Punk-rock doinu bihurriak

  • Altxatu::Altxatu

    Gor, 2013

Irunberriko (Nafarroa) hiru gazte, Iker Ariz, Ibai Osinaga eta Julen Abaurrea, dira Altxatu taldeko partaideak. Oso gazteak dira, 14-15 urte besterik ez baitituzte, baina jadanik disko bat kalean dute.

Punk-rock doinuak jotzen dituzte, gitarra, baxua, bateria eta ahotsak baliatuz. The Ramones, The Clash, Hertzainak eta 80ko hamarkadako euskal rock erradikala deitzen den mugimenduko taldeak atsegin dituztela nabarmena da.

Doinu indartsua gauzatu dute, ozen entzuteko aproposa. Diskoa ederki grabatuta dago eta ekoizpena ere ongi burututa dago. Disko osoa aise entzuten ahal da, eta kantuak entzuten ditugunean burua oharkabean mugitzen hasten zaigu, kantuen erritmora.

Altxatukoek beren kezkak eta ezinegona erraz transmititzen dizkigute. Hitzetan gai politikoak eta sozialak landu dituzte. Besteak beste, Euskal Herriaren independentziaz, krisiaz, arrazakeriaz, burua altxatzeko beharraz eta borrokatzeko grinaz mintzo dira.

Hamar kantu bildu dituzte beren lehen diskora. Taldeak euskaraz kantatzen du, baina No dejes de luchar kantuan gaztelania erabili dute, eta The Future is Unwritten kantuan, berriz, ingelesa. Azken kantu hori The Clash taldeko Joe Strummerren testu bati doinua jarriz sortu dute.

Halaber, haien bizilaguna den Josetxo Goia-Aribe saxofoi jotzaile eta konpositoreak Irunberri goratzeko konposatu zuen Irunberri-Lumbier kantua ere grabatu dute, eta The Specials talde ingelesaren You’re Wondering Now kantua euskaratu egin dute –Galdezka ari zara izenburua jarri diote–.

Hamar kantu horiek grabatu ez ezik, ikus-entzunezko lan bat ere osatu dute, bideoklip bat, Musika zainetan izenburuko kantuaz. Leihotikan taldeko Aitor Remon bideokliparen filmaketaz arduratu da.

Kantuak erraztasunez, segurtasun handiz eta batere lotsarik gabe jotzen dituzte. Hain gazteak direnik ez du ematen. Eta gezurra badirudi ere, eskarmentua badute, hainbat jendaurreko emanaldi egin baitituzte jadanik, Nafarroan gehienak. Kantuak egiten badakitela eta beren lokalean lan handia egin dutela nabarmena da. Melodia politak jotzen dituzte, eta kantuei freskotasuna, zintzotasuna eta sinesgarritasuna darie.

Ikerrek, Ibaik eta Julenek Altxatu taldea 2010ean sortu zuten. Hasieran jolas baten gisan hasi ziren, baina, agertokiaren gainean jotzen hastearekin batera, taldean aritzea serioago eta ganora handiagoarekin hartu zuten.

Javier Etxeberria Vendetta taldeko gitarra jotzaile eta abeslaria ezagutu ondoren, lehenbiziko diskoa harekin grabatzea erabaki zuten. Etxeberriaren beraren etxean grabatu zuten, eta Gor diskoetxeari lan txukuna iruditu zitatzaionez, Altxatu taldearen lehen diskoa bere zigilupean kaleratu du aipatu diskoetxeak.

Argi dago orain musika jolas bat baino gehiago dela Altxatu taldeko hiru kideentzat, musika bihotzean sentitzen dutela. “Musika bizitzan, musika zainetan”, Musika zainetan kantuan esaten duten bezala.


Azkenak
2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Eguneraketa berriak daude