desagertzeko arriskuan paratu dute eta aisialdirako egokitutako esparru publikoak saltoki handiei eskaini zaizkie”.
Herritarrek diote lau haizetara iragarritako 30 lanpostu berriak baino gehiago izango direla deuseztuko direnak. “Gainera ez dute esaten jada Mercadonako langile direnek izango dutela lehentasuna Barañainera mugitu nahi izanez gero. Bestetik, kaleratzeengatik jaso dituzten salaketak ezkutatzen ari dira. Diziplina gabezietan argudiatutako kaleratzeak dira, gaixotasun baja hartu izanari erantzuten diotenak”.
Salatu dute Mercadonak ez duela kontuan hartzen saltzen dituen produktuen jatorria: “Prezio baxuenak bilatzen ditu, produktu ahalik eta merkeenak eskaintzeko; inguruko ekoizleek ezin dituzte halako salneurriak onartu”.
Otsailean Sestaoko Udalak erabaki zuen hiri-antolamendu plana aldatzea, jabego publikoko 18.000 metro koadroko Mendietako orubea “enplegua sortu, ekonomia suspertu eta zonaldea urbanistikoki bultzatzeko” baliatu ahal izateko, EAJko zinegotzi Leire Corralesek adierazi zuenez. Jeltzaleek, PSEk eta PPk babestu zuten erabakia eta EH Bildu aurka agertu zen. Udalak emandako urratsak bidea erraztu zion lursaila begiz jota duen Mercadonari. Ekainean, ordea, Mendietako orubearen erabilera berriari buruzko eztabaida atzeratzea erabaki du Udalak, PSE, EH Bildu eta PPren aldeko bozka eta EAJren abstentzioarekin, informazio gehiago bildu eta adostasun zabalagoa lortzeko helburuz.
Proiektuak aurrera egingo balu, Mercadonak 7.000 metro koadro hartuko lituzke, eta gainerakoa urbanizatu egingo litzateke, Udaleko diru-kutxentzako gasturik eragin gabe. Bien bitartean, hainbat herritar mugitzen hasi dira eta Udalari eskatu diote Mercadona herrira ekartzeko erabakia birplanteatzeko. Mendietako lursaila erabilera publikorako egoitu dezala eskatu dute, hasiera batean iragarri zen moduan.
Iaz ireki zen lehendabiziko Mercadona Nafarroan, Antsoainen. Aurten da irekitzekoa Gipuzkoako –eta EAEko– aurrenekoa, Irungo Txingudi merkatal-gunearen alboan. Datozen sei urteetan 45 supermerkatu zabaldu nahi ditu Hego Euskal Herrian.
Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.
Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.
Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.
Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]
Eneko Mendiluze Plaza psikologoak gaueko beldurren inguruko zenbait gako eman ditu. Nabarmendu du guraso bakoitzak ikusi behar duela zer datorkion hobeto umeari.
Hamaika eraso Uztaritzeko (Lapurdi) San Frantses Xabierko ikastetxe katolikoan gertatu ziren, beste biak Domintxaineko (Zuberoa) ikastetxe katolikoan eta Angeluko (Lapurdi) San Josepe ikastetxe publikoan. Uztaritzeko ikastetxean ikasitako bost gizonek beren testigantzak eman... [+]
Carli Pup (Udine -friuleraz Udin-, 1973) Friuli [friuleraz, Friûl] herriaren ekintzaile kultural garrantzitsuenetako bat da. Bere hizkuntza gutxituaren idazle, hizkuntzalari eta bere herriaren historialari bihurtu da.
Gaur egun, Informazione Friulana kooperatibako... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Martxoaren 27an aurkeztu zuen ARGIAk Bizi Baratzea Orria, lurrari begiratzen dion urtarokako aldizkari berria. Martxoaren hasieran zabaldu zen kide egin eta formatu oso berezia duen orri handia etxean jasotzeko aukera. Erantzun oso beroa izan du. Kide hauen profila ezagutu nahi?
Jaitsiera AEBen muga zergen igoerari erantzun ez dieten eta negoziatzeko prest azaldu diren herrialdeei aplikatu diela argudiatu du Donald Trumpek, Europar Batasuna barne. Txina eta AEBen arteko lehia komertzialak gora egiten jarraitzen du.
Hirugarren greba zikloa iragarri dute Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16ra bitartean, hezkuntza publikoa indartzearen alde. Azaldu dute Hezkuntza Sailak helarazitako azken proposamenak ez diela euren aldarrikapenei erantzun egokirik ematen.
Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]
Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.
Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.
Bekat’uros LGBTQIA+ euskal besta hirugarren urtekoz iraganen da Atharratzen. Apirilaren 12an egun osoko egitaraua antolatu du Prefosta elkarteak, usaiako karrika inguruarekin, kontzertuekin eta ikusgarriekin.