"Kutxabanken egiten ari direna lapurreta da, ekonomizidioa"

  • Julian Zapiain Alonso (Hernani 1955) irakaslea da EHUko Informatika fakultatean. Gipuzkoa Donostia Kutxaren batzar nagusiko kide da eta Biltzen kandidaturako zerrendaburu izana: gaur Kutxako lehendakari den Xabier Iturberen alternatibatzat aurkeztu zuten eta hauteskundeak bozketa polemiko batean galdu. Aurrezki kutxen pribatizazioaz iritzi emaile ezagun eta borrokalaria da.
     

Zapiain Donostiako Kutxa Munizipalaren egoitza nagusia izan zenaren aurrean, Getaria kalean:
Zapiain Donostiako Kutxa Munizipalaren egoitza nagusia izan zenaren aurrean, Getaria kalean: "Kutxabankek Corpfin Capital funtsari saldu dio. Gure ondarea dena saltzeari deitzen diote 'desinbertitzea' eta 'egoitza korporatiboak arrazionalizatzea'". Dani Blanco

Zure idatzietan ulertu dut aurrezki kutxak fundazio bihurtzea politikarien hautua izan dela. Aldiz, kutxetan agintea daukatenei entzun eta irakurtzen diegu legeak aginduta egin behar dutela...

Begira, aurrezki kutxen lege berria bi urtez aritu dira egosten Madrilen, atalez atal negoziatu dute Espainiako Ekonomia ministerioak Guindos buru zuela eta CECA Espainiako aurrezki kutxen elkarteak, honen ordezkari aritu direla Isidre Fainé lehendakaria –La Caixa– eta Mario Fernandez lehendakariordea. Horiek negoziatu dute lege berriaren azken koma bera ere.

Ohar zaitez legea Ley de Cajas deitzen dela. Pentsa ezazu esaten zigutela kutxak desagertzera zihoazela, etorkizunik ez zutela Europan. Gezurra, Suitzako finantza sistemaren %30 kantonamenduetako kutxena da, Alemaniakoaren %40... Lotsagarrikeria izan da, legean jarri dute interesatu zaiena fundazio bihurtzea derrigor gerta zedin.

Zer da Kutxabank une honetan?

Sozietate Anonimo bat da jabe dauzkana BBK %57arekin, Gipuzkoako Kutxa %32arekin eta Arabako Vital %11arekin. Fernandezek-eta diote enpresa pribatua dela; juridikoki hala da, baina jabeak publikoak dira. Hori da SPRI pribatua dela esatea bezala, SA delako. Baina orain legean ipini dute ex professo Kutxabank bezalako banku baten %10aren jabe izateko hiru kutxetako bakoitzak fundazio bihurtu behar duela. Kontua da aldaketa hori nola egiten den.

Zein aukera daude?

Orain agintzen dutenek dena beren esku nahi dute, bai estatutuak idatzi, bai fundazioen patronatoak izendatu, dena. Azkenean aitortu dute hilabeteak eman dituztela EAJren eta PSEren artean tratua lotzen, gero PP ere berengana ekartzeko. Behin eta berriro argudiatu dute kutxen kudeaketa despolitizatu egin behar dela, eta bukaeran zer lortu dute: politizazio maximoa. Alderdion artean erabaki dute nortzuk izango diren patronatuko 15 pertsonak, zein estatutu edukiko dituzten.  Gipuzkoan jokatzen da orain azken borroka. Baina gehiengoa daukatenez BBK eta Vitalen batzar eta administrazio kontseiluetan, horietan erabaki eta izendatuko dituzte eta... betirako! Gehiago hauteskunderik ez da izango, ez bezeroen ordezkaririk eta ez ezer.

Fundazioan aginduko duten 15 patronoek gainetik zaindaritza bat edukiko dutela diozu.

Espainiako Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioarena. Pentsa, udalek eta foru aldundiek babestutako erakundeak izatetik nora garamatzaten. Aurrezki kutxen lege berria PPrekin eten gabe negoziatzen aritu ziren Mario Fernandez eta EAJko parlamentari Aitor Esteban.

Nolakoak dira estatutuak? Ez dituzte erakusten baina eginda daude. PSOErekin akordioa sinatu dutenez, kargu banaketa eta guzti, esan nahi du idatzita daudela. PP gehitu dute, Vital dela-eta behar dutelako. Eta hori denboran luzatzea nahi dute. Hori da pribatizazioa, lehenbiziko pribatizazioa. Horixe da erabakiko dena BBKren batzarrean, batzarrak bere burua desegingo duenean. Aldiz, Gipuzkoan udazkenerako utzi dute, ekainean informatu egingo omen zaigu.

Bi pribatizazio egingo dituztela diozu?

Lehenbizikoa da fundazio bihurtzea, horiek hemendik aurrera ezingo baititu inork kontrolatu, gaur nagusi daudenek baizik. Baina gero, joan den otsailean Alumni Deustok eta eta PWC auditoriak antolatutako ekitaldi batean Mario Fernandezek iragarri zuen legea betetzeko Kutxabanken kapitalaren %30 baino gehiago ezingo zutela eduki kutxek, gainerakoa kanpoko kapitalari irekita. Horretaz debatea zabalduta dago orain, eta hori da bigarren pribatizazioa.

Zuk berrikitan artikulu batean salatu duzu: “Ez duzue disimulurik ere. Kutxak despolitizatzeko aitzakiatan haien jabe egin zarete”. Esan zenezaken nortaz ari zaren?

Bai, bada. Hasteko, kaleko inor ez da kutxen jabe eta ez du horien politiketan edo hustiaketan esku hartuko, berdin EAJri ematen badio botoa, PPri, PSOE edo EHBilduri. Orain ere ez du agintzen, egia. Alderdi politikoek aginduko dute? Neurri batean bai, aparato mailan. Baina nork agintzen du sakonean?

EAJko EBBren barruko eta inguruko talde bat dago, eta gero PSE eta PPko buruzagitzetako talde batzuk. EAJn Joseba Aurrekoetxea, Jon Jauregi, Xabier Sagredo, Xabier de Irala... Horiek daramate gaia beste osagai nagusiarekin, Neguriko taldearekin.

Negurikoak nortzuk diren? Mario Fernandez Kutxabanken buru dagoena, Ignacio Sanchez Asiain, Garcia Uruñuela, Alicia Vivanco, Juan Jose Arrieta...

Zeuk esana da EAJn badirela bestela pentsatzen dutenak, jende inportantea horiek ere.

Arabako EAJk Vitaleko batzarrera aurkeztu zuen taldean zeuden Juan Mari Ollora –gero Kutxabanken batzorde exekutiboko buru jarri zutena–, Javier Agirre, Maria Jesus Agirre... eta horiek aurkeztu zuten programa irakurtzen baduzu ohartuko zara beste askok defenditzen duten gauza beraren alde daudela. Alegia, eustea bezeroen, erakundeen –diputazioen eta udalen– eta langileen ahalmenari patronatoak aukeratzerakoan; aukeratzea jendea alderdien goi karguetan ez dagoena, gaia ondo ezagutzen duena; zaindaritza ez dadila egon Espainiako Ekonomia Ministerioaren eskuetan.

Ikusten duzu indarrik gauzak bestelako norabidean eramateko?

Borondate politikorik ez da. Indarra balegoke esplikatu ahalko litzateke gertatzen ari dena xehetasunez, alegia, kutxekin egiten ari direna hautu politiko bat dela, ez dela egia zientifiko eta tekniko bat berrestea. Indarrak? Badira ekonomia solidarioko taldeak, ikerketa eta pentsamendu mailan ari direnak, hor daude ELA eta LAB sindikatuak, CCOO orain zalantzaz dagoela dirudi...

Politikoki gaizki eraman du gaia ezker abertzaleak, pribatizazioaren kontra egon arren 2011an onartu egin baitzuen kutxek beren negozio guztia Kutxabanki ematea. Hor egin zuten okerra. Egia da ere besteek engainatu egin zituztela, zenbait baldintza jarri ziren itunean baina hurrengo fasean orduan adostutako baldintzotatik bakar bat ez da gauzatu.

Egin dezagun etorkizuna irudikatzeko ariketa. 2015eko udaberrian gaude. Zer gertatu da bitartean Kutxabanken?

Dirua behar dute. Nire ustez kapital anpliazioa eginen dute. Kutxek sortutako fundazioek ezingo dute sartu, ondare guztia Kutxabanki emana diotelako, obra sozialerako gordetakoa ere saltzen ari dira... Nor sartuko da kapitalean? Edonor.

Azken bi urteotan inbertsio funts espekulatiboekin baizik ez dute jokatzen, horiekin bakarrik. Enpresetan zeuzkaten parteak ere arrisku kapital funtsei saltzen ari zaizkie. Hori egingo dute daramaten negozio motarekin segitu ahal izateko.

Zein negoziotaz ari zara?

Espainia mailako talde sistemiko guztien berfinantzaketetan daude. FCCren zor erraldoiaren berfinantzaketan sartu dira 159 milioi eurorekin, FCCk burtsan balio duenean daukan zorraren erdia. Azkenean kreditu horren zati handi bat akzio bihurtuko diete, “tori deus balio ez duten akziook!”. Berdin ari dira berfinantzatzen El Corte Inglés, Portland Valderribas, Vocento komunikazio taldea...

Zer lortu nahi dute? Banku handi bat sortzea indar izugarri bat daukana. Finantzaketaren zati handi bat kontrolatzen duenez, gure eremuan egingo den edozein mugimendu baldintzatuko duena. Benetako aginte faktiko bat.

Bidean, ikusi zer gertatu den: Kutxabank sortzean 5.000 milioi inguru zeuzkan enpresa partizipatuean, orain 3.000 milioitan egongo da. Arrisku kapital funtsei saltzen segi nahi dute kapitala lortzeko. Zer egom dite Euskaltelekin? Funts espekulatibo bati saldu EAEko zuntz optiko sarea: hori ez da azpiegitura oinarrizko bat? Zer gertatu da Ibermaticarekin, Natra, Zeltia... CAFen %19,5 zeukan Kutxak, BBK Ingeteamen dago... horien administrazio kontseiluak erabaili litezke sinergiak landuko dituzten profesional onak jartzeko, baina zertarako erabiltzen dira? Tratutarako: PSEri Kutxabankeko administrazio kontseiluan bi jarleku emateaz gain, CAFekoan sartu Buen Lacambra [sozialista]. Gure gizarteak beharrezko dituen baliabideekin ari dira jokoan. Horregatik diot Kutxabanken operazio hau lapurreta, espoliazioa eta ekonomizidioa dela.

2008an lehertutako krisi ekonomikoak zer garrantzi eduki du?

Handia. Orain saiatzen ari dira Espainiako Estatuko banka guztiaren hustiapen kontuak saneatzen. Solbentziarik gabe baitago banka. Estatuan sei banku talde dira nagusi. Nire iritzian Banco Sabadellek [Banco Guipuzcoano erosi zuen] erosiko du Kutxabank.

Zergatik diozu?

Banco Bilbao Vizcayan zeuden garaietatik Jaume Guardiola oso hurbilekoa dute Mario Fernandezek eta Ignacio Sanchez Asiainen.   Kutxabanken agintzen dutenen ametsa da banku handi bat edukitzea, beren ustez Argentariakoek BBVA bihurtzean kendu zietena bezalakoa, bankaren ohorezko mailan jokatzea.

Harreman sareak garrantzitsuak dira negozioetan. Horrelaxe erosi zuten Cajasur BBKrentzat. Gure herriaren deposituetatik ia 3.000 milioi euro alferrik galdu dira Cajasurren. Lotsagarrikeria. Cajasurreko kapitalaren 1.800 milioi euroak euskal gizarteak jarri ditugu eta ez dago eskubiderik, baditugulako finantzatzeko behar premiazkoagoak.

Zuk Gure Esku Dago ekitaldian parte hartu duzu. Nola aritu elkarlanean erabakitzeko eskubidearen alde eta Kutxabankengatik enfrentatuta?

Hor zeudenekin ez naiz enfrentatu. Pedagogia egin behar dugu albokoarekin, aurreiritziak alde batera utzita. Baina aginte faktikoek dirua daukatenez hedabideak kontrolatzen dituzte, Vocento... Kaltetuak eta horrelako taldeek erakusten digute lanerako bidea. Ondokoarengana iritsi behar dugu, konbentzitu, “hau ari zaigu gertatzen eta ezin dugu onartu”. Hau ez da “Bildu beste hiruen kontra”, ez da horrela egin behar lana. Ez da “kendu zu eta ni jarriko naiz”. Kontua da herri honek finantza baliabide onak behar dituela.
 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutxabank
Tabakaleran diziplina anitzeko ‘Atenea’ espazioa zabalduko du Kutxak 2026an

Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan dituen 6.300 metro koadroak erabiliko ditu Kutxa Fundazioak espazio berriarentzat eta 15 milioi euroko aurrekontua du proiektuarentzat. 2026ko udazkenean ireki asmo dute Atenea, eta hori baino lehen itxiko dute Miramongo... [+]


2024-05-23 | Gedar
Palestinaren okupazioak eta Espainiako Estatuko finantza-sektoreak duten lotura seinalatu du ikerketa batek

Ikerketa batek Espainiako Estatuko banketxeen eta enpresen 'greenwashing' praktikak azaleratu ditu. Estatu sionistak lur okupatuetan eginiko eguzki-energia parkeen finantziazioan murgilduta dago estatuko finantza-sistema; BBVA eta Kutxabank ere tartean dira.


Kutxabankek komisioak kenduko dizkie erabiltzaileen %80ri

Komisioak ezabatu egingo dira 30 urtetik beherako guztientzat eta baldintza batzuk bete beharko dituzte kontua eta txartela doan mantendu nahi duten bezero orok. Urtarrilaren 15ean sartuko da araudi hau indarrean.


Kutxabankek akordioa sinatu du Madrilgo Alantra inbertsio bankuarekin, “hazteko” estrategia berriaren baitan

Kutxabankek inbertsio bankuen sektorean sartzeko pausoa eman du eta akordioa sinatu du sektore horretako Espainiako Estatuko eta Europako eragile nagusienetako batekin, Alantra sozietatearekin. "Enpresen merkatuan" presentzia handiagoa izatea litzateke helburua.


Frantziako Tourrerako atera dituzten ikurrinek EITB, Kutxabank eta Eusko Jaurlaritzaren logoak dituzte

Ekainaren 15ean aurkeztu dute ekimena Inés Monguilot (Kutxabank) eta Luis Manuel Martínek (EITB). Guztira 60.000 ikurrin atera dituzte Frantziako Tourrean banatzeko, hiru erakundeen logoekin.


Antón Arriola (Kutxabankeko presidentea):
“Kutxabankek Euskadiko mugetatik kanpo hazi behar du”

Kutxabankeko presidenteak finantza entitatearen hurrengo urtetarako asmoak azaldu ditu Cebek Bizkaiko patronalak egindako jardunaldi batean. Bere hitzartzean iradoki du Euskal Herritik kanpo hazteko proiektua duela Kutxabankek, eta horretarako banku pribatuetan eta inbertsio... [+]


Eusko Jaurlaritzak 123.000 euroko isuna jarri dio Kutxabanki “arau-hauste larriengatik”

Kutxa zerbitzua ez ematea, eskudirutan ordaintzeko zerbitzua ezabatzea eta "abusuzko praktikak" egitea egotzi dizkio Kontsumobidek erakundeari.


Grebara deitu dute Kutxabanken otsailaren 24an

Sindikatuek salatu dute gero eta langile gutxiago daudela, presio komertziala handitu dela, eta Kutxabank "talentu handiko" langileak galtzen ari dela baldintza ekonomikoak okertu direlako.


2022-11-28 | ARGIA
Galdakaoko bi familia etxetik bota nahi dituzte Kutxabankek eta Santander Bankuak

Galdakaon 67 urteko pentsiodun bat eta emakume bat bere hiru seme-alabekin etxetik botatzeko prozedurak abian dituzte. Arduradunak Kutxabank eta Santander Bankua dira putre funtsekin elkarlanean. Astelehenean egindako prentsaurrekoan Etxebizitza Sindikatuak salatu du... [+]


2022-10-11 | ARGIA
Kutxabankek EAEko hainbat etxetako hipoteka-zorrak saldu dizkio funts putre bati

Kutxabankek 2.500 zor "toxiko" saldu dizkio Irlandako Zima Finances funts putreari, eta salerosketak EAEko hainbat familia kaltetu ditu; putre-funtsak demandak aurkez ditzake, eta etxegabetze prozesuak abiatu. Stop Kaleratzeak plataformak zazpi kasu identifikatu ditu... [+]


Belen Bilbaok, Argitan-ek eta Skolastikak jasoko dituzte 2022ko Zirgari Sariak

Belen Bilbao mediku eta militante feministaren, Argitan Emakumeentzako Aholku Etxearen eta Skolastika literatur proiektuaren ibilbidea aitortuko dute VII. Zirgari Sariek. Martxoaren 7an egingo da sari banaketa, Bilboko BBK Aretoan.


2021-10-29 | ARGIA
Zientzia Museoa, Ekogunea eta Arotz Enea itxiko ditu Kutxa Fundazioak

Hiru erreferentzia gune garrantzitsu dira Gipuzkoan eta, fundazioak jakinarazi duenez, haietan egiten diren jarduerak Donostiako Tabakaleran dagoeneko duten 5.600 metro koadroko espaziora eramango dituzte. 2001ean ireki zen Zientzia Museoa 2023an itxiko da.


Agur Euskaltel: Akzioen %98 eskuratu ditu MásMóvilek eta 27 milioi euro banatu dituzte 52 pertsonaren artean

Euskaltelek jabe berria dauka: MásMóvil. "Gutxienez bost urtez" mantenduko du egoitza soziala eta fiskala Euskal Herrian. EAJk José María Aznar Espainiako presidente egitea ahalbidetzearen truke sortu zen enpresa duela 27 urte, %100 diru... [+]


Kutxabankek Donostiako emakume bat eta bere semea etxegabetu nahi dituela salatu dute

Kaleratzeak Stop plataformak salatu duenez, Kutxabank banketxeak Egiako bi bizilagun kaleratu nahi ditu: 76 urteko Rosario eta bere semea, 51 urtekoa; biek ala biek ezintasuna dute, %54koa amak eta %70ekoa semeak.


Euskaltelek Xabier Iturbe izendatu du presidente, Kutxabanken pribatizazioan rol garrantzitsua izan zuena

Iturbe Kutxa enpresa gipuzkoarreko lehendakaria zen, Kutxabank pribatizatu zenean. Finantza zuzendaria izan da Euskaltelen, eta azken urteetan Kutxabankeko presidenteorde lanetan aritu da.


Eguneraketa berriak daude