Kulturaren ekosistema egituratu dadin, oinarri bila

  • Kulturaren egoeraz eta etorkizunaz kezkaturik, otsailaren 27an egun beteko jardunaldian parte hartzeko deialdi zabala egin zuten zenbait eragilek, tartean, Ahotsenea, Eskena edo Kulturalive zeudela. Sentsibilitate eta arlo guztiak elkartzeaz gainera,
    nor bere jardunetik mintzatzea eta aurrera begira adostasunera heltzeko bidea bilatzea izan zuten helburu GEUK Topaketan.

Otsailaren 27an Durangoko jardunaldian ateratako zenbait ideia, post-it paperetan.
Otsailaren 27an Durangoko jardunaldian ateratako zenbait ideia, post-it paperetan.

Literatura, musika, bertsolaritza, dantza, arte plastikoak nahiz beste hainbat arloko sortzaileak, antolatzaileak, bitartekariak, hezkuntzako eragileak, kazetariak eta hartzaileak batu ziren Durangoko San Agustinen, sentsibilitate ezberdineko 150 lagun guztira, gune irekia deritzon metodologian hausnarrean.

Kulturari bultzada emateko proposamen ugari atera zen gaika antolatutako taldeetan, “benetako ideia-erauntsia” izan zen hura, Gotzon Barandiaran batzorde eragileko kidearen arabera: “Batzuek oso egituratuta ekarri zituzten asmoak, eta soltean ere gauza mordoa mahairatu zen”. Besteak beste, euskal kulturaren kontseilua eratzeko aukera, edo cluster moduko zerbaitera jotzea, herrietan kultur taldeak sortu eta haiek saretzea, topiko guztien gainetik elkar ezagutzeko espazioa eratu beharra, kulturaren ikusgarritasuna lortzeko beste herrialdetako ereduak aztertzea eta interesgarrienak ekartzea...

Topaketa egin eta bost egunera, martxoak 4 zituela, Bilboko Zazpi Kaleetako La Bolsan batu zen batzorde eragilea (ohiko 12 lagunak eta beste sei, deialdia irekia zenez), topaketaren balorazioa egitearren. Ezer baino lehen, sortzaileengandik hasi eta hartzaileenganainoko abanikoan sumatzen den gogoa eta lanerako prestutasuna goraipatu zuten, eta sentsibilitate ugari batzeak dakarren aberastasuna. Topaketan atera ziren gaiez aparte, iritzi ugari bildu dute gerora, epostaz edo blogaren bidez, “topaketak oihartzun handia izan duen seinale”. Bi asteren buruan, erauntsi hartan ateratako ideiak ordenatu, egituratu eta testu proposamen bakarrera ekartzeko ardura hartu zuten, eta horren arabera, maiatz-ekainerako, “Durangoko beroaldia hoztu baino lehen behintzat”, egun beteko beste deialdi zabalera deitzeko konpromisoa. “Ez da otsailaren 27koa bezain irekia izango”, diosku Barandiaranek, “eguna finkatzeaz batera, zeri buruz hitz egingo dugun ere zehaztuko da, nahiz eta asmo berriak proposatzeko aukera ere izango den, baina hortik ekintza plan bat ateratzea nahi genuke, zer eta nola egin behar dugun, eta proposamen jakin horiek zein egitura eduki beharko luketen”.

Durangon esandakoak zenbait txostenetan bildu dituzte blogean, (geuk14.wordpress.com), eta atzetik heldu diren iritziak ere ikusgai daude.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: GEUK plataforma
2021-04-20 | Peru Iparragirre
Artistaren Estatutua: zer berri?
Arauak nola moldatu artisten eta kultur langileen lanera, duina izan dadin

Artistaren Estatutua eratzeko sortutako azpibatzordearen txostena onartu zuen 2018an, aho batez, Espainiako Diputatuen Kongresuak. Hamarkadetako eskaerei erantzuten die txostenak, eta abiapuntu garrantzitsua da. Euskal Herriaren hegoaldean ere aspalditik ari dira kultur... [+]


GEUK eta EKKI
Kulturaren ekosistema berrasmatzeko haziak

Zerbait mugitzen ari da. Iaz plazara irten ziren bi egitasmok –sortzaile ugari batu dituen GEUK plataforma eta egile eskubideak kudeatuko dituen EKKI agentzia– urrats berriak iragarri dituzte otsailean. Agenda diferenteak dauzkate, kezkak berriz, antzekoak: nola... [+]


Funtsean, zer behar du Euskal Herriko kulturgintzak?

“Premiazko neurriak” hartzeko eskatu dio GEUK plataformak Kulturaren Euskal Kontseiluari, “kulturaren ekosistemaren endekatze progresiboari” aurre egiteko asmoz.


Geure kulturaz jabetu gaitezen

Guk Geuk plataformak kulturaren gaineko gogoetara deitu du bigarrenez. Otsailaren 27an Durangon eginiko topaketan azaldu ziren ideiak ordenatu eta bahetik pasa ondoren, txostena osatu du batzorde eragileak. “Euskal kultur sistema osasuntsuago eta sendoago baten aldeko... [+]


Eguneraketa berriak daude