Gorputz kolonizatuak

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Guatemalako errepideetan dauden iragarkiei erreparatuz, badirudi Amerikako Estatu Batuetan gaudela. Iragarki horietan agertzen diren pertsonak altuak, argalak eta ilehoriak dira, Golden Retriever txakurra eta guzti. Publizitateak produktuak saltzeko erabiltzen dituen modeloek gizarteak erakargarritzat dituen gorputzak islatzen dituzte. Erdialdeko Amerikaren kasuan, horrek agerian uzten du arrazakeria sinbolikoaren pisua. Biztanle gehienak indigenak edo mestizoak diren arren, arrakastaren aurpegia txuria baita.

Euskaldun txuri, ezkertiar eta antiarrazista izanda, erraza da Erdialdeko Amerikara heltzea eta jendarteak barneratutako arrazakeria horren aurrean gupida sentitzea. Emakumeek daramatzaten takoi altuak ikusi, edota gehienek ile kizkurra lisatzeko duten joera ikusi, hauxe pentsatu nuen: “Tamalez, euren gorputzak oraindik ere kolonizatuak daude”. Baina ondoren nire buruari galdetu nion: “Eta nire gorputza ba al dago kolonizatua?”.

Erdialdeko Amerikan sentipen gogaikarri eta aitorrezina izan dut. Onartzea gorroto badut ere, hemengo pertsona gehienen aldean altua eta argala izatea atsegin dudala sentitu dut. Ez beti, sistema kapitalista heteropatriarkal honetan emakumeak ez baikaude inoiz gure gorputzarekin guztiz konforme. Batzuetan emakume latinoen azala, ilea eta gorputzaren sentsualitateak inbidia sentiarazi didate. Jakin badakit hori kutsu arrazista daukan estereotipoa dela, baina zaila da estereotipoen eragina saihestea. Era berean, Suedian egongo banintz, baxuegia eta borobilegia sentituko nintzateke. Ez da kasualitatea herrialde aberatsetako edertasun eredua izatea herrialde txirotuetan ere inposatzen dena. Kolonialismo politiko eta ekonomikoari sinbolikoa gehitu behar diogu. Diskurtso politiko jakin bat izateak ez ditu automatikoki gorputzekin dugun harremanetan arrazakeria, sexismoa eta kolonialismoaren aztarnak erabat ezabatzen.

Baina beste gauza bat ere gertatu izan da: Erdialdeko Amerikan emakume gehienak ni baino baxuagoak eta potoloagoak direnez (chaparrita-o erabiltzen da gorputz mota hori deskribatzeko), liraintasunaren eredu zorrotzetik urrun dauden gorputz horiek desiratzeko aukera ere izan dut.

Pentsa: gure gorputza eta auto-estimuaz gain, gure desioa ere kolonizatua daukagu. Komunikabideek transmititzen digute gorputz erakargarriak argalak, altuak eta gazteak direla. Larruazalak ez duela ez zimurrik, ezta ildorik, ezta ilerik izan behar. Feministok ez depilatzearen aukera aldarrikatzen dugu, baina onartu behar dut kostatzen zaidala emakumezko gorputz oso iletsua desiratzea. Eta ni (depilatzen ez naizenean) iletsua naizenez, emakume iletsuak gustuko ez izatea, nire gorputza den bezala gaitzesten dudanaren adierazle da.

Desioaren funtzionamenduaren inguruan arrazionalizatzea zentzugabea dela pentsa genezake, baina uste dut garrantzitsua dela estetikaren eredu hegemoniko horren eragina behatzea eta, estereotipoak gaindituz, gorputz anitzen indar erotikoa ikertzea.

Esparru feministetan gero eta gehiago hitz egiten da “lodifobia”ri buruz; ez depilatzeari buruz, ezgaitasunen bat duten pertsonen zein adineko emakumeen sexualitateari buruz. Gorputz, desio eta sexu praktika anitzak politikoki aldarrikatzea behar-beharrezkoa iruditzen zait, baina benetan lortu al dugu edertasunaren agindu zorrotzak kolokan jartzea eta erotismoaren mugak zabaltzea? Txokorro feministak dioen bezala (Youtuben ikus dezakezue bideoa), uda garaian bikini-operazioa pikutara bidali eta gorputzak eta desioak deskolonizatzea izan daiteke erronka ederra.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2014ko ekainaren 29a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-07-17 | Gorka Menendez
Zenbateraino izan behar dira txikiak nekazari txikiak?

Gaur egungo ezker mugimenduaren zati handi batek, intuitiboki bada ere, eskala txikiko nekazaritza aldarrikatzen du zalantza askorik izan gabe. Hala ere, txikitasunaren aldarrikapen horrek baditu bere kontraesanak: tamaina txikiko ustiategi batek, definizioz, ezingo du elikagai... [+]


Euskaldunak

Eusko Jaurlaritza berriko bozeramaile Maria Ubarretxenak lehenengo elkarrizketa Euskadi Irratiari eman zion. Solasaldian asmoez jardun zuen, kontu orokorrak adierazi zituen, ezinbestean, gobernua martxan jarri berri zegoelako. Adeitsua izan zen tonua kazetari eta eledunaren... [+]


2024-07-17 | Iñaki Barcena
Ekofaxismoa al datorkigu?

Kapitalismoak sortutako krisi ekosoziala ondoez globala ari da eragiten planeta osoan. Baliabide material eta energetikoen "gailurrek", hazkunderako eta metaketarako mugak ezarriz, natura eta gizartearen arteko desorekak ekartzen dituzte. Estraktibismoaren gurpil... [+]


Defendatu behar duguna

Ikasle batek erran zidan, behin, testu bat aztertzen ari ginela: “Pertsonaia eri da: geldi-geldia pentsaketa ari da bere buruan”. Bistan dena, erranaldi horrekin, gaizki adierazi zuen gogoan zuen iruzkina, erran nahi baitzuen pertsonaiaren ezontsa nabari zela haren... [+]


2024-07-17 | David Bou
Agur esaten ikastea

Zerbaiti edo norbaiti agur esatea abandonuarekin, amaierarekin eta, azken batean, dolu-prozesuarekin lotutako ekintza izan ohi da. Seguru noizbait esango zenutela –edo norbaiti entzungo zeniotela– “ez zaizkit agurrak gustatzen” esaldi tipiko eta topikoa... [+]


Teknologia
Euskalgintza digital kritikoa

Euskara, eremu digitala den itsasoan ezagutzara eta harremanetara abiatzeko portua da. Adimen artifizialarekin, portu horretatik mundu osoarekin euskaraz harremanetan jartzeko aukera ematen dela dirudi. Euskararen automatizazioa laguntza ederra da belaunaldi berriekin euskal... [+]


2024-07-17 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hemengoa

Ordenagailua itxi, txankletak jantzi, eguzki-kremaz laztandu. Nora zoaz oporretan? Oporrak egitea nonbaitera joatea dela normalizatu dugu, deskantsuak distantzia behar duelako, diogu. Eta bidaia egitean, turista bilakatuko gara, izendapen aldaketak deserosotasun bat sortzen... [+]


Materialismo histerikoa
Txatarra

Usainak keinuren bat eskatzen zuen, baina berak egin ez zuenez (ezin zitekeenez beste usainik espero), besteok ere ez. “Ez, ez, ez daude denak. Bizirik dirautenen atalik ez dago, ez dut inor bizirik utzi, adibidez, ezpainik gabe (ikusi dituzue? Horiek perfektuak iruditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude