Duintasuna, genozidio sozialaren kontra

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hego Euskal Herriko hainbat tokitan langabeziaren, prekarietatearen eta pobreziaren kontrako mobilizazioak izan dira. Herritarren zati handi bat benetako “genozidio soziala” sufritzen ari da. Gehiengo sindikalak eta eragile sozialek deitutako mobilizazio horiek aste honetan izango dute amaiera, hilaren 22an, Madrilen duintasunaren alde egingo den manifestazioan. Ekitaldi horretan bat egingo dute Espainiako Estatuko hainbat tokitatik abiatutako martxek, sindikatu eta gizarte erakunde ugariren babesarekin.

Hego Euskal Herrian langabezia tasa %17koa da, Europar Batasunekoa baino 6 puntu altuagoa. Otsailaren amaieran Hego Euskal Herrian 229.118 pertsona zeuden lanik gabe, batez ere emakumeak eta gazteak. Paroan dauden pertsonen ia erdiak ez du inolako langabezia saririk jasotzen. Prekarietatea gero eta larriagoa da. Kontratu berrien %92,4 denbora baterako baino ez dira. EAEko eta Nafarroako gobernuek prestazio sozialak murrizten segitzen dute. EAEn 157.000 pertsona pobrezia arriskuan daude (biztanleriaren %7,2); 100.000 inguruk elikadura arazoak dituzte. Nafarroan 50.000 pertsona daude pobrezia larrian, biztanleriaren %8. Emakumeak dira pobrezia eta prekarietate dinamika zital hori gehien sufritzen duten kolektiboetako bat.

Arrazoiak soberan daude langabeziaren, prekarietatearen eta pobreziaren kontrako mobilizaziorako. Euskal gehiengo sindikal eta sozialak aldaketa erabatekoa eskatzen diete gobernuei; alda ditzatela banku eta multinazionalei mesede egiten dieten politikak, “genozidio soziala” sortzen dutenak. Hala, neurri konkretuak eskatu dituzte, prekarietate eta bazterkeria sozialera jaurtitako horiei duintasuna ekarriko dieten eskubideak lortzeko. Etorkizunera begira ez dirudi ezer onik datorrenik, iragarpen ofizialek diotenaren kontrara. Genozidio soziala sakonagoa izan liteke. Ea gure duintasuna hari aurre egiteko adinakoa den!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Duintasunaren Aldeko Martxa
2021-02-04 | ARGIA
Duintasunaren Aldeko VIII. Martxaren harira, larunbaterako deialdiak egin dituzte Hego Euskal Herrian

Guardia Zibilak 2014an Tarajalgo hondartzan hamalau pertsona hil ondotik, urtero egin izan da Duintasunaren Aldeko Martxa Ceutan. Ezbeharraren zazpigarren urteurrena pandemia betean heldu denez, urteorko mobilizazioa deszentralizatu dute, jende pilaketak ekiditeko. Hego Euskal... [+]


2015-03-06 | Igor Agirre
Duintasun Martxa Madrilera abiatuko da eta urrirako greba prestatzen ari dira

“Ogia, lana, etxebizitza eta duintasuna” aldarrikatzeko Duintasun Martxa antolatu dute iazko martxa antolatu zuten eragileek.


2014-04-28 | ARGIA
SAT sindikatu andaluziarrak “puntu eta bereiz” egiteko premia nabarmendu du Donostian

Martxoaren 22ko Madrilgo Duintasunaren Martxak egitearen ideia Andaluziako Langileen Sindikatuarena (SAT) izan zen. Sindikatuko gazte plataformako bi kidek, Curro Morenok eta Javier García Fernándezek, hitzaldia eman dute Donostian, Andaluziako gazteen eta... [+]


2014-03-26 | Ane Lusarreta
“Herritarren segurtasunerako legea” moldatuko dutela dio Fernandez Diazek

Espainiako Barne ministerioak “Herritarren segurtasunerako legea” aldatuko duela adierazi du, jaso dituen kritikek eraginda.


2014-03-24 | Ane Lusarreta
“Ogia, lana eta etxebizitza” eskatu dute ehunka mila pertsonak Madrilen

Larunbatean Espainiako hiriburuan ehunka mila pertsona atera ziren kalera, Duintasunaren aldeko martxa deiturikoan.


2014-03-23 | Axier Lopez
Duintasunaren Martxan izandako istiluak iruditan

Egunaren hasiera Madrilek azken urteotan ikusi duen manifestaziorik handienetakoak markatu zuen. Gaua, aldiz, polizia eta zenbait manifestariren arteko istiluek hartu zuten.

 

2014-03-21 | Ane Lusarreta
Duintasunaren aldeko Martxa larunbatean Madrilen

Duintasunaren aldeko Martxa Espainiako hiriburura iritsiko da larunbatean. Madrilgo agintariek gogor kritikatu dute ekimena eta hiriburua poliziek hartuko dute.


2014-03-13 | Ane Lusarreta
Eskubide sozialen aldeko Duintasunaren Martxa Madrilera bidean da

“Benetako demokrazia baten alde”  Duintasunaren Martxa antolatu dute Espainiar estatuko  hainbat eragile eta norbanakok. Martxoaren 22an madrilera iritsiko diren bederatzi zutabe atera dira otsaila eta martxoan zehar, eta herriz herri estatua gurutzatuko... [+]


2014-03-04 | ARGIA
Diego Cañamero: “Nazionalista izateak eskubide sozialak defendatzea ere esan nahi du”

Andaluziako SAT sindikatuko Diego Cañameroren hitzetan, autodeterminazio eta subiranotasun eskubideek eta eskubide sozialek elkar hartuta joan behar dute. Bartzelonan egin ditu adierazpenok, gizarte eragileek deitutako Duintasunaren aldeko Martxak hizpide.


Eguneraketa berriak daude