Asier Sarasuak www.hirinet.net-en esanak:
“EITBko langile batzuk hamarkadak daramatzate lanean, eta orain, 2014. urtean, Eusko Legebiltzarrak mozio bat onartu du langile horien lanpostuak behin-betiko betetzen direnean, berehala euskara ez exijitzeko; horren ordez, erraztasunak emango zaizkie datozen urteetan euskara ikasteko.
Euskalduntze sistemak ez du funtzionatu, eta ez du egingo. Gasteizen, 2014an, administrazio publikoetako langileek euskara ikasteko dituzten abantailak ezabatu behar direla uste dut. Hona hemen nire arrazoiak [jatorrizkoaren laburpena jaso dugu hemen]:
Hogeita hamar urte igaro dira euskara ofiziala denetik. 1980ko hamarkadan biztanleen gehiengo handi batek ez zekien euskara eta ikasteko aukera ere ez zuen eduki. Baina orduan zentzua izan zezakeen politikak 2014an ez dauka zentzurik. 30 urte nahiko dira hizkuntza bat ikasteko (ikasi nahi duenarentzat), eta erakunde publikoetan ‘hamarkadak’ daramatzaten langileek ‘hamarkadak’ eduki dituzte euskara ikasteko, horretarako borondatea izan balute.
1977-1978 ingurutik aurrera jaiotako haurren gurasoek bazekiten euskara ofiziala zela. Beraz, orain 35-36 urtetik behera duen inori ez litzaioke eskaini beharko euskara ikasteko erraztasunik.
Ez du inolako zentzurik lanpostu berrietarako deialdietan hautagaiek ez edukitzea beteta lanpostu profilaren eskakizunak. Kazetari lanpostuetara aurkezteko, kazetaria izan behar da. Idazkari izateko, idazkaritza jakin behar da. Eta betebehar horiek lanpostura aurkeztu baino lehen eduki behar dira, ez ondoren.
Lehendik euskara dakigunok, bai etxean ikasi dugulako bai euskara maitatu eta horregatik ikasi dutelako bere kabuz, ez daukagu eskubide hori. Gure lanpostuetan beste ezagutza batzuk exijitzen dizkigute, agian ingelesa, agian beste zerbait, baina administrazioak ez digu ematen euskararekin ematen diren bezainbeste abantaila ezagutza berri horiek eskuratzeko.
Oraindik euskara ikasi ez dutenak, ikasi nahi izan ez dutenak dira, bai ez dutelako beharrezkoa ikusi, bai ideologikoki euskararen aurkako jarrera dutelako. Berdin dio erraztasun gehiago ematen zaien beste hogei urte gehiagoz: ez dute ikasiko.
Izan dituzten abantaila eta erraztasun guztiei esker (hainbat urte liberatuta euskara ikasteko, soldata kobratuta eta lanpostua hutsik utzita) bide horretatik euskara ikasi zuten askok, ez dute euskara erabiltzen administrazio publikoko lanean. Are gehiago: dagoeneko ez dira euskal hiztunak, euskara galduta baitaukate praktika ezaren ondorioz. Orain bakarrik faltako litzateke norbait langile horientzat bigarren euskalduntze erronda bat eskatzen hastea, adarjotzea totala izateko.
Administrazio publikoek kontratazio prozesu bati ekiten diotenean, hautagaiek elebidunak izan behar dute hasieratik. Horretarako, euskara titulu bat eskatzeak ez du arazoa konponduko: hautatze prozesuak elebiduna izan behar du. Administrazioko langileok euskaraz zein gaztelaniaz erantzuteko prest egon behar dugu”.
Maki gerrillari antifrankistek Euskal Herrian ez zuten presentzia bereziki nabarmena izan, baina batzuk pasatu ziren, baita erregimenaren errepresio bortitza pairatu ere. Guardia Zibilak hiru hil zituen Ibaetan 1947an eta bat Zubietan 1948an, ahaztuta badaude ere.
Ekimenak bakea eta justizia soziala sustatzeko proiektuak finantzatzea du helburu. Sustatzaile diren gizarte mugimenduek mezu argi bat bidali diete gobernuei eta armagintza industriari: "Ez dugu gerraren konplize izan nahi".
Hainbat lorpen kolektiboan soilik egin daitezkeela esaten denean, lerro artean joan ohi da behin kolektiboan pentsatu, gogoetatu eta eztabaidatu ondotik heldu ohi direla, heltzekotan. Baina zerbait lortzeko, ezinbestekoa da pentsatzen jartzea. Ez baitira gauzak besterik gabe... [+]
"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]
Urtearen hasieran, Zedarriak taldeak "defentsaren" industriari buruzko "eztabaida irekitzearen" alde egin zuen publikoki (baita nuklearrari buruz ere), eta Eusko Jaurlaritzak berehala egin du bat horrekin. Lehenik, Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia... [+]
Sendabelarrak non bildu galdetuz idazten didate eta bide bazterrei erreparatzeko esan ohi diet. Erromantizismoak kalte egin digu bizitzako esparru askotan eta hemen ere bai, sendabelarrak ez baitaude mendi tontorretik gertu dauden bide zidorretan (bakarrik), ezta kostatik bertan... [+]
Gaur aurkezten dugun intsektuaren izen zientifikoak, besteak beste, bi gauza azaltzen dizkigu: alde batetik, gorria dela (ez erabat) eta ez duela hegorik. Okerrak ez dira biak ala biak, baina gorria ez da bere kolorazio bakarra, eta hegoak ere izan baditu, baina beraien tamaina... [+]
Apirilak asaba zaharrengana garamatza. Apirila urte osoaren gakoa izango da. Lurrak antolatzea, ongarriketa osatzea, haziak plantatzea, pardak, makilak, sareak, lokarriak atontzea… Hamaikatxo lan bada, sasoi berrirako urratsik handiena, gero uda eta udazkena azkurriz eta... [+]
2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean etxean geratzeko aukera izan nuen, eta ordu arteko guztia, nolabait, apurtu egin... [+]
Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.
EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.
Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]