90eko hamarkadan sistemak ia guztia asimilatuta zeukan, eta horren barne musika undergroundaren zati handia. Hardcore-punk eszenak sorpresa gutxi eskaintzen zizkigun eta bat-batean Aragoitik hardcorea berrasmatu zuen El Corazón del Sapo izeneko taldeak. Musikalki ez ezik, musika estiloa baino bizi-jarrera den honek zentzua hartu zuelako berriro; ezarritakoa ezbaian jarri eta suntsituz gizakia eraikitzekoa. Euskal Herrian ehunka bihotz berpiztu zituen eta taldea bera ere gure herriaz maitemindu zen. Hala, taldeko abeslari Fer Apoa euskalduna dugu aspalditik. Punk-rock-and-roll kementsuena euskaratu eta euskaldundu zuen Kuraia taldean aritu zen eta gaur egun musika industriala berpiztu duen Matxura taldean ere badabil. Baina bi proiektu horien artean, Kantabriako Kloakao taldeko kideekin eskola zaharreko hardcore-punk amorratuena egiteko Estricalla [hondamendia aragoieraz] sortu zuten.
Stop Control zigilu propioak ekoiztuta, kirola eta matxinada batzen dituzten hiru disko sukoi kaleratu dituzte, euskaraz eta gaztelaniaz abestuta: Gimnasia revolucionaria bata, Fuegos Olimpicos bestea, eta orain, Triple asalto mortal. Zapatilla hutsa, eskola zaharrekoa eta odolustu arte haginka egiten duena. Taldea musikalki mingarria eta oldarkorra bada ere, hitzek gizartean irensten duguna eraitsi eta gizakia erdigune izateko kontzientzia pizten dute nabarmen. Hitz oso landuak dira Fer-enak eta bibliografia zabala eskaintzen du disko guztietan.
Hirugarren lan hau orain arteko borobilena da, hardcore-punkaren irmotasunari eta garraztasunari ederto eutsiz, ñabardura zein osotasun zabalagoa eskaintzen diona. Kloakao taldeko bi kide gelditu dira eta horiei Erantzun-eko Hodei eta Hartzak Blues Band-eko Erik gehitu zaizkie. Taldea bere onenean dago.
Rockbespierre 1793 abestiak hardcore-punka gainbegiratu eta bukaera industriala du. Ra-Joy división 1312 and his fascists dogs eskola zaharrekoa, hardcore amorratua da, distortsioak lagunduta. Radio paranoika 99.00 am kantak punk-rocketik hardcore metalerora egiten du salto. 68º infernuko suaren kluba-k Fer-en marka laburbiltzen du hardcorea eta melodia tartekatuz. 397 días encerrado en un cuarto de baño abesti bereziena da, intro intrigantea, 713ªvo Amor-en arrastoa, hardcorea eta heavya (barkatu, rock gogorra) uztartuz.
Biniloaren B aldea Sal Paradise eta Dean Moriartyren 17. bidaia Martera abestiak zabaltzen du, erritmo aldaketa eta melodia bereizgarriekin. Opus diaboli 666 maldan beherako punk anfetaminikoa da. Ziklo bat naiz izenburuaren espresio bera. 2luzik RKLren zigilua duen punk azkarra. Eta bukatzeko, pastelaren ginda, The real terrorist and his 1001 weapons of mass oppression: antzina DOA talde kanadarrak Dead Kennedys-eko abeslariarekin batera egin zuen maisu-lanaren haritik, Estricallak Jello Biafra gonbidatu eta antzeko emaitza lortu du, potentea, rockeroa, oinarri erritmiko oso sendoa duena eta bukatzea nahiko ez genukeena.
ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.
Harritu nau –zentzu onean– proiektu berri honek. Adiera edo zentzu asko ditu hitzak eta Bergaran Aitor Aldanondok harri baten inguruan sortutako honek baditu hainbat. Urteetan hartutakoa –bizitakoa– nolabait atera nahi izan du lan honetan.
Ibilbide... [+]
Eñaut Elorrietaren inguruko dokumental bat egin zutela-eta, Tabakalerara gonbidatu ninduten orain bizpahiru aste. Gustuz hartu nuen lagunarteko estreinaldirako gonbita, baina zinema aretora hurbiltzean jende asko hasi nintzen topatzen; hor Paul eta Itziar, hor Sarri, hor... [+]
Batzuetan elementu asko elkartu behar dira aurreikusi ez duzun emaitza bat ateratzeko. Hori gertatu da nolabait Gernika eta Bermeo artean sortutako Feline taldearekin. Primeros Auxilios punk taldeko Iñaki Baini-k etxean elektronikarekin jolasteari ekin eta maketa batzuk... [+]
"Hemen, errebelazio bat bezala, espazioa eta denbora argiago ikusten dira". Miren Narbaiza bueltan da berriz, eta eskerrak. Eszenak eman duen kantugilerik berezienetako bat da Narbaiza. Kanta berriak nola gobernatzen dituen ikustea besterik ez dago.
Zeren, sortzaile... [+]
Asko poztu nintzen Artza anaiek diskoetxe berria abiaraztearekin bat Barrakos-en maketa –non erosiko nuen, Boga tabernan?– berreskuratu eta biniloan ateratzeko asmoa zutela jakitean. Izan ere, aipatutako maketa –1990koa– gure musika historian oharkabean... [+]
Ez dago beste biderik, gustuko ez duzuna aldatu eta beste zerbait sortzeko apurtu egin behar da: apurtu eta zerotik hasi. Hori izan zen punkaren oinarria; eta horixe bera da Leire Led Infiernok (ahotsa) eta Txerra Bolinagak (bateria) erabaki zutena Piztupunk taldea zena nahita... [+]
Interneten musika entzuten duzunetakoa bazara, ia seguru ezagutzen duzula Kokoroko. Agian uste duzu ezetz, baina hartu segundo bat eta bilatu Abusey Junction. Oscar Jeromeren gitarra riff malenkoniatsua ezaguna egin da Spotify eta YouTube gisako plataformetako algoritmoaren... [+]
Neomak taldeak tradizioaren perkusioa dakar, molde elektroniko zainduarekin. Arrasateko Leire Etxezarreta, Amets Ormaetxea eta Irati Gutierrez, Asteasuko Garazi Otaegi, Zarauzko Eneritz Aulesti, Zizurkilgo Maria Lasa eta Debako Alaitz Eskudero dira zazpi kideak. Denak dira... [+]
1988an, Euskal Herrian gazteria punkean eta RRVan buru-belarri murgilduta zegoen garaian, Bilbo eta Santurtzi artean La Secta taldea sortu zuten ozeanoz bestaldeko –antipodak barne– musikari so egiten zioten lau gazte ausartek; haietako bat zen La Herencia de los... [+]
Searching for sugar man bezalako istoriorik ez du emango Euskal Herriak. Gutxitu eta gutxietsiak, zer egingo diogu. Baina herri txiki –eta infernu handi– honek eman ditu hainbat mito, itzaletatik agertu eta itzaletara itzultzen direnak.
1980ko hamarkadan eduki... [+]
Arrasateko Perlata taldea ez da, bada, ia inorekin ezkontzekoa. Haien bide propioa egiten dihardute 2015etik, inguruan zer egiten den begiratuta bai, baina norabide eta erritmo propioan, eta ez lasaian, hain justu. Disko eta kilometro dezente daramate bizkarrean. Harritu nau,... [+]
Krisi pandemikoa ere izan da birsortzeko aukera berri bat, halaxe erakutsi du Usurbilgo Odolaren Mintzoa taldeak. Normaltasunari iseka egiten dion lana, su txikian ondu dute Hauskor Andoaingo Garate estudioetan. Kaki Arkarazoren laguntzarekin findu diren 8 kanta biltzen... [+]
Gutako edozein, gutako bakoitza isla bat gara ezinbestez, mehatxuz, aukeraz eta bestelako bizidun ugariz inguratutako itsaso erraldoian igeri egiten. Lan ederra daukagu gure flotazio-marra propioa kudeatzen, alboetatik etortzen zaizkigun olatu, uhin eta bestelakoen artean zer... [+]
Azkenean egin du. Azkenean, urtetako ibilbidearen ostean, Odei Barroso bertsolariak atera du bere bakarkako lehen lana. Tira, bertsolaria ez. Raplaria baita bertsolari izan aurretik. Baina bertsoaren jakintza ondo baliatuta dator, esatekoak zituenak errimaz esateko eta... [+]