Bermeoko Udalak euskaraz dihardu %100ean. Herritarrak ohitu dira administrazioarekin euskaraz egiten. Erronka, ordea, herrian euskararen erabilera sustatzeak eta gehitzeak izaten segitzen du. Horixe du helburu 2017ra bitarteko plan berriak.
Hiru datu kokatzeko: 1) Erroldara aurkeztutako eskarien (derrigorrez idatziz) %74 euskara hutsean izan ziren iaz, Bermeoko Udalean. 2) Euskararen ezagutza %74koa da. 3) Kale erabilera %36,6koa da. Zenbakiek erakusten duten desoreka, gutxienez, deigarria da. Lehenengoaren azalpena Maite Alvarez de Zaratek eman digu, udal euskara teknikariak: “Udaletxean euskaraz egiten dugu lan”, are gehiago, “gure itzultzaileak batez ere erdaratu egiten du”. Bermeon, administrazioarekin euskaraz aritzea herritarren aldarrikapen izatetik errealitate izatera pasa da. Udalak hizkuntza lidergoa hartu du. Baina, kaleko erabilera ez dator bat udalarekiko hartu-emanetan ematen den hizkuntza erabilerarekin. “Datuek diote erabilerak behera egin duela, baina ez dakigu joera bat den euskarak bizitza sozialean espazioa galtzea; ikertu egin behar da”, diosku udal teknikariak. Horretan ari dira UEMAn dauden gainerako udalerriekin batera. Bitartean, herrian bertan, bestelako egitasmo sendo bat daukate esku artean: Geurean be bai dinamika. Bistatik galdu barik Soziolinguistika Klusterrak egindako 2011ko kale neurketaren datuak, 2013-2017 euskara plan berria onartu dute. Elhuyar aholkularitza enpresarekin batera egin dute plangintza eta jada laugarren euskara plana denak, transmisioa lantzea du lehentasunetako bat.
“Gizarte sektore askorekin gaude beharrean eta egin izan ditugu arlokako diagnostikoak, kirol arloan, enpresa munduan, elkartegintzan eta familia-eskola esparruan”. 80 bat herritarrekin egindako hausnarketa prozesuan lau multzotan ematen zen erabilera aztertu zuten eta bost lan ildotan eragitea ondorioztatu zuten: lidergoa landuz, euskaldun aktibotasuna sustatzeko; kontzientziazioa landuz, euskara erabiltzeak duen garrantziaz ohartzeko; euskarari balioa emanez, erabilera eremu guztietan euskarari balioa emateko; prestigiatuz, euskararen izen ona eta eragina bultzatzeko; eta sentimendua indartuz, euskaldun izatearen harrotasunaz jabetzeko.
Kirola da eragin esparruetako bat. Alde biko estrategia ari dira lantzen. Batetik, kirol patronatuarekin ari dira, kiroldegiko eskaintza euskaldunagoa izan dadin, “oraindik badirelako hutsuneak”. Eta, bestetik, herriko kirol talde biri lehentasuna eman diote: arraun taldeari eta futbol taldeei. Biak ala biak aukeratu dituzte “daukaten indar sinboliko eta presentziagatik”.
Alvarez de Zaratek aitortu digunez, “jakitun gara arraunean eta futbolean neska gutxirengana helduko garela, eta horregatik eskubaloi taldean ere hasiko gara lanean, hor neska gehiago dabiltzalako”. Gimnasia erritmikoak batzen ditu Bermeon neska kirolari gehienak, baina hor esku-sartzea zailago ikusten du udal teknikariak, begiraleak kanpotik ekartzen dituztelako eta gaztelaniaz aritzen direlako. “Kontziente gara egoera hobetzeko aukera gehien daukaten taldeekin hasi garela”, dio teknikariak.
Prestigioaren eta sentimenduen arloan garatzen hasi diren egitasmoa da Benetan maite nauzu? testa (ttiki.com/63393). TELP tailerren ondotik aktibatze talde bat eratu zen herrian.“Bi hilerik behin, bakoitzaren eragin eremuan zer egin daitekeen landu dugu. 2-3 urtez aritu gara eta orain gurasoekin ari gara lantzen”, azaldu digute. Testak proposatzen du hainbat egoeratan zaudela euskaraz ala gaztelaniaz aritzen zaren erantzutea. Helburua euskaraz ala gaztelaniaz aritzeko motibazioaz herritarren artean hitz egitea, eztabaidatzea izan da. Alvarez de Zaratek azaldu digunez, oraingoz galdetegia kalean baino ez da banatu, baina esperientzia polita izan dela-eta, jarraitzeko asmoa daukate. Izan ere, gurasoekin hasitako lanetik eratorri zen test hori eta herriko lau ikastetxeetako guraso elkarteekin bigarren sesioari ekin diote dagoeneko. Norberaren hizkuntza ohiturak besteengan duen eraginaz jabearazteko asmoz, eta euskarari dagokion lekua aitortzeko asmoz ari dira lanean.
Transmisioa lantzeko egitasmoen artean, batxilergoko ikasleei zuzendutako literatur tailerraz eta irakurzaletasuna sustatzeko irakurleen txokoaz gainera, Ipuin lapikoa egitasmoa ere abiarazi zuten. Belaunaldien arteko harremana eta ahozko transmisioa sustatzeko ekimena da. Herritar talde bat batzen da dinamizatzaile-ipuin kontalari batekin. Lan dinamika erraza da: gai bat emanda, herriko adinekoek oroimenari astindua ematen diete sasoi bateko historiak gogoraraziz. Orain, eskola publikoko 5. eta 6. mailako ikasleekin ari dira elkarlanean. Ikasleek etxetik gai horren inguruko informazioa eramaten dute eskolara eta herriko zaharrenekin trukatzen dute. Aurrera begira, historia eta informazio hori guztia ipuinak sortzeko erabili nahi dute. Eta, ondo bidean, urte amaierako jaian gurasoen aurrean antzeztuko dituzte ipuinok. Alvarez de Zaratek dioenez, “gauza txikitxo bat da, baina oso polita, eta kulturaren transmisioarekin zuzenean dago lotuta”.
Euskara planaren bosgarren lan ildoa sentimenduen indartzeari dagokio; zehazki, euskaldun izatearen harrotasunaz jabetu eta aldeko sentimendu hori indartzea. Bermeoko euskara plana, baina, ez da hutsetik sortu. Aurreko hamarkadan egindako lanaren ondorio da, eta ordukoa da ume jaio berrien bertsoen ekimena. 2002an hasi ziren herrian jaiotzen ziren umeei bertso bana oparitzen. Gernikako LiliBertso taldearen laguntzarekin egiten dute. Bertsoa oparitzen diote umeari eta bertso guztiak urtero liburuxka batean jasotzen dituzte. Honezkero 2.000 bertso inguru sortu dituzte. “Euskararekiko maitasuna, sentsibilizazioa sortzea da helburua, azken batean, sentimenduekin lotzea hizkuntza”.
Aipatutakoak ekimen zehatz gutxi batzuk baino ez dira. Euskara plana 2017ra arteko epean joango da gauzatzen. Izan ere, Bermeoko euskara aholku batzordeak herriko 300 bat eragilerekin dauka harreman sarea eta hori mugitzeko eta kontzientziazio kanpaina zabala egiteko asmotan, urratsak ematen segitzea du helburu. Udala euskalduntzea lortu duten eran, herrian euskararen erabilera ezagutza mailatik gertuago egon dadin ahaleginak egingo dituzte.
Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]
Irungo Udalak barkamena eskatu eta asteazken honetarako bilerara deitu ditu hiriko elkarte euskaltzaleak, baina beste norabide bat hartu du aferak eta gaia ez du berehalakoan itxiko. Gabonetako ekitaldian euskara baztertzeagatik udala salatu duten elkarteak zeuden deituta... [+]
Irungo euskaldunen pazientziak gainezka egin du; haserre daude eta oraingoan ez dira "isilik geratuko". Gabonetako argiak pizteko ekitaldia erdara hutsean egin izanak hiriko 35 elkarte eraman ditu udalaren hizkuntza politika salatzera –aurrekari gutxi izango ditu... [+]
ETB1ek Bizkarsoro filma estreinatu zuen Euskararen Egunean iluntzean. ETB2ri aldi berean gaztelaniazko azpidatziekin ematea proposatu bazioten ere, kate horretan Tasio eskaini zuten gaztelaniaz azkenean, eta horrek haserrea sortu du euskaldun askorengan sareetan.
Abenduaren 3an alderdi eta eragile politikoek euskararen inguruko beren irakurketa politikoak argitaratzen dituzte. EAJk ere egin du berea Euskara, Euskal Herriaren izana izenburupean. Urte askoan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hizkuntza politiken ardura izan duen, eta egun ere... [+]
Gai tabu gisa marrazten da Euskal Herrian, baina munduan barna ez da horrela. Hizkuntz politikak ezin dira merkatu librearen logikan ipini, baizik eta kuotak edo kupoak ezarri behar dira. Beharrezkoak dira. Eta beharrezkoak dira daudenak betetzea, ez baititu inork betearazten.
Justizian, osasungintzan eta gizarte zerbitzuetan euskara bermatu dadin, zerbitzu publikoak euskaraz jaso ahal izan daitezen, Nafarroako zonifikazioa amaitu dadin eta ETB3 Nafarroa osoan ikus dadin neurriak hartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari Europako Kontseiluko Adituen... [+]
Baionan egin dute agerraldia euskalgintzako 25 bat eragilek maiatzaren 15 honetan. Erakunde publikoen interpelazioaz gain, datorren urteko maiatzaren 15etik 25era iraganen den Euskaraldiaren berri emateko unea ere izan da.
2024 urte hastapenean adostuko du ondoko urteetarako hizkuntza politika Euskararen Erakunde Publikoak (EEP). Azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak eta EEPk 2050ari begira egindako aurreikuspenak esku artean, alarma gorria pizturik du euskalgintza sozialak: ezin da orain... [+]
Euskalgintzaren Kontseiluak "atsekabez" hartu du berria, baina atzerapenaren ostean onartuko duten esperantza du. Bestalde, gaurtik aurrera hizkuntza horiek erabili ahal izango dira Espainiako Kongresuan. Kontseiluak kezkaz hartu du euskal alderdietako politikariek... [+]
Andorrako katalanaren defentsarako lege berriak katalanaren oinarrizko maila eskatuko du bertan bizi eta lan egin ahal izateko. A2 titulua baino maila baxuagoa eskatuko dute.
Ostegunean jakin genuen: Espainiako Gobernuak eskatu du galiziera, euskara eta katalana hizkuntza ofizialak izan daitezela Europako erakundeetan. Zergatik? Kataluniako alderdi politikoek behartu dute horretara, negoziazioetan.
Atzerapausoa. Horrela baloratzen du Euskalgintzaren Kontseiluak, hizkuntza auziari eta euskararen sustapenari dagokionez, Nafarroako Gobernu berria eratuko duten alderdi politikoek sinatu duten 2023-2027 legegintzaldirako akordio programatikoa.
Hamabi irakaslek 2.040 idazlan zuzendu eta 680 ikasleren ahozko probak egingo dituzte 18 egunetan, “kontuan hartu gabe idazlan bakoitza bi irakaslek zuzentzea litzatekeela gure helburu ideala, bigarren iritzi bat izateko”. Jaume Gelabert Iruñeko Hizkuntza... [+]