Ez gara Donostiaz ari... Artikutzaren lurjabeaz alegia; muturluze edo ur-sator izenez ezagutzen den animalia urtar txikia da bertako nagusia. Inguruko erreketako uraren kalitate onaren seinale, bera da ekosistemaren termometrorik zehatzena. Espezie preziatu bezain delikatua, oso baldintza jakinak behar ditu bizitzeko, eta hori erraztu asmoz Donostiako Udalak eta Nafarroako Gobernuak kudeaketa plana jarri dute martxan.
Artikutzako ur ekosistema hobetzeko, aipatu bi erakundeek zenbait puntu zehaztu berri dituzte. 1919tik Donostiaren esku dagoen lur eremu honetan Euskal Herriko altxor natural garrantzitsuenetakoa dago, baina kontserbazio lanak beharrezkoak dira horrela izaten jarrai dezan. Ingurua aberatsa da zentzu askotan, eta ura du berezitasun nagusi; hortaz, puntu horri heldu nahi izan diote.
Añarbeko urtegia ondoan duela, lau erreka gurutzatzen dira Artikutzan, eta horien ur-emaria ahalik eta naturalena izatea dute helburu, ekosistemak bere lekua berreskura dezan. 2014rako prestatutako lanen artean, gaur geldirik dauden hiru presa kentzeko asmoa du Donostiako Udalak, bere garaian ur horniketarako Herriko Etxeak berak eraikiak. Halaber, kanal bat ere badago Artikutzan, zeinak ura kentzen baitio ibaiari, udan uretako habitatari kalte handiak eraginez. Ibaia non desbideratzen den oraindik justu ez badakite ere, hori detektatu eta kanala kenduz bide naturalera itzularaztea ere badute helburu. Donostiak lurjabe bezala dituen eskumenen barruan sartzen dira ekintza hauek, beti ere Goizuetako Udalarekin harremana mantenduz, bera baita herri bezala administrazio konpetentea, eta aurtengo urterako 23.000 euroko aurrekontua prestatu dute lan horietarako.
Bestalde, Nafarroako Gobernuaren esku geratzen diren gestio administratiboak daude. Ingurumenerako eta kontserbaziorako kudeaketa planak bideratzeko eskumena, esaterako, berak du. Artikutzaren kasuan, gainera, betebeharra dute horrelako egitasmoa prestatzea, 2004an Europak Garrantzizko Leku izendatu baitzuen zonaldea, Natura 2000 sarearen baitan. Proiektu horretan sartu eta zazpi urtera arteko epea ematen dute kudeaketa plana martxan jartzeko. 2011rako prest behar zuen, beraz. Donostiako azken udal gobernuak, Ingurumen zinegotzi Asier Jaka duela, kudeaketaren nondik norakoak galdegin zizkion Nafarroako Gobernuari. Eta tartean azpikontratatutako enpresa bat zegoela eta baso ordenazio batean oinarritutako kudeaketa plana ikusirik, egitasmoa birbideratzeko asmoa aurkeztu zioten.
Aurreko udal gobernuek eduki dituzte lehenagotik gestio modeloak, baina ez kontserbazioari eta ingurumenari zuzenduak. Udal gobernuak pauso bat harago joan nahi izan du, dagoen natur aberastasuna babestuz. Artikutzaren kasua berezia da, gainera, normalean lurjabea baita horrelako planak mugatzen dituena (ingurumena zaintzeak esan nahi baitu bestelako ekintzarik, eraikuntzarik adibidez, ez egitea). Oraingoan baina, Donostiako Udala bera izan da plana eskatu eta bultzatu duena.
Akordioa lortzeko, Donostiako Udalak “sedukzio” plan bat prestatu beharra zeukan, Nafarroako Gobernua bide horretara eraman nahi bazuen. Hori horrela, ingurumen ikerketetan aditua den DESMA enpresak EHUrekin elkarlanean Artikutzako ur ekosistemaren azterketa burutu zuen hilabete batzuen bueltan, eta Nafarroako Gobernuari bideratu zioten. Kudeaketa plana Natura 2000 sarearen irizpideen arabera egin zen. Azterketa iragan urtarrilean aurkeztu zuten donostiarrek, eta Artikutzarekin harremana duten herri eta enpresak gonbidatu zituzten (hala nola Goizueta, Oiartzun eta Errenteriako udalak, Gipuzkoako Diputazioa eta Añarbeko Urak), baita Nafarroako Gobernua ere. Horrela bada, ingurumenaren kontserbaziorako plan berria diseinatzen hasi dira zonaldean eskumena duten bi erakundeak.
Proposamena prest izanda, aipatutako udal, erakunde eta enpresekin parte-hartze prozesu bati hasiera emango diote, puntuz puntu plana guztien artean definitu ondoren, foru dekretu bidez onartu ahal izateko. Behin egitasmoa onartuta, Artikutza Kontserbazio Bereziko Eremu izatera pasako da.
Baina itxaron, plan guzti horren barruan non kokatzen da muturluze txikia? Bada Galemys pyrenaicus-arentzat kontserbazio plan berezia egiteko eskatu dio Gipuzkoako hiriburuak gobernu nafarrari. Oso espezie berezia da, eta Artikutzako ur ekosistemaren parte garrantzitsuenetakoa, bera bizi den bitartean sistema hidrikoa ondo mantentzen den seinale baita. Beraz, muturluzeagatik Artikutza interesgune izendatzeko eskatu da, Gipuzkoak hegoaldeko zuhaitz igela espeziearekin egin bezala.
Donostiako Udalak, bestalde, ikerketa eta ezagutza lantzeko asmoa dauka, diotenez, badagoelako zer aurkitu eta ikertu oraindik ere. Horretarako, bada, 20.000 euroko diru partida prestatu dute udazkenean ikerketa beka bat ateratzeko. Unibertsitatearen laguntzarekin zabalduko dute diru-laguntza, eta lizentziatutako edo lizentziatzear dauden gazteei bideratuta egongo da. Horrez gain, beste lan lerro bat ere irekiko dute Artikutzarekin harremana duten erakundeekin, ingurumenaren kontserbaziora bidean hitzarmenak sinatzeko.
Gaur aurkezten dugun intsektuaren izen zientifikoak, besteak beste, bi gauza azaltzen dizkigu: alde batetik, gorria dela (ez erabat) eta ez duela hegorik. Okerrak ez dira biak ala biak, baina gorria ez da bere kolorazio bakarra, eta hegoak ere izan baditu, baina beraien tamaina... [+]
Sugea entzun eta leku lehor bat etorriko zaio burura askori, narrastiek beroa behar dutela ondo barneratua baitu gizakiak. Suge guztiak ez dira berdinak, ordea; denek ez dituzte baldintza berak gustuko, eta horri esker dago, besteak beste, dagoen dibertsitatea. Bakoitzak bere... [+]
Itsasoan badira landareen itxura izan arren animalia harrapari diren izaki eder batzuk: anemonak. Kantauri itsasoan hainbat anemona espezie ditugun arren, bada bat, guztien artean bereziki erraz atzemateko aukera eskaintzen diguna: itsas-tomatea.
Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.
Zer esango zenioke Palestinako aktibista bati aurrez aurre izango bazenu? Ni mutu geratu nintzen Iman Hammouri nire herrian bertan aurkeztu zidatenean. Eskerrak andre nagusi bat gerturatu zitzaigula eta solaskide roletik itzultzailearenera pasa nintzela.
Palestinako Popular... [+]
Ugaztunei eskainitako azken artikuluaren amaierako hitzak hurrengo animalia aurkezteko aitzakia paregabea dira. Bertan esaten genuen muturluzeak erreka “garbi eta txukunak” behar dituela, kutsadurarik gabeak baina elementu natural anitzekin. Animalia txiki horren... [+]
PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.
Antxoa, bokarta edo albokartia, gure arrain komertzialen artean txikiena, euskal kostaldera hurbildu da.
Magnoliak eleganteak dira. Dotoreak. Anddereak. Pontxoak. Apainak. Pimentak. Gurbilak. Ponposak, ponpoxearrenak. Ortiroak. Ia-ia fazazkoak, kriket eta kraket. Ez naiz harritzen, beren loraldien azpian lurrarekin urtzerainoko handitasunaren menpeko sentitzen naiz urtero.
Herriko EH Bilduko zinegotzi eta legebiltzarkide den Ander Goikoetxeak egindako galdera parlamentario bati Jaurlaritzak emandako erantzunaren bidez jaso informazioa hau. Bi haize sorgailu ezartzeko asmoa dago eta Cluster Hernani izeneko proiektu zabalago baten barruan kokatzen... [+]
Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta hezkuntzarako erabiltzea, bestetik. Eskola bakoitzak natur eremu... [+]
Katalanen ustetan artzainak engainatzen omen ditu hegazti honek: “enganyapastors”. Espainiar eta latindarrek, aldiz, ahuntzari esnea kentzen diola diote, hortik datorkio hain zuzen ere izen zientifikoan (Caprimulgus europaeus) islatzen den caprimulgus (capra... [+]
Andeetako Altiplanoan, qocha deituriko aintzirak sortzen hasi dira inken antzinako teknikak erabilita, aldaketa klimatikoari eta sikateei aurre egiteko. Ura “erein eta uztatzea” esaten diote: ura lurrean infiltratzen da eta horrek bizia ekartzen dio inguruari. Peruko... [+]