Betaurreko ilunak ez ziren eguzkiperako asmatu

  • Txina, XII. mendea. Kuartzozko kristalak kearen bidez iluntzeko teknologia garatu zuten eta, hala, lehen betaurreko tindatuak asmatu zituzten. Baina lehen “eguzkitako” horien helburua ez zen ikusmena babestea, betaurrekoak janzten zituenaren aurpegi adierazmena ahal zen neurrian ezkutatzea baizik. Izan ere, betaurreko belzkarak erabiltzen lehenak Erdi Aroko Txinako epaileak izan ziren. Betaurreko horien bidez auzian nahasitakoek azken epaiaren zantzuak garaia baino lehen izan zitzaten saihestu nahi zuten. Epaileari poker aurpegiari eusten laguntzen ziotela, alegia; arrazoi beragatik, gaur egun, zenbait poker jokalarik nahiago dute eguzkitako betaurrekoekin aritu.

Foster Granten iragarkia; AEBetako enpresa hori izan zen 1929an eguzkitako betaurrekoak publiko zabalarentzat merkaturatzen lehena.
Foster Granten iragarkia; AEBetako enpresa hori izan zen 1929an eguzkitako betaurrekoak publiko zabalarentzat merkaturatzen lehena.

Beraz, betaurreko tindatuak ikusmen arazoak konpontzeko antiojoak baino mende bat lehenago asmatu zituzten. Alessandro della Spina fraide veneziarra izan zen XIII. mendean betaurreko neurtuak asmatu zituena. Asmakizunaren monopolioa Veneziak izan zuen urte luzez, baina, azkenean, 1430eko hamarkadan, betaurreko neurtuak Txinara iritsi ziren. Eta kuartzozko kristalekin egin bezala, txinatarrek Italiatik etorritako leiar berritzaile horiek ere ketu zituzten, ikusmen arazoak zituzten epaileen mesederako.

1752an, James Ayscough optikari eta diseinatzaile ingelesa urdinez eta berdez tindatutako lenteekin esperimentatzen hasi zen. Baina haren helburua ere ez zen begiak eguzki izpietatik babestea; koloretako leiar tindatuen bidez zenbait ikusmen arazo hobetu zitezkeela uste zuen.

XIX. mendearen amaieratik XX. mende hasierara, eguzkitako betaurrekoen erabiltzaile nagusiak sifilitikoak izan ziren; zehazki, sifilitiko aberatsak, produktua oso garestia baitzen. Sifiliaren sintometako bat argiarekiko sentiberatasuna da, eta beraz, gaixotasun benereoak bultzatuta eman zitzaien betaurreko tindatuei egun duten erabilera nagusia; ikusmena gehiegizko argitik babestea. Jakina, eguzki izpien ziztada begietan nozitzeko ez da nahitaezkoa sifiliak jota egotea, eta eliteak, betaurrekoen prezioa ordaintzeko aukera zuten bakanak, eguzkitakoak erabiltzen hasi ziren.

Eguzkitako betaurrekoen erabilera 1929an hasi zen demokratizatzen.  Sam Foster buru zuen Foster Grant enpresak eguzkitakoak masiboki ekoizteari eta banatzeari ekin zion Atlantic Cityn, eta horrek prezioak nabarmen jaistea eragin zuen. Handik aurrera ez zen beharrezkoa izango aberatsa, sifiliduna edo epaile txinatarra izatea eguzkitakoak eramateko. n


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
2025-01-29 | Cira Crespo
Ez esan kolonizazioa

Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]


Furoshiki, arte jasangarria

Japonia, VIII. mendea. Nara Aro betean furoshiki terminoa erabiltzen hasi ziren, baina Edo Arora arte (XVII-XIX. mendeak) ez zen hedatu. Furoshiki objektuak ohialetan biltzeko artea da, baina bere etimologiak garbi uzten du bere jatorria: furo hitzak bainua esan nahi du eta... [+]


2025-01-28 | Leire Ibar
La Cumbre Donostiako Udalaren esku uzteko eskatu dute elkarte memorialistek

Memoria Demokratikoaren Legea bete eta Lasa eta Zabala bahitu eta torturatu zituzten Donostiako La Cumbre eraikina memoria historikorako gune bihur dezaten exijitu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Jauregia 2023an Donostiako Udalari utzi behar zion estatuak, baina prozedura... [+]


Jaurlaritzaren Parisko egoitzaren historia: Gestaporen atzaparretatik berriz EAJren eskuetara

Hamarkada askotako eskaeraren ostean, Parisko Marceau etorbidearen 11. zenbakian dagoen jauregi historikoa EAJren esku geratu da azkenean. Jeltzaleentzat, balio monetariotik harago, balio sinboliko itzela du eraikin horrek, erbestearekin eta faxismoaren kontrako borrokarekin... [+]


2025-01-22 | Julene Flamarique
Gorriz margotu dute Iruñeko Erorien Monumentua, ‘Caídos eraitsi’ eta ‘Faxismoaren aurka lehen lerrora’ aldarripean

Astearte gauean egin dituzte pintaketak, bizilagunek azaldu dutenez. Fatxada nagusia, bertako ateak eta alboetako paretak margotu dituzte. Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 25rako deitutako mobilizazioarekin bat egiten du aldarriak.


Yersinia pestis Egipton

Duela 3.300 urteko egiptoar momia batean Yersinia pestis-en arrastoak topatu berri dituzte, hau da, VI. mendean Justinianoren izurria eta XIV. mendean Izurri Beltza eragin zuen bakterioarenak.

Adituek orain arte uste zuten garai hartan izurria soilik Eurasian hedatu zela,... [+]


Groenlandia erosi nahi dute

Groenlandia, X. mendearen amaiera. Lehen esploratzaile eta kolono eskandinaviarrak uhartera iritsi ziren. Baina XV. menderako kokaleku horiek abandonatuta zituzten eta jatorrizko inuitak geratu ziren. Baina 1721an, Hans Egede misiolariak espedizio bat antolatu zuen eta kolonoak... [+]


Ez ezazula memoria gal, zure auzoa ere Gamonal

Burgosko Gamonalen 2014ko urtarrilean gertaturikoa M15 mugimenduak eta antzekoek hauspotutako protesta soil batzuk izan zirela uste duena, oso erratuta dabil. Auzoaren memorian arakatzea besterik ez dago konturatzeko zer nolako eragina izan zuten iraganeko galera sentimenduak,... [+]


2025-01-20 | Julene Flamarique
Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatu dute

Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]


Joxe Mari Esparza: “Txikitik handira borrokatu behar dugu, egunerokoan gertu ditugun gauzak aldatuz”

Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


2025-01-15 | Mauro Saravia
La Roseraie ospitalea
Bigarren aukera bat gerraren erdian

1937 eta 1940 artean, Eusko Jaurlaritzak bere zerbitzu sozialen bidez, Iparraldeko osasun zentro handiena izango zena zabaldu zuen Bidarten: La Roseraie ospitalea. Helburua zen Hego Euskal Herritik gerraren ondorioz uholdeka zetozen zauritu eta elbarriak artatu eta... [+]


Eguneraketa berriak daude