Hennessey venom GT izeneko automobilak (argazkian) abiadura marka berria ezarri zuen otsailaren 14an, NASAren Kennedy Space Center egoitzan.
Bi pertsonarentzako automobilen kategorian ezarri da errekorra: 435,31 kilometro orduko. Aipatu bezala, NASAren egoitza bat erabili da horretarako: espazio-ontziak lurreratzerako erabiltzen den bost kilometroko errepidea hautatu dute proba egiteko. Erraz gainditu dituzte aurreko marka guztiak. Bai Hennessey Venomen antzeko automobilena –orduko 431 kilometrokoa baitzen lehen–, baita Bat Formulakoena ere, hori orduko 397,48 kilometrokoa baita.
Abiadurarenaz gain, beste marka bat ere hautsi du autoak, azelerazioarena. 0tik 300eko abiadura lortzeko 13,63 segundo baino ez ditu behar izan.