Igandetik aurrera ez da ezer aldatuko Euskal Herrian eta ekainaren 9an herritarrak ohi moduan ekingo dio bere egunerokoari, baina gizarte zibil abertzaleak beste urrats bat emango du bere antolaketa eta trinkotzean. Hiru mezu behintzat argi utzi gura ditu Gure Esku Dago ekimenak: bat, herri bat gara, Euskal Herria; bi, gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea dugu; norabide horretan ezinbestekoa da gizarte ekimena indartzea, apurka, honek norabide indartsua finka dezan.
Eusko Legebiltzarrak autodeterminazioaren aldeko deklarazioa onartu zuen joan den astean: EAJren eta EH Bilduren 48 boto alde; PSE, PP eta UPyDren 27 aurka. 1990ean Eusko Legebiltzarrak onartutakoaren gisakoa zen eta orduan EAJ, EA eta EEren sostenguarekin atera zen (38 boto) eta PSE eta PP aurka zirela (23 boto); 13 eserleku zituen HB abstenitu egin zen eta boto bat baliogabea izan zen. Ikusten den moduan, HBkoak gehituko bagenizkio orduko baiezkoari 51 boto lirateke, oraingoan baino gehiago. Noiz zen handiagoa autodeterminazioaren aldeko sostengua euskal gizartean, orduan ala orain?
Legebiltzarrera begira paretsu, baina eta gizarteari begira? Heldu leku asko izan dezake erantzunak, baina bat giltzarri da, orduan ETA jardun betean zebilen eta gaur egun ez, eta horrek askoz ikusgarriago egiten du mugimendu abertzalearen indarra eta proiekzioa. 1998-99ko Lizarra-Garaziko ilusio giro haren arrastoak berriz sumatu dira herrietan.
Euskal Herriak, aldiz, nola erabaki behar du? Non? Lurralde zatiketa hor dago, 1990ean bezala, eta gainera Nafarroako Legebiltzarrak inoiz ez du halako aldarrikapenik egin eta kontrakoa bai sarri. Ordukoarekiko abantaila nagusia zera da, abertzaletasunak errealitatea hobeto interpretatzen duela eta, beraz, hobeto erantzun diezaiokeela. Orduan ezker abertzaleak Hegoalde osoak batera erabaki behar zuela defendatzen zuen, banaketa nola gaindi zitekeen argitu barik. Gaur egun, alderdi eta gizarte mugimendu abertzale guztia bat dator: Euskal Herriak, gaur gaurkoz, ezin du batera erabaki eta, edozer egiten duela ere, Nafarroak eta EAEk beren kabuz erabaki beharko dute. Ipar Euskal Herriaren egoera larriagoa da, haren izenean erabaki dezakeen instituziorik ere ez dutelako oraindik.
Gauza asko aldatu dira 1990etik gaurdaino, besteak beste hain garrantzitsua den nazioarteko esparruan. Sobiet Batasunaren apurketarekin estatu berri ugari sortu zen Europan, horietako asko autodeterminazio eskubidean oinarrituta –Alemania hala batu zen–; Txekoslovakia banatu; Jugoslaviako gerratik ere estatu berriak sortu ziren… Hainbat independentzia uholde bizi izan da Europan azken 25 urteetan, eta orain beste bat izan liteke Eskozia eta Kataluniarekin. Biak dira prozesu desberdinak, baina une honetan batez ere arrazoi batengatik: Erresuma Batuak onartu egiten dio Eskoziari independente izan ala ez erabakitzea eta Espainiak Kataluniari ukatu. Bi kasu hauek giltzarri izango dira Euskal Herriarentzat ere.
Baina gauza gehiago ere aldatu da Euskal Herrian autodeterminazioarekiko. 1990ean abertzaletasunaren sektore zabalek –batez ere ezker abertzaleak– hura gabe Euskal Herririk eraiki ezin zela proiektatzen zuen gizartera. Gaur egun, aldiz, eskubide hori giltzarri dela ulertuta ere, alorrez alorreko eguneroko lana barik nekez aurreratuko dela sustraitua dago. Azken bospasei urteetako krisiaren latzak ere ikuspegi hau indartzera lagundu du.
Horregatik da hain garrantzitsua Nafarroan oposizio indarberritua gobernu alternatiboaren lauzpabost oinarri adosten hastea, gizarteari gobernu aldaketaren mezua argi helarazteko. Edo euskararen garapenari bultzada berri bat emateko instituzio eta herri ekimeneko indarren elkarlana areagotzea. Edo Gipuzkoa hondakinen bilketa bereiziaren bidean nabarmentzen jarraitzea, beste herrialdeak ere bide berean abiatzeko. Edo oraindik euskal instituzioen kontrolpean diren finantza tresnak hala jarrai dezaten bultzatzea. Instituzio eta hezkuntza komunitatearen lan bateratua LOMCEren eragina apaltzeko... Hori guztia ere aldatu da autodeterminazioaren ingurumarian, ohiko zume horietan tematu gabe, autodeterminazioa edo independentzia urruneko itzalak besterik ez direlako
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]