LANDARE BAT, edozein. Hazitik ernatu, zaina, zortena, hostoa, hazi, heldu, erresalbuak metatu, loratu eta fruitua ekarri. Egun gutxi batzuetan –letxuga batek, adibidez, ehunen bat egunetan– edo ehunka urtetan osa daitekeen bidea. Fruitua ez da landarearen helburua. Fruituak haziak daramatza, eta hazi horiek sakabanatu eta, gehienetan, asko uste gabe, ereingo dituena erakarri eta saritzeko trikimailu soila da. Sagarrondoak ez ditu sagarrak ematen guk munduko sagardo onena edan dezagun, bere haziak hedatzeko baizik.
Eta hazirik gabeko fruituak? Nola arraio uler daiteke landare batek hazirik ez duen fruitua ematea? Loreak sortu eta zabaldu, fruitua hazi eta heldu... Ikaragarrizko energia erre, alferrik? Landareak bere kabuz urrats hori egitea ez da batere ohikoa, ez du antzutasunerantz eboluzionatuko. Noizbehinka, mutazioren bat dela tarteko, aldaera antzu bat naturalki sor daiteke. Gehienetan, ordea, geuk eragindako aldrebeskeria da fruitu xelebre horiena.
Hazirik gabeko fruitu antzuak kultura askoren aspaldiko amets izan dira: fruitu “garbiak”, dena jatekoa duten horietakoak. Mahaspasatarako mahatsondoarena adibide ezaguna da. Korintokoak eta Sultana mahaspasak hazirik gabekoak dira. Vitis vinifera Sultanina, afganistandar jatorria duen bigarren aldaera horretakoa da egun ekoizten den mahaspasaren %95. Haziaren premiarik ez du. Ederki zabaldu dugu, hagin tartean kateatzen diren pikor gogaikarri horiek ez izatearen ordainetan, hain zuzen ere. Arabak eta Nafarroa Behereak hartzen dituzten adinako lur sailak lantzen dira mahatsondo horrekin. Munduko mahats hedatuena da.
Hazirik gabeko fruituak ematen dituzten landare horiek, baina, laster ez dute ez fruiturik ez lorerik emango. Adaxka bidez ugaltzen ditugu, eta ez dute energia hori zertan gastatu... Eta fruiturik emango ez dutenez, ez ditugu nahiko, zaputzaz abandonatuko ditugu, eta hortxe bukatuko dira.
Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]
Barrikoteak, barrikak, bukoiak eta upelak bete berriak ditugu etxean sagar muztioz (Malus domestica). Makina bat beteko ziren, ipar eta hego, gure geografia guztian mahatsarenarekin ere (Vitis vinifera). Sagasti, mahastiko lanak eta dolare, soto, upelategi eta pitarretako lanak... [+]
Ahuakateondoak ondo emango al du hemen? Ezin konta ahala alditan luzatu didate galdera hori azken urte hauetan. Gure etxean ahuakate arbola (Persea americana) ederki bizi dela erantzuten diet eta Mutrikuko kaian hantxe dago arbola bikaina, eta urte asko da aleak ematen dituela... [+]
Vincent Trebessesek sortutako ekimena da Errota, Senperen hurrak ekoizten eta eraldatzen dituen proiektu berezia. 2008an jarri zuen martxan hur-olioa egiteko errota, hasiera hartan Ziburuko bere etxean. Hurrak kanpotik erosten zituen, baina pixkanaka proiektuan sakontzen joan... [+]
Udazkena fruituen sasoi nagusia da. Negua elikagaiz osatzeko fruituak eta horien aleak jasotzen ditugu. Fruituak ez direnak ere pilatzen ditugu, patataren tuberkulua (Solanum tuberosum) adibidez, baina haiek dira gehienak: altxasagarrak edo gordesagarrak (Malus domestica),... [+]
Nafarroan ahuakate ekologikoa landatzen duen lehen pertsona bihurtu da Xixo Ayestaran: Lesakako bere baserrian 700 ahuakate zuhaitz landatu ditu eta 2024an merkaturatzea espero du.
Modako fruitua da. Mendebaldeko herritar urbanoek produktu onuragarrien “erregina” esaten diote, haren koipeak gizentzen ez duelako. Baina ahuakatearen produkzioa odolez zikinduta dago. Mexikoko Michoacan estatua da adibiderik esanguratsuena.
Pasa den igandean ospatu zuten estatubatuarrek beren kirol ekitaldi nagusietakoa, Super Bowla. Donald Trumpek gidatzen duen AEBtako gobernu berria Mexikorekiko mesfidantza zabaltzen ari den bitartean, futbol amerikarreko partidan zehar gehien jandako gutizietako bat guakamole... [+]
Kaixo Jakoba, zein izan daiteke garairik egokiena intxaurrondoa tokiz aldatzeko? Eta nola?
Ioseba Berezibar (Aretxabaleta)
Hazia eta fruitua eman nahi dituenak badaki: lorea eman behar. Bestela, jai du. Haritz kandudunaren (Quercus robur) lore pinpirina bistaratu da apiril lirainaren argira. Apirila busti behar duten lainoak ekarriko dituzten haizeen itxaropenean begiak ireki eta lore errosario... [+]
Beste arerio bat du gaztainondoak (Castanea sativa), lehenaz gain: Dryocosmus koriphilus. Haritzekoak sortzen duenaren tankerako kuku sagarra sortzen duen liztorra.
Negua kimuaren barruan igaro duten harrek, udaberrian, hosto berrietan, kozkor gorriztak sortzen dituzte... [+]
Hazirik gabe hazten diren fruituen sokari heldu nion lehengo astean, soka luzea. Sexu trukerik gabe sortutako fruituak dira. Paradoxa baten emaitza dira, fruituaren abortua izan behar bailuke ernaldu gabeko loreen ondorioak... Paradoxak paradoxa, hazirik ez duten fruitu antzuak... [+]
Kantabria aldean izan naiz aspaldiko lagun batzuei bisita egiten. Gipuzkoako ekialdetik hara kliman dagoen aldeak, eta horrek landaredian duen eraginak, beti arreta pizten dit. Gipuzkoatik Bizkaira eta Kantabriara klima berotuz doa. Palmerak, garrazkiak... beste poz bat... [+]
Bukatzen ez den lana da amatzakoa. Corylus avellana, hurritza adibide. Hurrak heldu eta askatu berriak ditu, irail-urri aldera. Ondoren negurako antolakizunetan sartu da: hostoak janariz hustu eta erreserbak osatu. Horretarako hostoetako klorofila jasotzen ari den artean, ordea,... [+]
Alaba bakarra eta gaztaina bakarra, galdu egiten dira. Hala dio esaerak. Hortik ote dator ezkontza eskaerak gaztainapean egitearen ohitura? Izan ere gaztaina, Castanea sativa, zer ez da izan! Etxea izan dugu gaztaina: eraikuntza, altzari, busti-lehorrerako baldo, lepotar eta... [+]