Espainiako Diputatuen Kongresuak joan den astean katalanei luzatutako ezetzak ematen du aukera Juan Jose Ibarretxe lehendakariak eta EAJk iragan hamarkadan bultzatutako Estatutu Berriaz jarduteko. Espainiar ordezkariek orain katalanekin izandako jarrera baino askoz gogorragoa erakutsi zuten Ibarretxe lehendakariarekin 2005ean. Oraingoan, Kataluniako Legebiltzarrak erreferenduma egiteko eskaera luzatu zuen eta hortaz eztabaidatu zuten zazpi ordu. Orduan eztabaidarako aukera bera ere itxi egin zen. Nekez egin daiteke mesprezu handiagorik, nekez demokraziaren aurkakoagorik, instituziotik instituziora eztabaida bera ukatzea baino.
Kontsultaren antolaketarekin aurrera jarraitu zuen Eusko Jaurlaritzak, baina Auzitegi Konstituzionalak debekatu zuenean, EAEn ez zen ezer gertatu, ez Jaurlaritzan, ez Eusko Legebiltzarrean, ez euskal gizartean. Estatutu Berria kontsulta faseraino iritsi zen ahuldadearen erakusgarri argia izan zen hori. Agian testuinguruak eman dezake informazio gehiago. EAJ zatitua zen, bai Estatutu Berriaren inguruan eta, batez ere, berau indarrean jartzeko noraino jarraitu behar zen aurrera adosteko. Ezker abertzalearen egoera korapilatsuagoa zen: legez kanpo eta 2006ko bake prozesuaren ondoren, barne eztabaida korapilatsuan murgildua. Ibarretxe Planari orain ematen dion garrantzia ikusita, ez da samurra ulertzea Batasunak orduan aurkako jarrera agertzea, nahiz eta bere hiru botok ahalbideratu zuten Eusko Legebiltzarrean onartu izana. PPren eta PSE-EEren oposizioa handia zen, kopuruz eta jardunez, eta gainera, ETA oraindik bere jardun armatuarekin ari zen. Testuinguruari luzatutako begirada honekin ondo baino hobeto uler liteke Estatutu Berriaren ekimenak aurrera ez jarraitu izana. Sostengu maila horrekin ez zen posible.
Zein aukera du orain mugimendu burujabezale katalanak? Estatuak erreferenduma egiteko bidea ukatzen badie, beren bidea egin beharko dute agindutako erreferenduma legez babesteko. Jadanik oso aurreratua duten Kontsulta Legea Aste Santu ostean hasiko dira lantzen Kataluniako Legebiltzarrean eta datorren irailerako prest izatea aurreikusten dute. Orduan luzatuko du erreferenduma egiteko dekretua Artur Masen Gobernuak. Horrekin batera, hauteskunde legea ere lantzen ari da, kontsulta behar bezala burutzeko gaur egun ez duen tresna hori ere behar du eta. Ondoren, Espainiako Gobernuak hala eskatuta, Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utziko du eta pilota berriz katalanen aldean izango da.
Hor hasiko dira mugimendu subiranistaren une erabakigarrienetakoak, bi bideren artean erabaki beharko baitu: Espainiako legediaren gainetik erreferenduma egin; edo Legebiltzarra desegin eta hauteskundeak deitu azaroaren 9rako. Ez da erraza irudikatzea nola egin litekeen erreferenduma Espainiako Gobernuaren debekuaren gainetik, baina ekimen gisa erreferenduma garbia da. Hauteskundeak aurreratzearena korapilatu egin liteke, besteak beste alderdiek adostu behar dutelako nola aurkeztuko duten independentziaren ideia, edo guztiek elkarrekin edo bakoitzak bere programan. Erreferenduma egingo balitz, Madrilekiko desobedientzia aurreratu egingo litzateke eta bestela, talka hauteskunde ondorengorako utziko litzateke, hauetan subiranismoak argi irabaziz gero, ondorengo urratsa independentzia aldarrikatzea izango bailitzateke.
Pilar Urbano kazetari eskuindar valentziarrak joan den asteburuan iragarri zuen bere aurreikuspena Nació Digitali emandako elkarrizketa batean: Espainiako armadak parte hartuko du. Ukraina nola dabilen ikusita, alabaina, Europak ez du samur ulertuko mugimendu baketsuen aurrean indarrarekin erantzutea. Are gutxiago hiru hilabete lehenago Eskoziak bere autodeterminazio erreferenduma egiteko aukera izango duenean. CUPeko parlamentari David Fernandezek Espainiako Gobernuak Generalitatea desegin eta gestora bat jar dezakeela ere aipatzen zuen Argian otsailean egindako elkarrizketan. Beren arteko adostasunak gotortzeko hilabeteak dituzte oinen aurrean alderdi subiranistek. Gizarte zibilak, bitartean, alderdiei indarra non dagoen erakutsiko die beste behin ere hemendik eta Diadarainoko hilabeteetan.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]
Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]
Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]
Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]
Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]
Iragana ulertzen saiatzen eta etorkizuna bideratzen, oraina joaten zaigu zenbaiti. Nire proiektuetako bat (hasi baina landu ez dudana oraindik) dudan zuhaitz genealogikoa egitea da. Horretan lagunduko didan liburutxo bat ere erosi nuen. Baina, hain da handia lana, liburutxoa... [+]
Desgaitasun fisikoa duen arkitekto baten alabaren etxea bisitatu ondoren idazten dut honako hau.
Desgaitasun fisikoa duten pertsonen taldeek ez dute arkitektoa maite, beraien bizitza zailtzen duen gaizkile bat kontsideratzen baitute. Gorrotoa ulerkorra da: arkitektoaren lanak... [+]
Ortutik itzuli berritan erabaki nuen Twitterretik alde egitea, oraindik Twitter zenean. Auzolan batera joan nintzen, brokoliak eta azaloreak landatzera, eta mindfulness efektua zapuztu zidan algoritmoak, idazle feminista transgorrotatzaile baten txioak jaurtitzearekin... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]