Berlinen, mundu osoko langileek eta sindikatuek hainbat biltzar egin dituzte lan baldintza duinen aldeko borrokak aztertzeko. Jendartearen eta langileen arteko elkartasuna giltzarri da egun ere, borroka horiek irabaziko badira. Arrakastatsu suertatu diren adibideak badaude, ikusi besterik ez dago zer gertatu den Rio Tinto meatzaritzako multinazionalean, Italiako Piacenzako Ikean, eta Bosnia-Hertzegovinako Dita detergente enpresan.
Krisialdiak Europan egiaztatu du lan jarduna bizitzeko bestekoa ez dela eta, hala ere, lan baldintzek okerrera egin dezaketela. Azken mendean lortutako eskubideek atzera egin dute, baina XXI. mende teknologikoan langileak XIX. eta XX. mendeetako borroka-tresnak berrerabiltzen hasi dira. Berlinen maiatzean mundu osoko langileak eta sindikatuak elkartu dira, nazioarteko langileen egoera aztertzeko, hiru erakundek deituta: lan borrokak ikertzen dituen Global Labour Universityk, Sindikatuen Nazioarteko Konfederazioak (ITUC) eta LabourStart munduko lan borrokei buruzko sareak.
Munduan nagusitu diren eta porrot egin duten borrokak aztertuz, protesta emankorra izateko baliabideen inguruan eztabaidatu dute Donna McGuire eta Wilfried Schwetz Global Labour University-ko ikerlariek. Lehenengo eta behin, langileen eskakizuna arrakastatsuagoa izango da, egoera jakin bat hobetzeko konponbide legez aurkezten bada. Bigarrenik, beharginen borroka horretan parte hartzeko haien prestutasuna izatea ezinbestekoa da. Sindikatuek euren kabuz hartutako erabakien desabantailak azaldu dituzte ikertzaileek, beharginek eskakizuna eurena egiten ez badute, bidean desmoralizatzeko aukera handiagoa dagoelako. Era berean, etor daitezkeen zatiketak aurreikustea komeni da, botere borrokek helburutik albora ez ditzaten. Hirugarrenik, baliabideei erreparatzea oinarrizko suertatzen da. Protesta babesteko diru-iturriak ez ezik, euren errebindikazioarekin bat egin dezaketen eragileak erakartzeari garrantzia handia eman diote, borroka jendartera zabaltzea alegia.
Langileez gaindiko elkartasuna lortzeko hiru adibide osatzen dute Rio Tinto, Piacenzako Ikea eta Tuzlako Dita enpresetako beharginek. Rio Tinto meatzaritzako transnazional erraldoian langileek abiatutako protesta jendartean zabaltzeko, tokian tokiko babesa bilatu dute. Adam Lee IndustriALL nazioarteko sindikatuko eledunak adierazi bezala, Rio Tintok meategiak dituen herrietan –munduko bost kontinenteetan–, haren jarduerak ingurugiroari eragiten dion kaltea gutxitzeko har litezkeen neurriak azaldu ohi dituzte. Hala, langileen haserreari, tokian tokiko biztanleen sumina gehitzen zaio, neurri ekologikoak eta osasuntsuagoak eskatzeko.
Piacenzako Ikea altzari-dendako langileek, ordea, sektore bereko gainerako beharginen babesa bilatu dute, Berlingo jardunaldietan izandako ordezkarien hitzetan. Ikeak azpikontratatutako CGS garraio enpresan etorkinek italiarrek baino soldata txikiagoa zutela eta sindikatuetan parte hartzeko eskubidea ukatzen zitzaiela salatzeko, Piacenzako dendan hamabi langilek itxialdia egin zuten. Denda horretan guztira 300 lagun inguruk lan egiten duela kontuan izanda, protesta txikitzat har daiteke. Hala ere, enpresak hamabi langileak kaleratzean, Italiako beste Ikea denda batzuetan ere protestatzen hasi ziren beharginak. Are gehiago, enpresak erosleekin komunikatzeko dituen tresnak erabili zituzten. Esaterako, Ikea hobetzeko interneteko kanpainak milaka erantzun jaso zituen “oinarrizko lan eskubideak errespetatzeko” leloarekin, enpresak webgunea blokeatutzat eman arte. Lau hilabete eta gero, langileak berkontratatu zituzten.
Langileek jendarteko beste eragileen elkartasuna ere lortu izan dute, Bosnia-Hertzegovinako Dita detergente enpresarekin gertatu bezala. 2014ko otsailean, Tuzla herrian bost enpresa pribatizatu nahi izan zituztenean (Dita, Polihem, Poliolhem, GUMARA eta Konjuh), langileek jakin zuten ez zietela inoiz gizarte-kontribuziorik ordaindu. Langabezia soldata ez ezik, jubilazio pentsiorik ere jasoko ez dutela egiaztatzean, manifestaziora deitu zuten langileek. Polizia gehiegikeriaz oldartu zitzaien eta horrek ikasleen eta beste eragileen erantzuna piztu zuen. Ondorioz, Bosnia-Hertzegovinako herritarrek gobernuaren ustelkeria kritikatzeko protesta jendetsuak abiatu zituzten. Langileek, baina, nazioarteko hedabideen arreta eza kritikatu zuten, aginte politikoaren aurkako matxinaden berri ematean langileen protestak kontuan hartu ez zituztelako.
Langileen eskubideak errespetatzeko borrokek, gainera, enpresaren irabaziak jomugan izaten dituzte, dela lan baldintzekiko aldea handiegia delako, dela protestaren bideragarritasuna bertan dagoelako, Adam Leek azpimarratu bezala. Boloniako (Italia) Granarolo esnekien multinazionaleko langileen borrokak horixe egiaztatu du. Azaroan enpresak soldaten %35eko murrizketa abiatu nahi izan zuenean –hileko soldata 700 eurora jaitsiz–, horren aurka borrokatu ziren 51 langile kanporatu zituen. Orduan, langile gehiago batu zen, beharginak berkontratatzeko. Esnekiak denbora laburrean kontsumi daitezkeen produktuak direnez, horien garraioa trabatzeak enpresari kalte handiegiak ekarri zizkion. Langileek kalkulatu zutenaren arabera, lauzpabost orduko grebak 200.000-300.000 euroko galera izan zitekeen.
Lan eskubideak errespetatzen ez dituen enpresa zenbat eta ezagunagoa izan, orduan eta oihartzun handiagoa izaten dute protestek. Are gehiago, langileak antolatzeko eskubidea trabatu edo ukatzen duten herrietan, nazioarteko kanpainen garrantzia azpimarratu dute izenik jakitera eman ezin dezaketen Turkiako eta Pakistango beharginek. Turkiako langileek, adibidez, Alemaniako metalgintza sektoreko mobilizazioek haien lan baldintzak hobetzeko balio izan dutela azaldu dute, “Turkiako Estatuaren eragozpenak” gainditzeko indarra zutelako. Era berean, Pakistango beharginek Pepsi Smash kanpaina abiatu berriarekin bat egin zuten, “ez bakarrik Pakistango langileen eskubideak errespetatzeko, Ohioko (AEB) beharginen osasun-neurririk ez murrizteko”.
Kapitalismoak etengabe bidegabekeriak sortzen ditu munduan eta Europan, noizean behin, krisialdiak.
SPRI sozietatearen eraikinaren aurrean elkartuko dira langileak hurrengo asteko ostiralean.
Ingelera orduak handitu eta euskarazkoak murrizteko foru aginduaren kontrako helegitea aurkeztu du STEILAS sindikatuak. “Murgiltzea ataka larrian jartzen ari dira” salatu dute.
Arriskuan dauden BSH, Sunsundegui, Nano Automotive, Siemens Gamesa, Tenerias Omega, Tasubinsa eta Volkswagen enpresetako langile batzordeek haien egonezina azaldu dute eta Nafarroako Gobernuari "benetan bermatzailea den legeria bat artikulatzea" eskatu diote.
Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.
Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.
Izena duen oro bere izanaren jabe liburua plazaratu du LAB sindikatuko idazkaritza feministak, hainbat kide feministaren lekukotasunak oinarritzat harturik. "Genealogia edo glosario bat gauzatu dugu edo, agian, gauza biak batera dira edo baliteke ez izatea ez bata ez... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Langabeen artean, 2.302 pertsona gehiago erregistratu dituzte urtarrilean Hego Euskal Herrian, eta horietatik 2.173 emakumeak dira, Espainiako Lan Ministerioak emandako datuen arabera.
LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek osatzen duten lan osasuneko intersindikalak agerraldi publikoa egin du Bilbon, 2024ko ezbeharren txostenaren harira. Azken hamar urteetan 612 langile hil dira istripuz Euskal Herrian, 64 pasa den urtean.
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]
Guardianeko enpresa batzordeak eta SOS Aiaraldea plataformak deituta, mobilizazio jendetsua egin dute Laudion, Laudioko lantegiaren itxiera salatzeko. 2.000 herritar baino gehiagok giza-katea egin dute lantegia inguratuz.
Ehundaka langile elkartu ostegunean Bilbon egin den giza katean “Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita” lelopean.
Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna izan da ostegunekoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak... [+]
AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".
Asteazkenean ekin zion Laudioko enpresak labea hozteko prozesuari, Eusko Jaurlaritzako teknikarien bermearekin. Langileak haserre eta "engainatuta" azaldu dira erakundeen jarrerarekin: "Gu babestera joan eta langileen ondoan egon behar zuena, ez da egon"... [+]