3, 2, 1. Forma Eszeniko Berrien Nazioarteko Topaketa
Non: Bilboko alondegia.
Noiz: Maiatzaren 26tik 31ra.
Maiatzaren 26tik 31ra bitarte, 3, 2, 1 Forma Eszeniko Berrien Nazioarteko Topaketa hartuko du Bilboko Alondegiak. Hiru ediziotatik bigarrena osatuko du aurtengoan, eta iaz bezala, nazioarteko proposamenik berritzaile eta ausartenak bilduko ditu. Arte eszenikoetako diziplinak bateratu baino gehiago, haien arteko mugak haustera jotzen dute konpainiok.
Diziplinen arteko elkar eragina dugu arte eszenikoen gaur egungo joera. “Dagoeneko antolatzaileok besterik ez gara proposamen artistikoak sailkatzen saiatzen diren bakarrak”, diosku Fernando Pérez Alondegiko programatzaileak: “Artistak eurak askoz askeagoak dira. Bakoitza diziplina batean oinarritzen da, baina hura abiapuntu hartuta inolako konplexurik gabe aritzen dira gainerakoetan sartu-irtenean”.
Arte eszenikoak arte biziak diren heinean, zuzeneko esperientzietan daude oinarrituta, eta ikus-entzunezko medioak erabiltzen badituzte ere, errepikaezinak dira, aldatu egiten baitira antzezten diren aldi oro. Aurtengo proposamen askok esperientziaren ideia dute motorea. Alegia, ikusleak aktore bihurtzen dituzte, “artistarekin aurrez aurre egoteko aukera ematen diete, edo, kontraesana badirudi ere, dantza entzuteko aukera ematen diete”, azaldu digu Pérezek.
Diziplinen arteko nahasketaren adibide gisa, Marie-Caroline Hominal-en dantza-performancea dugu aipagarri, baita berak zuzendutako masterclass edo ikastaroa ere. Normalki bakarkako eta binakako lanak sortu ohi ditu, Alondegian aurkeztuko duen Le triomphe de la renomée obra bezala. Formatuak ahaztu eta edukietara jotzen badugu, aldiz, eraldaketak kezkatzen du Marie-Caroline Hominal, eta gai horixe jorratuko du ikastaroan.
Portugalgo Casabranca taldeak Atlas Bilbao performance-antzerkia erakutsiko du. Bilboko ehundik gora lagunek parte hartuko dute muntaketa erraldoi honetan. Ana Borralho eta João Galanteren pooposamena da Atlas Bilbao, performanceetan eta antzokietan eskarmentu handikoak biak. Gorputza eta hitza abiapuntu hartuta, partaideen bakarkako zein taldeko lana interesatzen zaie. Hiri atlas ugari osatu dute honez gero. Besteak beste, Rio de Janeiro, Basilea, Helsinki, Milan eta Bruselakoak.
Bruselako Plastique Fantastique taldeak Polifemoren Begia aurkeztuko du. Ez du lehen aldia Alondegian. Behin-behineko arkitekturatan iaioak dira, eta edizio honetan Polifemoren begi erraldoia egingo dute propio. Perspektibaz gain, fikzio eta errealitatearen eta publiko eta pribatuaren arteko mugak landuko dituzte Plastique Fastastique taldeko kideek.
Euskal sortzaileek ere tokia izango dute Topaketan, besteak beste, Sra. Polaroiska eta Elssie Ansareok, eta Ion Munduateren laborategiak. Ainara LeGardon eta Xabier Erkiziaren mapa sonoroak ere han izango ditugu. “Euskal artisten proposamenak gaur-gaurkoak dira, nazioarteko konpainiek ekartzen dizkigutenak adinakoak” diosku Fernando Pérezek: “Izan ere, gure sortzaileetako batzuk nazioarteko zirkuituetan aritzen dira; beste batzuek, aldiz, horretarako kalitatea izan arren, zailtasunak dituzte nazioarteko ibilbideari ekiteko”.
Topaketa honen helburuetako bat Euskal Herriko artisten eta gainerako herrialdeetako profesionalen arteko zubiak eraikitzea da, arterako kode ezberdinak elkarri erakutsi eta partekatu ahal izan ditzaten. Ildo honetatik, “esparru askotako nazioarteko profesionalak elkarrekin harremanetan jartzen lagundu nahi dugu: programatzaileak, artistak, koreografoak, performerrak, komunikabideak, jaialdietako zuzendariak, dantzariak eta abar eta abar”.
Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.
Duela hemeretzi urte berpiztu zen libertimenduen usadioa Donibane Garazin. Antton Lukuk abiatu zuen mugimendu hori, eta bi hamarkadetan, Ipar Euskal Herriko herri desberdinetara ez ezik, Hegoaldera ere hedatu da.
Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.
-------------------------------------------
Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]
AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea: Elena Diaz.
Zuzendaritza: Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]
Basabürüako ibar eskuineko gazteek lehen maskarada arrakastatsua eman dute igandean, Lakarrin.
Master Amaierako lan sendoa aurkeztu berri du Peio Berterretxek. Urte luzetan antzerkian ikasia eta aritua, plaza antzerkien jatorriaz eta gaur egun dituzten funtzioez aritu gara harekin, Lekorneko Kabalkadan oinarrituta egin duen ikerketaren aitzakian.
Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.
------------------------------------------------------
Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]
Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.
-------------------------------------------------
Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]
Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]
Emakume baten borroka eta metamorfosia
Nork: Eneko Sagardoyk eta Vito Rogadok.
NOIZ: abenduaren 1ean.
NON: Santurtziko Serantes aretoan.
-----------------------------------------------------------
Plana proposatu eta berehala, sarrerak online erostea erabaki zuen... [+]