Galtzagorri elkartearen harribitxia itxuraldatuta heldu zen abenduan. Hizki bidezko sailkapena onenak emanda zegoela eta, zenbakiz jarraituko dio ordenari aurrerantzean, 28.etik hasita. Sepia kolorearen elegantzia eta liburu moldeko koadernaketa atzean utzi ditu, gorde behar den gutiziaren zentzua gaindi zezan, egunerokoan erabilgarriagoa izan dadin.
Hamalau urte zeramatzan Behinola Haur eta Gazte Literatura aldizkariak taxukera bertsuan, 1998an estreinakoz plazaratu zenetik, hain zuzen. Diseinu moldeak aldatu egin dira geroztik, eboluzionatu egin dute, eta erredakzio batzordeko kideei joera berrietara moldatzeko premia ari zitzaien nagusitzen. Hausnarketa txiki baten ondotik etorri zen aurpegi berritzea, Lore Agirrezabal koordinatzaileak argitu digunez. Aitziber Alonso ilustratzaileak, esate batera, behin eta berriz hartzeko moduko argitalpena nahi zuen, “eskuratu, ikusi eta, zerbait gustatuz gero, ebakitzeko beldurrik emango ez lukeena”. Liburu iruzkinen atalak –seguruen gehien baliatzen dena, erabiltzaileek iritzi eta argibide bila jotzen baitute bertara–, orrialdeak ertzetik ebakitzeko gomendioa dakar orain, aldizkaritik aparte, bere horretan, nahieran erabiltzeko eta gura den tokian paratzeko.
Azaletik bertatik hasita, Behinola aldizkariago da orain. Irizpide periodistikoek garrantzi handiagoa hartu dute hala atalak asmatzerakoan nola berauek ilustratu eta estilora moldatzeko eran. “Hitzontzi, Hitz eta pitz eta hitzarekin sortutako gainerako izenak atzean utzi ditugu, aldizkaria hasieratik jarraitzen ez zuenak zaila baitzuen atal bakoitzean zetorrena harrapatzea”, azaldu digu Agirrezabalek. Ildo beretik dator ilustrazioez eginiko hausnarketa ere: “Lehen ilustratzaile bakar batek hartzen zuen aldizkari osoko irudigintza bere gain. Ilustratzailearen plaza bilakatzen zen aldizkaria, nolabait esanda, baina arriskuak ere bazituen, irudi horiek ez baitzuten inolako loturarik izaten lantzen ziren edukiekin, eta zenbaitetan nahasgarri ere bazen”. Behinola berriak argazkiz osatzen ditu zenbait artikulu, eta baliatzen diren ilustrazioak ez dute zertan egile bakarrarenak izanik. Bestalde, edukiarekin bat datoz.
Erabat sorkuntzari emandako gehigarri batek hartzen ditu erdiko orrialdeak. Ilustratzaileak eta idazleak bikoteka agertuko zaizkigu bertan. “Elkarrekin inoiz lan egin ez duten pareak osatzea da gure asmoa. Haien esku uzten dugu bietatik zeinek hasi behar duen erabakitzea. Alegia, zerk izan behar duen lehenago, hitzak ala irudiak”, argitu digu Agirrezabalek. Pello Añorga eta Leire Urbeltzek urratu dute bidea eta kasu honetan Añorgaren poemak hartu dituzte lanean hasteko abiapuntutzat. Ilustratzaileari eskatzen zaion beste lanetako bat, azala eta kontrazala diseinatzea da. 28. zenbakian, biak bakar bat balira bezala datoz, bakarren batek grapetatik askatu eta poster modura balia dezakeelakoan.
Itxuraz antzematen ez bada ere, iruzkinen atala ere aldatu da apur bat. Bistan denez, urtean argitaratzen diren bi zenbakietara ez dago euskarazko produkzio osoa ekartzerik. Horietan agertu beharreko liburuen hautaketa burutsuagoa da azken aldian, kontzienteagoa, zorrotzagoa. Galtzagorri elkarteak duen Irakurketa Mintegia baliatzen da horretarako. “Irailetik ekainera hilean behin egiten dira bilerak. Horietan, ikasturtean produzitu dena irakurri eta aztertu egiten da, bereziki haur literatura, 0-10 urte bitartekoei zuzendua. Liburuei fitxa eta iruzkina egiten zaie, eta bahe hori pasatzen dutenak heltzen dira Behinolara”, Agirrezabalen hitzetan.
Azken atalak eman digu arreta. Bi orrialdetan, zenbaki jakin horretan esku hartu duten kolaboratzaileen gaineko informazioa ematen da motzean. Hartutako lanengatik eskerrak emateko modu polita, dudarik gabe.
Ahalegin handia ikusten da zuen produktuan. Proportzionala al da haur literaturak gure haurrengan duen tokiarekin konparatuta?
Galtzagorrik Bularretik Mintzora egitasmoaren bitartez harreman zuzena izan du zenbait herritako familia, guraso, ikastetxe eta liburuzainekin, eta haien arteko sarea sortzea da giltzarria, liburua ikastetxean edo liburutegian soilik ez uztea, ez isolatzea, elkarren laguntza behar baitute. Gurasoekin lan handia dago. Ikerketek frogatu dutenez, zaletasuna ez da hutsetik sortzen. Haurtzarotik etxean dagoen zerbait baldin bada literatura, gerora ere hor gelditzen da, eta haurtzaroan egon ez bada nekez helduko zaio gerora. Gurasoen inplikazioa, gurasoek haurrekin irakurtzea, partekatua izatea, hortan egiten da ahalegina eta emaitzak oso positiboak dira, Bularretik Mintzora programan ikusten denez.
Zein da zuen erronka nagusia aldizkari gisa?
Batetik, aurrera jarraitzea. Z-ra iristean, gelditzea izan genuen arriskuetako bat, batez ere egungo murrizketa giroa kontuan hartuta, baina 28.a ere osatzeko aukera ere sortu zen, eta hortik aurrera, kasik infinituraino heltzea nahi genukeela esango nuke.
Bestetik, Haur eta Gazte literaturaren gaineko hausnarketek leku bat eta zabalkundea izan dezatela desio dugu, eta irakurketa sustatzeko ahaleginak ere balora daitezen. Zentzu horretan, ikastetxe, ludoteka edo dena dealakoak, edonork, irakurketa sustatzeko esperientziaren bat baldin badu, gustatuko litzaiguke gurekin partekatzea. Geu ere saiatuko gara esperientzia berriak bilatzen, horretarako sortu dugun atalera ekarri eta oihartzuna izan dezaten; norbaitek eredugarri dela uste badu kopiatu dezan edo antzekoa egin dezan. Lehen zenbakian Xabier Olasok landu du gaia eta Armentiako ikastolaz mintzo zaigu, irakurzaletasuna sustatzeko duten urte osoko programaz.
Galtzagorrin zer diote aldaketaz?
Sorpresa polita izan da, gehienen gustukoa. Bazkideen artean erantzun positiboak izan dira jasotako guztiak.
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.
------------------------------------------------------
Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]
Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]
Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023
-------------------------------------------------
Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]