2014ko apirilaren 10ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Espainiako Neuropsikiatria Elkarteko presidente Eudoxia Gayk esana da: tratatzen dituzten buruko gaitzen herena zuzenean langabeziarekin eta etxebizitza ordaintzeko arazoekin dago lotuta. Krisi ekonomikoak areagotuta, handiak dira gure gizarteak bizi dituen desoreka sozialak, eta horrek eragin zuzena du buruko osasunean, Sergi Raventós Kataluniako Osasun Publikoaren Alde Zutik elkarteko kide eta soziologoak azaldu digunez. Langabeziak alkoholismoa, tabakismoa, depresioa, antsietatea… ekar dezake. Datuen arabera, lanean daudenen %16k dituzte arazo psikologikoak, baina langabezian daudenen %34k. Lan baldintza prekarioek eta ekonomikoki bidegabeek ere eragin zuzena dute. “Zenbat eta lan egoera okerragoa izan, orduan eta osasun okerragoa”, dio Raventósek. Frogatuta dago krisi ekonomikoa hasiz geroztik gora egin dutela mota horretako diagnostikoek.

Gainera, Osasunaren Mundu Erakundearentzat Michael Marmot medikuak egindako txostenean azpimarratzen duenez, gazteen langabezia tasa altuak ondorio larriak izango ditu etorkizuneko belaunaldietan, osasun fisiko nahiz psikologikoan. Krisia nozitzen ari diren eta gaur egun nola hala aurrera egiten duten askok patologiak, obsesio arazoak edo bestelako gaixotasun mentalak garatu ditzakete etorkizunean.

Dena den, Raventósek garbi utzi digu hau guztia ez dela soilik krisiaren ondorio, ezarri diren austeritate politika neoliberalen ondorio ere badela, eta hor gobernuek erantzukizun zuzena dutela. Islandian eta Suedian, esaterako, babes sozialerako neurriak hartu dituzte, eta krisiaren aurreko osasun indize berdintsuak mantentzea lortu dute (2008-2013); murrizketak errezeta nagusi diren Espainiako Estatuan aldiz, biderkatu egin dira buruko nahasmenduak, %19 egin dute gora depresio kasuek, %8,4 antsietateari loturikoek, %4,6 alkoholismo arazoek, eta muturreko egoerak, suizidioak, gehitu egin dira nabarmen –zer esanik ez politika bortitzak jasan dituen Grezia herrialdean–. Antsiolitiko eta antzerako farmakoen kontsumoa handitu egin dela azaldu digu Raventósek.

Segurtasun ekonomikoa,osasun berme

Egungo bizimoduan, gure osasunerako lana faktore funtsezkoa dela dio adituak: kanporatuz gero, bazterketa sozialerako eta zailtasun ekonomikoetarako bidea irekitzen duelako, eta prekarioan ari denak diru-sarrera txikiegiak edota baldintza kaskarrak jasan behar dituelako. “Bihar agian lanetik botako nautela pentsatzea, ziurgabetasun eta zalantza horretan bizitzea, txarra da osasunerako. Biologikoki, estresak aktibatu egiten gaitu arriskuaren aurrean alerta garatzeko, baina argi gorri hori etengabe aktibatzen ari bagara, kroniko bihurtzen da eta gaixotasunak, nahasmenduak eragin ditzake (depresioa, antsietatea…)”. Garaiotan, gainera, ugaritu egin dira psikologikoki estres handia eragiten duten etxe kaleratzeak. Horren guztiaren aurrean, oinarrizko errenta unibertsala babes neurri garrantzitsua litzateke, egonkortasuna eta lasaitasuna emango bailuke: diru-sarrera bermatuta izateak beldurra eta estresa ezabatzen du, “bihar nagusia etorri eta kalera botako zaituen beldurra”. Langabeziak osasunean eragiten dituen kalteak gainditzeko berriz, lanorduak gutxitzea eta dagoen lana denon artean banatzea soluzio egokitzat du Raventósek, oinarrizko errenta unibertsalarekin bat etorriko litzatekeen neurria.

“Denok oinarrizko errenta izanez gero, halaber, berdintasuna nagusituko litzateke eta buruko oreka mantentzeko faktore onuragarria da berau, bazterketarik eta estigmatizaziorik ez egotea, ‘begira, horrek prestazio soziala jasotzen du’ bezalako bereizketak ez egitea”. Taldeko parte sentitzea ere sendagai baita. Raventósek kontatu digunez, ikusi da osasun aldetik gaizki zegoen hainbatek osasun egoera hobetu ahal izan duela, Kaleratzeei Stop bezalako mugimendu sozialetan parte hartzen eta borrokan hasi delarik: “Sare sozialetan parte hartu eta elkar laguntzeak, ahalduntzeak eta arazo eta borroka beraren parte izateak, on egiten dio osasunari, neurri batean jabetzen garelako ez dela kontu psikologiko indibidual eta pertsonala, askori eragiten digun problema orokorra baizik”.

Errenta unibertsala ezarri bitartean, hori bai, argi du Sergi Raventósek: osasun arazoak gainditzeko premiazkoa da kalitatezko osasun sistema publiko unibertsal eta doakoa defendatzea, “negozio egiteko eta pribatizatzeko” egunero ikusten ditugun asmoen aurrean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oinarrizko errenta unibertsala
Errenta unibertsalaren esperientzia pilotuak munduan

Oraindik ez dago munduan baldintzarik gabeko oinarrizko errenta indarrean jarri duen herrialderik, baina esperientzia pilotu asko egin dira munduko hainbat eskualdetan, eta aurreikusitakoak ere asko dira. Daniel Raventósek eta Julen Bollain irakasleek euren liburuetan... [+]


Baldintzarik gabeko oinarrizko errenta
Duin bizitzeko eskubidea

Bizkaian, Gipuzkoan edo Araban urtebetetik gora bizi bazara eta 18 urtetik gora badituzu, hilero 900 euro jasotzeko eskubidea izango duzu, beste inongo baldintza barik. 450 euro jasoko dute 4 eta 18 urte arteko herritarrek eta 4 urtetik beherakoek 270 euro. Ados egongo zinateke?... [+]


Eusko Legebiltzarrak atzera bota du herri ekimenez proposatutako oinarrizko errentari buruzko eztabaida

Iazko otsailean ekinda, Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko herri ekinaldi legegileak 22.075 sinadura lortu zituen proposamena legebiltzarrera eramateko. Ostegun honetan eztabaidatu zuten proposamena legebiltzarrean eta EAJ, PSE, PP eta Vox-en botoekin atzera bota... [+]


2022-05-05 | Hala Bedi
Mobilizazio eta eztabaidak Gasteizen, Legebiltzarrean Oinarrizko Errenta Baldintzagabea bozkatu bezperan

Urtarrilaren 4an aurkeztu zituzten Legebiltzarrean Oinarrizko Errenta Baldintzagabearen alde jasotako 22.075 sinadurak, lege-proposamen gisa izapidetu ahal izateko. Maiatzaren 5ean eztabaidatuko dute legebiltzarkideek: "beren esku dute pertsonen bizitza aldatzea, batez ere... [+]


Baldintzarik gabeko oinarrizko errentaren lehen pausoak Katalunian

Oinarrizko errenta unibertsalaren inguruko eztabaida Kataluniatik Euskal Herrira ekarri dute Laura Vilagrá i Pons Generalitateko aholkulariak eta Sergi Raventósek. Otsailaren 25ean EHUk Bilbon duen Bizkaia aretoan izan ziren bi katalanak, Julen Bollain... [+]


Sergi Raventós
“Pobreziak eragin zuzena du jendearen osasun mentalean”

Soziologian doktorea da Sergi Raventós Panyella (Bartzelona, 1968), eta oinarrizko errenta unibertsalak (OEU) osasun mentalean dituen eragin positiboak ikertu zituen doktoretzan. Hamarkadak daramatza Katalunian OEU bultzatzeko lanean, beste hainbat pertsonekin batera, eta... [+]


2021-07-19 | Unai Brea
Oinarrizko Errenta Unibertsala
Lana ez litzateke beharra izango
Urtarrila amaieran, EAEko Legebiltzarrak onartu egin zuen Oinarrizko Errenta eredu desberdinei buruzko hausnarketa-taldea sortzea, Lan eta Gizarte Ekintza Batzordearen barruan. Horrek ez du esan nahi Eusko Jaurlaritzak inolako konpromisorik hartzen duenik: aztertzea eta... [+]

2021-03-04 | ARGIA
Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko herri-ekimen legegilea abiatzea onartu du Eusko Legebiltzarrak

Eusko Legebiltzarreko mahaiak oniritzia eman dio Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko herri-ekimen legegileari. Hala, laster 10.000 sinadura lortzeko kanpainari ekingo dio ekimena sustatzeko batzordeak.


2021-01-26 | ARGIA
Europar Batasun osoan oinarrizko errenta unibertsala ezartzeko eskaera abiatu dute

Herritarren sinadurak biltzen ari dira, herri ekimena aurkeztu eta Europako Batzordeari eskatzeko proposamena aurkeztu dezala, baldintzarik gabeko oinarrizko errenta unibertsala Europar Batasun osoan ezartzeko. Besteak beste, desoreka ekonomikoari eta pobreziari egin nahi zaio... [+]


2020-09-14 | Mikel Eizagirre
Oinarrizko errenta unibertsala: Europan eztabaida puri-purian

Hainbat estatutatik ekimen herritarra bultzatu dute oinarrizko errenta unibertsal eta baldintzarik gabekoaren proposamena Europar Batasuneko erakundeetara eramateko. Bitartean, hainbat kolektibotako kideek diru-sarrera bermatuta izateak euren bizimoduan izango lukeen eragina... [+]


2020-05-30 | ARGIA
Bizitzeko gutxieneko diru sarrera onartu du Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuak onartu duen bizitzeko gutxieneko diru-sarrera 460-1.000 euro artekoa izango da familia bakoitzarentzat. Hego Euskal Herrian, gutxieneko errenta horren osagarri izatera igaroko dira Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) eta Nafarroako errenta.


2020-05-28 | ARGIA
DSBEa eta Nafarroako errenta bermatua Espainiako Gobernuaren gutxieneko errentaren osagarri izatera igaroko dira

Espainiako Gobernua onartzear den gutxieneko errenta izango da oinarri, eta horren osagarri izatera igaroko dira Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) eta Nafarroako errenta. Hego Euskal Herrian Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak kudeatuko dituzte laguntzak.


2020-04-01 | ARGIA
Daniel Raventós
“Oinarrizko errenta baldintzatua eta denboran laburra bada, tirita bat jartzea da aorta ebaki dizutenean”

Espainiako Gobernuak martxoaren 31n hainbat neurri onartu ditu, tartean diru-laguntza bat, lana galdu duten aldi baterako langileentzat. Neurri hori hartzekoak zirenean, Oinarrizko Errentaren Sareko Espainiako Estatuko lehendakari den Daniel Raventósek kritika zorrotza... [+]


Eguneraketa berriak daude