Iaz 5 milioi itzulpen baino gehiago egin ziren www.itzultzailea.eus-kadi.net webgunean, Eusko Jaurlaritzak zintzilikatuta duen erremintan. Euskaratik gaztelaniara, gaztelaniatik euskarara eta ingelesetik euskarara itzultzeko aukera dago.
Itzultzaile automatikoa 2012an jarri zen abian eta duela gutxi Eusko Jaurlaritzak hobetutako bertsioa aurkeztu du. Sarean erabiltzeko erreminta zena mugikorretarako egokitu dute. Android eta IOS sistema eragilea dutenek aplikazioa deskargatu eta itzultzaile automatikoa erabili ahal izango dute. Telefonoan testua idatzi beharrik gabe, ahoz diktatu eta mugikorrak berak idatziko du testua. Ondoren itzuli egingo.
Horrela kontatuta badirudi pagotxa ikaragarria dela itzultzaile hau. Ordea, testu laburrak eta webguneak itzultzeko gaitasuna du. Eta ohar garrantzitsuena: gizakiaren ondorengo zuzenketarik gabe itzulpenok ez dira balekoak, itzulpen perfektua (inoiz lortuko bada) urrun dago. Jaurlaritzak ondoko oharra jarria du: “Laguntza-tresna bezala hartu eta kontuan izan emaitza BETI gainbegiratu behar dela”, baina tamalez galbahe horretatik soilik pasatako itzulpen ulertezinak batean eta bestean ikusten ditugu. Azkena, Argian jaso genuen eskutitza, inprimagailu etxe ezagun batena. Zer esan nahi zuen jakin nahiz gero gaztelaniazkoa irakurri behar, derrigor.
Hamasei urte zeramatzan Gabonak hemengo etxean igaro gabe. Urruti baita beti Australia. Haatik, lanak Euskal Herrira etortzeko aukera eman zion iragan urtearen amaieran, eta Lazkaon izan genuen aurtengo jaietan. Hangoak hango eta hemengoak hemengo, ibili dituen bide bihurri... [+]
Idazle, itzultzaile eta kantari da, euskarazko literatura ingelesera itzultzen espezializatua, eta aitzindari ere bai lantegi horretan. Hainbat sari eta merezimendu jasotakoa, Miren Agur Meabe idazlearen Hezurren erretura ingelesera itzuli, eta Etxepare saria jaso du oraindik... [+]
Aukera ematen du itzulpenak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, katalanez eta galegoz entzuteko. Bestalde, itzultzaile neuronala Telegramen integratu du Elhuyarrek, mezuak itzultzeko aukera ematen duena.
Pandemiako 2020 itxialdian hasi ziren itzultzen Margarita Nafarroakoak idatzitako Heptamerona liburua. 2021etik urtero irakurraldi bate ere egiten dute Booktegik eta Nafarroako Ateneoak antolatuta.
Gipuzkoan Zubietako erraustegiaren kontrako mobilizazioetan parte hartu duten askok horietan ezagutuko zuten Iñaki, bere 80 urte paseekin aktibista beteranoena. Argazkian ageri da militante gazte batekin solasean erraustegiraino mendiz egindako martxan, 2018an.
Bi esperientzia linguistiko oso desberdin bizi izan ditut azken asteotan Hegoaldeko bi herritan. Bata, herri euskaldun bateko erakunde publiko batek antolatutako hitzaldi batean, eta, bestea, eskola bateko batzar batean. Hitzaldian baginen 80 lagunetik gora, nik esango nuke %90... [+]
Katalanera itzulitako euskal literaturak 1982tik 2020ra bitartean izan duen bilakaera aztertu du Aritz Galarraga Lopetegik aurtengo martxoan defendatu duen doktore-tesian. Ikerketak bi kulturen arteko harremanari buruz dauden zenbait uste datuekin kontrastatzeko balio du, baita... [+]
Hainbat literatura-lan itzuli izan ditu euskarara nahiz gaztelaniara. 44 urte zituela hil da itzultzaile nafarra.
Ekain honetan hamar urte bete ditu Pasazaite argitaletxeak. Nazioarteko literatura euskarara ekartzen espezializatu den proiektuak urteurren hori baliatu du ateak itxiko dituela iragartzeko.
3TimesRebelPress (3TR) argitaletxe independente eskoziarra jaio da, euskaraz, katalanez, galizieraz, gaelikoz, galesez… eta oro har hizkuntza gutxituetan idazten duten autore emakumeen literatura ingelesera itzultzea helburu duena, “mundu osoan sustatzeko”.
Anbereseko Central Staationen aurkituko du liburu honetako narratzaile izenik gabeak Jacques Austerlitz, bere iraganaz oroitu ezin den gizona. Hamarkadaz hamarkada eta hiriz hiri luzatuko dira bien arteko solasaldiak, lainoan bildutako memoria argitzeko ahaleginean. Idoia... [+]
Alda Merini (Milan, 1931-Milan, 2009) poeta italiarra izan zen. Lan asko argitaratu zituen, tartean hamarnaka poesia liburu eta bi-hiru autobiografia (L'altra verità. Diario di una diversa, La pazza de la porta accanto eta Reato di vita. Autobiografia e poesia).
Argitaletxe askok uko egin zioten Beirazko kanpaia liburuari, txolina eta arina zelakoan. 1963an argitaratu zen lehen aldiz, Victoria Lucas ezizenez sinatuta. Beirazko kanpaia eleberria izan zitekeen, baina autorearen bizitzatik oso gertu dagoen kontakizuna izanik... [+]
Barrenetik zulatzen zaitut: 8 ahots itsasertzetik poesia antologia elebiduna argitaratu berri du Liberoamerika argitaletxeak. Ekuador, Mexiko eta Argentinako lau poeta eta Euskal Herriko lau itzultzaile elkartu dituzte. Martxoaren 30ean aurkeztuko dute jendaurrean.