Berrikitan Bilbon izan da Troika (ELGA, NDF, EB), bankuen eta enpresa multinazionalen ordezkariekin, hala nola Madril eta Gasteizko gobernuen exekutiba gorenekin. Horrek milaka laguneko protesta sindikal eta soziala eragin du. Eragileok probokaziotzat hartu dute langabezia, pobrezia, prekarietatea eta gizarte-desberdintasuna eragin duen finantza eta ekonomia krisiaren arduradunak martxoaren 3an etorri izana euskal lurretara. Manifestarien talde txiki batek biolentzia erabiltzeko hautua egin du, enpresa handietako egoitzen kontra eta hotel, lokal eta hiriko altzari zenbaiten kontra. Protesten deitzaileek ekintza horiekin loturarik ez dutela adierazi dute. Erakunde eta alderdi politikoek ez dute segundo bakarra ere itxaron gertaerak gaitzetsi eta gainerako guztiei euren gaitzespena eskatzeko.
Berriz ere biolentzia ezberdinen inguruko eztabaida azaleratu da. Kuriosoa da, biolentzia herri mugimendutik baino ez datorrenean hasten dira alderdi eta instituzioak garrasika. Eurentzat, dirudienez, Troikak inposaturiko neurri ekonomikoak ez dira biolentzia, milioika lagun langabeziara, pobreziara eta bazterkeriara jaurtitzen dituzten arren. Areago, gaitzetsi beharrean, bere ordezkariak gonbidatu, babestu, abegitsu hartu eta txalotu dituzte Bilbon. Horixe da kapitalismoaren biolentzia estrukturala. Horixe da ohiko gobernuek babesten duten biolentzia. Hori da biolentzia probokatzailea. Ez dituzte erakusleihoak hausten, ezta kaleko altzariak ere, baina soldata eta dieta milioidunak dituzten horiek jendea langabeziaz eta gosez hiltzen dute. Eurak dira biolentoak, lepazuridunak izan arren. Eta jakina, desesperantza eta haserrea sorrarazten dute. Horregatik, kaputxarik ez badaramate ere, manifestarien talde txiki batek lokal komertzialak eta kaleko altzariak erasotzearen ardura eurena da.
Iñaki Montes (Basauri, 1971) JEZ enpresako langilea eta sindikalista da. 2014ko martxoaren 3ko FMIren (Nazioarteko Moneta Funtsa) aurkako manifestazioan atxilotu zuten eta 5 urteko kartzela zigor eskaerari aurre egin beharko dio hurrengo astean izango duen epaiketan... [+]
Azaroaren 17an Laudion ehunka lagun elkartasun adierazi zioten Iñaki Montes sindikalistari. Montesentzat eta beste bi lagunentzat bosna urteko kartzela zigorra eskatzen dute 2014an Troikaren aurka Bilbon eginiko protesten harira.
Iker Egiraun bilbotarra epaitua izango da martxoaren 31n, 2014ko martxoaren 3an Bilbon egin zen Global Forum Spain bilkuraren kontrako istiluengatik. Egi Libre plataformak elkarretaratzea deitu du 10:30ean Buenos Aires kaleko epaitegiaren aurrean.
UKBERRI.NET Bizkaiko Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitaleko kazetari Iñigo Fernandez de Martikorena atxilotu du Ertzaintzak, martxoaren 3an, Bilboko Goi Bilera Ekonomikoaren aurkako istiluen harira.
Beste aukera galdu bat. Eta enegarrena da. Nor garen eta zer nahi dugun adierazteko mundu mailan. Ez dakit nork antolatua izan den efemeride ekonomikoa, FMIk edo Espainiako Gobernuak, eta berdin dio, azken batean.
Protesta artean etorri zen eta protesta artean agurtu. Eta tartean, protesta gehiago eragingo dituzten neurriak proposatu zituen: Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari Christine Lagardek ontzat eman zituen Espainiako gobernuak azken urteetan langileen eskubideak murrizteko... [+]
Gaur bilduko dira Guggenheimen Espainia 2014 Foro Globala osatzen duten munduko agintari ekonomiko nagusiak. Hainbat kolektibok deituta protestak izango dira Bilbon. ARGIA zuzeneko jarraipena egiten ari da.
Martxoaren 3an Bilbon egingo den GFS (Global Forum Spain) goi-bilera ekonomikoaren aurrean alderdi, sindikatu, gazte mugimendu eta eragile sozialek ongi etorri berezia egingo ei diete munduko agintari eta jauntxoei. Aspaldi ikusi gabeko karteldegi anitza zabaldu dute Euskal... [+]
Martxoaren 3an, Foro Global España 2014 gailurrean elkartuko dira munduko enpresa eta finantza erakunde nagusien ordezkariak. “Troikari eta bere lagunei” ongi etorria egiteko mobilizazio ugari antolatu dituzte eragile sozialek.