Lekeitiarrek herria arnasgune izaten jarraitzea gura dute

  • Lagunarteko erabileran euskara geroago eta gutxiago erabiltzen dela ikusita, egoerari aurre egiteko aktibatu dira 60 bat lekeitiar.

UEMAk antolatutako hitzaldi eta tailerretara 30 lagun bildu ziren hasieran. Gaur egun, 60 lekeitiarrek osatzen dute taldea.
UEMAk antolatutako hitzaldi eta tailerretara 30 lagun bildu ziren hasieran. Gaur egun, 60 lekeitiarrek osatzen dute taldea.UEMA

Betidanik herri giro euskalduna izan duen herria da Lekeitio (Bizkaia). Azken erabilera neurketetan, ostera, egoera aldatzen dabilela ikusi dute. Hamar lekeitiarretik 8,6 dira euskaldunak baina euskararen erabilera %80 bueltan egotetik %66ra jaitsi da. Hori ikusita, urte hasieratik dinamika berezia antolatu dute; UEMAren arnasgune tailerretan parte hartu dute 60 bat lekeitiarrek. Herrian kale erabilerari buelta emateko lana hasi dute orain.

Lagunarteko erabilerak egin du behera Lekeition, batez ere 25 eta 55 urte artekoen berbaroan. Elkarrizketen %54,2an egiten dute euskaraz, 2008an Soziolinguistika Klusterrak egindako neurketaren arabera. Helduen artean, herriko bi ikastetxeen inguruetan entzuten da gaztelania gehien: elkarrizketen %43 hizkuntza horretan neurtu zituzten eskolaz kanpoko orduetan. Aurten berriro egingo dute neurketa, eta datuekin kezkatuta daude.

Euskararen atzerakada nondik datorren ez dakite oso ondo. Iker Ajuriagerra Lekeitioko Udaleko euskara teknikariaren berbetan, lehen baino portzentaje handiagotan tartekatzen dira euskara eta gaztelaniazko esaldiak. Lekeitioko aldaketa sozioekonomikoek zerikusia izan dezaketela uste du Ajuriagerrak: “Lekeitio itsasora begira egon den herria izatetik turismora begira dagoen herria izatera pasatu da. Kanpoko jendeari begira gaude lanean eta horrek eragingo duela uste dugu”. Euskaldunak ez diren herrietan ikasi eta lan egiteak ere eragina izan dezakeela ondorioztatu dute UEMAko tailerretan. Hizkuntzagaz lotutako tentsioari dagokionez, erlaxazio puntu bat bizi dutela ere azaldu dute.

Aurten datu horiei buelta emateko saiakera bat egiten hasi dira lekeitiarrak. “Aldaketa orain eman denez, oraintxe eragin behar dugu”. Eta herritarrak motibatzea lortu dute. Herrian datuak zabaltzeko gutun bat bidali zuten, eta Euskara Batzordean, hausnarketarako taldea zabaltzea pentsatu zuten. “Batzordean batzen ginen hamabi lagunek kezka berezi hori geneukan; erabilera informala jaitsi egin dela. Baina ez genekien kalean kezka hori bazegoen ala ez”, azaldu du Ajuriagerrak. Erantzuna oso ona izan da. UEMAren tailer eta hitzaldietan 30 pertsona hasi ziren parte hartzen, eta amaierarako 60 lekeitiarrez osatu dute taldea; “konturatu gara kezka hori badagoela kalean”.

Lekeitiar asko, lasai

Tailerretan parte hartu duten batzuk arinagotik zeuden datuekin kezkatuta; beste batzuek ordea, ez zuten uste egoera txarra zenik. Herrian ere orokorrean jendea lasai dagoela uste dute: “Sinistuegi daukagu arnasgune garela eta ez dugu kontrakoa ikusten harik eta datuekin etortzen zaizkigun arte”, esan du Aitor Abaroak, tailerrean parte hartu ostean. Fernando Garateak, batzordetik gonbidapenak egiten hasi zirenean gertatutakoa kontatu du: “Errekaduagaz hainbatengana joan nintzen, eta datuak emandakoan, batek baino gehiagok esan zidan hori ez dela egia: ‘zelan horrela bajatu dela, nik betiko beste erabiltzen dut, eta nire inguruan ere bai’. Ez dira konturatzen baina gero eta gehiago tartekatzen ditugu gaztelania eta euskara”.

Bi hizkuntzak tartekatze horretan aldaketa nabaria izan dela hausnartu dute UEMAko tailerretan, eta hori da orain duten erronketako bat. Iker Ajuriagerraren berbetan, “talde handi bat ez da kontziente zein portzentajetan dabilen erdaraz, eta zelan dabilen euskara hartu-emanetan terrenoa galtzen”. Ia konturatu barik geroago eta erdara gehiago sartzen da lagunarteko elkarrizketetan. Euskararen lanketa egiteko soilik 60 pertsona elkartu izanak, ordea, asko poztu ditu Euskara Batzordekoak, tartean Andoni Seijo: “Hasieran pentsatzen nuen betiko laurak ginela kezkatuta geundenak, eta asko poztu naiz hain esparru desberdinetako jendea ikusita. Abiapuntu polita da. Eragiteko modurik eraginkorrena gu geu gara; beste horrenbeste pertsonara heltzeko gaitasuna daukagu”.

Arnasgune izaten jarraitzeko premiari buruz berba egin dute tailerretan. TELP tailerra egin dute, hitzaldien bidez soziolinguistika kontzeptu batzuk barneratu dituzte, eta herriko hutsuneak identifikatu dituzte. Non eragin gura duten badakite orain.

Eskola inguruak, lan arloetako baten helburu

Euskararen erabileran eragiteko lau arlo zehaztu dituzte. Kontzientziazio arloan, ikastetxe inguruetan eragiteko talde bat sortu dute. Izan ere, datuek azaldu dutenez, bertan dago euskara erabilera baxuena: %57,3 (adin guztietakoak kontuan hartuta batez bestekoa %66 da). Bi ikastetxeetan horrela gertatzen dela azaldu dute, eskolak amaitu eta bertan jendea batzen denean. Guraso, izeko-osaba eta aitita-amamengan lanketa bat egitekotan dira: “Gurasoek gero eta gaztelania gehiago egiten dute eskola inguruetan eta ikasleen eredu da hori”.

Hizkuntzak tartekatzearen arazoa dela eta, beste talde batek Lekeitioko berba eta esamoldeak kaleratzeko egingo du lan. Erdaraz erabiltzen diren esaldi ohikoen baliokide lekeitiarrak identifikatu eta zabaldu gura dituzte. Udalak herriko erakusleiho eta lokal hutsak apaintzeko proiektu bat dauka, eta hori aprobetxatuta, Lekeitioko esamolde eta berbak zabaltzeko bidea dagoela ikusi dute.

Hirugarren talde batek merkataritza eta ostalaritzako hizkuntza paisaian eragiteko ardura hartu du. Kartelak, menuen txartelak edota publizitaterako paperak euskaratzen laguntzea izango da taldearen helburua.

Amaitzeko, gaia herritar gehiagorengana zabaltzeko bideo bat egiten hasiko dira. Herritarrek euskaragaz daukaten hartu-emanaz berba egingo lukete. “60 lagun aritu gara Lekeitioko euskara erabileraren inguruan berbetan, eta ez da gutxi, baina zer egin herritar gehiagorengana zabaltzeko? Seguru 60 lekeitiar agertzen den bideo bat makinatxo batek ikusiko lukeela!” azaldu du Lekeitioko euskara teknikariak. Euskara batzordetik 60 lekeitiarrengana gaia eta motibazioa zabaldu duten moduan, herri osora zabaltzea da, azken baten asmoa: “Efektu biderkatzailea egon daiteke, bakoitzak bere inguruan eragiten badu”.

Lekeitiera eta itsasoa

Lekeitioko hizkera itsasoagaz oso lotuta egon dela azaldu du Iker Ajuriagerra euskara teknikariak: “Gure belaunaldia itsasoagaz loturarik ez daukan lehenengoa da. Orain arte, Lekeitioko gizon-emakume guztiek zeukaten lotura itsasoagaz, eta euskaran igartzen zen. Adibidez, mozkortuta dagoela esateko ankilikot erabili izan da, itsasoagaz lotura daukan berba. Gaur egun hogei urteko gazte bati ankilikot esaten diozu eta ez dauka zentzurik ez gatzik ez ezer, horregatik ez da transmititu, eta jerga hori erdarazko hitzek ordezkatu dute”.
 


ASTEKARIA
2014ko maiatzaren 11
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalgintza
Goiatz Urkijo, Euskaraldiaren koordinatzailea
“Ez dira kontraesankorrak ahalegina eta Euskaraldian ilusioz parte hartzea”

Euskaraldiaren laugarren edizioaren bezperatan egon gara Goiatz Urkijorekin. Hirugarrenean apalaldia sumatu zuten; bigarrena pandemia betean egin izanak ez zuen askorik lagundu. Aurtengoa herrikoiagoa eta ilusionagarriagoa izatea dute helburu. Oraingoz pozik daude tokian tokiko... [+]


2025-04-04 | ARGIA
Euskaraldia Hika-rako 83 herrik eman dute izena

Aurtengo berritasuna da. Ahobizi eta belarriprest rolen artean aukeratzeaz gain, herritarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute. Hitanoa erabiltzen ez den herrietan, toka eta noka, bien erabilera bultzatuko da, eta hitanoa bizirik dagoen herrietan nokaren... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


Nafarroako Euskaraldiaren hamaikakoa, prest

Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute Nafarroan: Julio Soto bertsolaria, Edurne Pena aktorea, Julen Goldarazena musikaria (Flakofonki), Claudia Rodriguez  Goxuan Saltsan taldeko abeslaria, Eneko Garcia (Albina Stardust), Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetaria,... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-19 | Gorka Torre
“Bayonne” bukatu da, Libération egunkariak “Baiona” idatziko du

Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:

“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du

Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]


Ireki dute Euskaraldian izen emateko epea

Gasteizen egin duten ekitaldian ireki dute izen ematea, laugarren edizioa hasteko bi hilabete falta direla. Erakundeetako ordezkariak, herritarrak eta entitateetako kideak agertu dira, besteak beste. Euskaraldiaren koordinazioa Euskal Herriko erakunde publikoen eta Taupa... [+]


Crowfunding kanpaina abian, Korrika eta euskararen etorkizuna ardatz dituen dokumentala egiteko

Korrikaren "bihotza eta burua" erakutsiko ditu dokumentalak. Proiektua gauzatzeko, herritarren babesa "ezinbestekoa" izango dela adierazi dute AEK eta Mirokutana ekoiztetxeak, eta apirilaren 25era bitartean crowdfunding kanpaina bat abiatuko dute jalgihadi.eus... [+]


Euskaldunontzat justizia aldarrikatu eta manifestaziora deitu dute Baionatik dozenaka eragilek

25 bat eragilek adierazi diete elkartasuna apirilaren 11n Baionako auzitegian epaituko dituzten Intza Gurrutxaga eta Gorka Torre Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideei. Egun batzuk lehenago, apirilaren 6an Baionan eginen den manifestazioan parte hartzeko deia ere luzatu dute.


Hasi da Errigoraren udaberriko kanpaina

Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]


5.000 ‘erlezain’ lortzeko kanpaina nazionala abiatu du Herri Urratsek

Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.


2025-02-28 | ARGIA
“Erdalduntzeko makina” salatzeko kanpaina abian jarri du Bilboko Guka mugimenduak

Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.


Euskaraldian hitanoa lantzera deitu dute

Hamahiru ZirHika kide batu dira hitanoaren erabilera aldarrikatzeko eta antolakundearen ekintzen berri emateko. Azalpenak Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria eta Galtzaundiko Uxoa Elustondok egin dituzte. Horiei, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak eta... [+]


Aski Da mugimendua Irungo Udalarekin bildu da: hizkuntza politika berri baten lehen urratsak?

Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]


Eguneraketa berriak daude