Sussex, 1924ko apirilaren 15a. Patrick Mahonek bere maitale Emily Kaye hil zuen. Kaye 37 urteko mekanografoa zen. Mahon ezkonduta zegoen arren, andrezale amorratua zen, eta ordurako ezaguna zen hainbat lapurreta eta iruzurrengatik. Mahonek elkarrekin Hegoafrikara ihes egingo zutela agindu zion Kayeri, eta ihesaldia prestatzea aitzakia gisa erabili zuen mekanografo xaloari aurreztutako sosak eskatzeko. Mahonek ez zuen hitza betetzeko asmorik, eta maitaleari ahal zuen zuku guztia atera zionean Sussexeko konderriko bungalow batean asteburu erromantikoa igarotzeko proposamena egin zion.
Hurrengo astelehenean Emily ez zen lanera itzuli. Patrick, aldiz, emaztearekin etxera itzuli zen. Baina handik egun batzuetara, Mahonen emazteak Waterlooko geltokiko kontsignaren erreziboa aurkitu zuen senarraren jaka bateko poltsikoan. Geltokira hurbildu zen, kontsignan senarraren desleialtasunaren frogaren bat topatuko zuela pentsatuz, baina Patrick Mahonek odolez betetako emakumezko jantziak eta labana handi bat gordetzen zituen bertan.
Scotland Yardeko kideek maiatzaren 2an atxilotu zuten Mahon, eta galdeketak Sussexeko bungalowera eraman zituen. Emily Kayeren gorpua 37 zatitan laurdenkatuta topatu zuten. Zati batzuk kutxa batean gordeta zeuden, beste batzuk gaileta kaxetan banatuta, eta zati batzuk beheko suan erretzen saiatu zen. Biktimaren burua ez zuten sekula aurkitu.
Patrick Mahonek istripu bat izan zela argudiatu zuen, alferrik. Poliziak egun batzuk lehenago labana eta zerra handi bat erosi zituela eta, beraz, maitalea hiltzea aurrez pentsatuta zeukala frogatu ahal izan zuen, saltzailearen lekukotasuna medio. Epaileak “sekula ikusi dudan hilketa anker eta higuingarriena” izan zela adierazi zuen, eta hiltzaileari heriotza zigorra ezarri zion. Urte bereko irailaren 2an exekutatu zuten.
Emily Kayeren gorpuaren zatiak bildu behar izan zituzten poliziek ere haien karrerako krimen higuingarriena zela adierazi zuten. Ondorioz, Scotland Yardeko arduradunei eskaera bat luzatu zieten: handik aurrera eskularruak erabili nahi zituzten hilketen gertalekuak prozesatzeko. Hasierako helburua hura ez bazen ere, eskaera hari esker, gomazko eskularruak ezinbesteko bihurtuko ziren aztarnak eta frogak ez kutsatzeko.
Hilketa izugarri hark izan zuen beste eraginik. 30 urte geroago, Rear window (Atzeko leihoa) suspense film ezaguna estreinatu zen. Alfred Hitchcock zuzendariak berak onartu zuen Emily Kayeren hilketa inspirazio iturri izan zuela maisulana filmatzeko.
Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.
Bilbo, 1954. Hiriko Alfer eta Gaizkileen Auzitegia homosexualen aurka jazartzen hasi zen, erregimen frankistak izen bereko legea (Ley de Vagos y Maleantes, 1933) espresuki horretarako egokitu ondoren. Frankismoak homosexualen aurka egiten zuen lehenago ere, eta 1970ean legea... [+]
Fusilamenduak, elektrodoak eta poltsa, hobi komunak, kolpismoa, jazarpena, drogak, Galindo, umiliazioak, gerra zikina, Intxaurrondo, narkotrafikoa, estoldak, hizkuntza inposaketa, Altsasu, inpunitatea… Guardia Zibilaren lorratza iluna da Euskal Herrian, baita Espainiako... [+]
Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundeak aintzat hartu nahi ditu Hego Euskal Herrian jaio eta bizi ziren, eta 1940tik 1945era Bigarren Mundu Gerra zela eta deportazioa pairatu zuten herritarrak. Anton Gandarias Lekuona izango da haren lehendakaria, 1945ean naziek... [+]
Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.
Iazko uztailean, ARGIAren 2.880. zenbakiko orrialdeotan genuen Bego Ariznabarreta Orbea. Bere aitaren gudaritzaz ari zen, eta 1936ko Gerra Zibilean lagun egindako Aking Chan, Xangai brigadista txinatarraz ere mintzatu zitzaigun. Oraindik orain, berriz, Gasteizen hartu ditu... [+]
Eskultura grekoerromatarrek bere garaian zuten itxurak ez du zerikusirik gaurkoarekin. Erabilitako materiala ez zuten bistan uzten. Orain badakigu kolore biziz margotzen zituztela eta jantziak eta apaingarriak ere eransten zizkietela. Bada, Cecilie Brøns Harvard... [+]
Japonia, XV. mendea. Espioitzan eta hilketa ezkutuetan espezializatutako eliteko talde militarra sortu zen. Edo horixe uste du behintzat Stephen Turnbull historialari britainiarrak. Beste aditu batzuen ustez, askoz lehenago sortu ziren ninjak, duela 2.300-2.500 urte inguru. Eta... [+]
Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Sailaren zuzendari berria da Maite Errarte Zurutuza (Beasain, 1995), urrian Fermin Leizaolaren lekukoa hartu ondoren. Kultura materiala aztertzen jarraitzeko beharra azpimarratu du, gizartearen memoria eta bizimodu aldaketak erregistratzeko... [+]
Gogora Institutuak 1936ko Gerrako biktimen inguruan egindako txostenean "erreketeak, falangistak, Kondor Legioko hegazkinlari alemaniar naziak eta faxista italiarrak" ageri direla salatu du Intxorta 1937 elkarteak, eta izen horiek kentzeko eskatu du. Maria Jesus San Jose... [+]
Familiak eskatu bezala, aurten Angel oroitzeko ekitaldia lore-eskaintza txiki bat izan da, Martin Azpilikueta kalean oroitarazten duen plakaren ondoan. 21 urte geroago, Angel jada biktima-estatus ofizialarekin gogoratzen dute.
Atapuercako aztarnategian hominido zahar baten aurpegi-hezur zatiak aurkitu dituzte. Homo affinis erectus bezala sailkatu dute giza-espezieen artean, eta gure arbasoek Afrikatik kanpora egindako lehen migrazioei buruzko teoriak irauli ditzake, adituen arabera.
Chão de Lamas-eko zilarrezko objektu sorta 1913an topatu zuten Coimbran (Portugal). Objektu horien artean zeltiar jatorriko zilarrezko bi ilargi zeuden. Bi ilargiak apaingarri hutsak zirela uste izan dute orain arte. Baina, berriki, adituek ilargietan egin zituzten motibo... [+]