Garai batean Iparragirre aritu zen bezala, gitarratxoa hartuta dabil herritik herrira. Trikitiaren iraultza hura atzean utzi zuenetik, disko bakanak eskaini dizkigu, salgarritasunaren bazterretik sortuak, mamiz konprometituak. Tximela kapitainaren izarrak honetan, ahots gordinaren indarrez landu nahi izan du mezua.
Errazagoa al da 36ko kartzelaldiez kantatzea egungo kartzelaldiez baino?
Dudarik gabe, errazagoa da egungo kartzelaldiez kantatzea. Letragileak ezagunak dira, askotan kartzelan bertan idatzi dituzte testuak, eta badaukate publiko bat, militanteen masa esaten zaiona, zirkuitu bat. Errazegia ere izan liteke, presoen aldeko zerbait bihurtzen zaizu kantua zuk hala nahi izan gabe. Kantua ez den zerbait alegia. Atxikimendu keinu bat. Zailagoa da 36ko kartzelatuenak kantatzea, EAJkoak ziren euskaldun gehienak. Horrek murriztu egiten du, a priori, entzulegoa. Musikazaleak ez ditu ezagutzen, prentsak ere ez. Eta kartzelatuak diraute beren bertsoek, laurogei urte geroago. Argitara atera behar nituela ilunpetik, horixe bururatu zitzaidan. Atxikimendu keinu bat da, baina ez hain nabarmena, ez da berehalakoa. Gogoetatxo bat eskatzen du. Interesanteagoa iruditzen zait.
Zer esan dizute Tolosaldean? Edo zer nahiko zenuke esatea...
Oraindik ez didate ezer esan. Baina bertan kantu hauek kantatzea ederra litzateke. Bertakoa zen Tximela, San Blas auzokoa hain ziur. Anttonio bere laguna ere bai. Harro egoteko moduko ondorengoak eman ditu Tolosak. Familiakoek kontatu zidaten Franco Donostiara etortzen zenean hauek kontrolatu egiten zituztela, sarritan detenitzen zituztela. Kontatu zidaten Tximela Puerto Santa Mariatik etorri zenean ez zirela amaitu kartzelako joan-etorriak. Ikurrinaren bat jarria izango zuten Izaskungo puntan edo elizaren batean eta handik Ondarretako kartzelara ere eraman omen zuten. Itzul diezaiogun ordaina. Haren ekarria garrantzitsua delakoan. “Hiltzen banaute ondorengoek kanta dezatela”.
Zer erakutsi dizu Tximela kapitainaren ibilerak?
Hogeita bi urteko zela egin zuten kapitain. Ez dut nire burua ikusten hogeita bi urterekin ezta sargento ere. Kartzelan, ez dut ikusten nire burua haren bertso lotuak eta libreak idazteko gai, halako umorez eta sentimenez. Bere obra osoa irakurrita, iruditzen zait kartzelan inoiz baino libreago izan zela bertsoak sortzeko. Zuzenago esanda, sorkuntzaren bitartez lortu zuela presondegiari gain hartzea. Irakaspen ederra eman dit, libreago izateko balio lezakeela bertsoak, margoak, musikak…
Gerra garaiko kontuek aspertuta gauzkatela dioenik ere bada. Zer diozu zuk?
Erraz aspertzen dira batzuk. Zenbat pelikula egin ditugu ba 1936-1937ko hartaz? Zenbat monumentu dauzkate gudariek eta milizianoek? Ibili ote dira bakezale horiek Euskal Herrian barrena? Zenbat gutun idatzi ote diote Frantziako lehendakariari bi Mundu Gerretan hildakoen omenez herri guztietan dauden monumentu gaitzak kentzeko? Kuneteroek hildako gizon eta emakume errepublikano horiek denak, bertan uztea hobe? Niri ezinbestekoa egiten zait zapalduen alde jartzea, barrenak hala eskatzen dit, beste askori bezalaxe. Gerra kontuak argitzea, gerraren beraren aurka egitea dela uste dut nik.
Kanta ilunak dira denak. Egoera lazgarria, bakardadea, barne gogoeta biluzia dakarte formaz eta mamiz. Zer bilatu duzu disko hau kaleratuta? Zer bilatzen duzu kontzertuetan?
Ni letrek hunkitu ninduten bezala nahi nuke publikoa hunkitu. Horretarako zuk aipatzen duzun biluztasun horretara jo dut, eta gitarraren hautua ere horretatik dator. Juanba Berasategik erakutsi zizkidanean, kantuak entzunda sortu zituen diskorako irudiak, sekulako poza hartu nuen, hirurok barne gogoeta berean geundela pentsatu nuen, Tximela, Berasategi eta neu alegia.
Gaurko kantu modernoaren aitzindariak omendu nahi izan dituzu. Kasura, Xabier Leteren hasierako garaiak ekartzen ditu gogora zure kantakerak. Omenaldi hutsa? Aitortza? Nostalgia? Bada beste asmorik, arrazoirik edo aitzakiarik?
Denetatik pixka bat. Aurrekoei begira egon gara gaztetan eta haien influentzia nabaria da. Aitzindariak izan ziren. Eztabaida ederrak eta gogorrak izan zituzten kantagintzari buruz eta gizartearen aurrean izan zituzten zailtasunak ere ez ziren nolanahikoak. Askotan iruditzen zait ez ote dugun atzera egin arlo askotan eta haien garaiko eztabaidetara itzultzen ez ote garen ari. Adibidez, kantariari ordaindu egin behar al zaio? gaztigatzen zituzten garai hartan... Bestalde ez da omenaldi hutsa, ez da nostalgia. Beraiek erakutsi zigutenak balio duela ere bai, bide eta estetika hark oraindik fruiturik eman dezakeelako froga ere bai. “Gizona kartzelan sartu dute, zer esan du, zer egin du?” kantatu zuen Letek. Ba, adibidez, gizonak aurre egin dio faxismoari, eta aurre egiten jarraitzen du kartzelan ere.
Molde “modernoagoz” transmititu daiteke/zenezake bertsootan ageri den mina?
Nola ulertzen den modernitatea... Alde batetik kantagintza modernoa deitzen diogu eta bestetik zaharkitua dela esango bagenu bezala. Rockeroagoa izan zitekeen, bluseroagoa ere bai... Baina modako estilo horiek ez dute beti modernitatea ziurtatzen. Estetika kontenporaneoago batek kantatzen ahal ditu gauza atzerakoiak. Ez da kontu erraza testu bat moldatzerakoan nolako tratamendua eman behar zaion. Niretzat egin dudan hautuak bazuen zentzurik bertso hauek kantatzeko. Gitarra hutsean ahotsa gordin ateratzen da, sotiltasunean indar handiagoa zuten. Melodiaren indarra eta ahotsaren aukera biluzik eta ia bakarrik egiteak arriskua zekarren, baina bestalde mezua hobetu nezakeela iruditu zitzaidan.
Luxuzko kolaborazioak dituzu, esate batera Juanba Berasategi. Nola lortu duzu zuretzat azala eta disenu lanak egitea?
Ez da lehen aldia Juanbarekin. Real politik-en ere elkarrekin aritu ginen. Esperientzia handiko gizona da eta batez ere sormen handikoa. Asko ikasi dut berarekin; bere buruaren kontra, puskatu eta berregin… Erronka bezala hartu zuen, horixe gustatzen zaio, bere burua behartzea, ezohikoak saiatzea…
Esaldi kategoriko ugari du Tximelak, bertsotik askatu eta gaurko testuingurura ekar daitezkeenak: “Hoinbeste alfer biziko bada guk egin behar ordia”, “Gerra bukatu egin da baina, ez dira egin bakeak”... Zein da zure gogokoena? Zergatik?
Gerraren miseriak kantatzen dituen batean “Hori da gerra, ta gerrak beste askori on egin dio” esanez bukatzen du. Oso ona da, esalditxo batean esplikatzen du zertatik sortzen diren gerrak. Asko gustatzen zait beste hura ere, “Arma berdinez gure herrian ez da sartuko elbikan!”. Gudariaren harrotasun hori. Kapitainaren zaina.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.
Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]
HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.
Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023
-------------------------------------------------
Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]
TU-K
Non: Ahotsenean (Plateruena, Durango)
Noiz: Abenduaren 8an
-----------------------------------------
Bufandak, aterkiak eta begi-zuloak ditu abenduaren 8ak Durangon. Azokaren azken egunari igande eguerdia eta negu giro sarkorra gehitu zaizkio eta erdi hutsik daude... [+]
Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]
Pucciniren Il Trittico
Nork: Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Opera Abesbatzak.
Eszena zuzendaria: Paco Azorín.
Bakarlariak: C. Álvarez, A. Blancas, M. Berti, C. Isotton, K. Mattila, A. Ibarra, S. Esparza eta I. Hotea.
Non: Bilboko Euskalduna... [+]
Anari + Belako
Noiz: abenduaren 5ean.
Non: Iruñeko Zentral aretoan.
-----------------------------------------------
Gogoan dut Erasmuseko lehenengo hilabetean ikusi nituela aurreneko aldiz Belakokoak zuzenean. Ez nintzen haiek ikustera joan, azkenean bertan behera... [+]
Nick Linbött
Nick Linbött
Kaset ekoizpenak, 2024
------------------------------------------------
Komiki jantzi vintage-arekin, rock-and-rollaren hastapenaren eta Gerra Hotzaren bizipenak bete-betean bizi izan zituzten belaunaldiko pertsonaia batzuen akorduan,... [+]
Astelehenean Manbij hiria hartu du Turkiaren babesa duen SNA Siriako Armada Nazionalak. Kurduen iraultzaren erreferente nagusia da Kobane, bertan garaitu zuten Estatu Islamikoa taldea orain zortzi urte, Rojavako Iraultzari hasiera emanez.
Iruñeko Baluarten, ostegunean, Israelgo ereserki nazionalaren orkestrako bertsioaren egilearen pieza bat jotzear zirela aurretik zutik jarri eta aretoa utzi du publikoaren zati handi batek. Ereserki horrek “okupazio sionistari” gorazarre egiten diola kritikatu... [+]
Baztango Madame Birrots taldea emakumez osatuta dago. Landa eremutik eta ikuspegi feministatik mintzo dira.
Ciudad de Polvo
Sal del Coche
Humo Internacional, 2022
-----------------------------------------------
Tira, jada bukatu denez Gramsci zitatzeko moda, ekarri dezakegu lerro hauetara oportunismo akusaziorik gabe. Are gehiago Sal del Cochekoek ere hala ekartzen badute:... [+]