ETAk bere armak desegiteari ekin dio eta, dena ondo joanez gero, urtebetera ez du armarik izango eskuartean. Urrats handia, txikia edo hutsala balorazioen arabera. Bere posizio itxian, gainera, Espainiak bitartekaritza lana egiten ari den nazioarteko lan taldearen zeregina zuzenki trabatzea erabaki du, ia kriminalizazio posizioetara iritsi arte.
ETAk bere armak desegingo ditu urtebetean eta lehen urratsa eman du jada. Hori da Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak (NEB) otsailaren 21ean iragarri zuena eta horren pasarte bat da bideoan ikusi ahal izan zena: bi etakide eta NEBeko kide Ram Manikkalingam eta Ronnie Kasrils mahaiaren gainean dauden armak eta beraiek eskuartean duten paperaren zerrenda bat datozela egiaztatzen.
Ekitaldiak denetariko balorazioak merezi izan ditu, beste urrats sendo bat dela esatetik –EH Bildu, adibidez– antzerki hutsa dela esatera –PPko Gobernua–. Tarteko balorazioan egon dira EAJ eta Eusko Jaurlaritza: ez da espero zutena, baina urrats txiki bat da eta norabide egokian doa. Hala ere, Jaurlaritzak NEBren lana sostengatu eta bideratu du eta horrek garrantzi handia du prozesua behar bezala elikatze aldera. PSE-EE ez da Aieteko Hitzarmeneko posizioraino heldu, baina aho txikiarekin bada ere, positiboki baloratu du ETAren lehen urrats hau. Modu orokorragoan ikusita, asko izan dira ETAren pausu hau antzezlana bailitzan irudikatu dutenak eta halako taularatzeak baztertzeko eta desegiteko eskatu diote erakunde armatuari.
Baina ez da antzerkia ez, eta ezta txantxetakoa ere. 2011ko urritik ETAk ematen duen urratsik garrantzitsuena da eta munduko edozein lekutan armen indargabetzea sinbolismoz eta garrantziz betetako unea bada, hemen antzerkia deitzen zaio edo delitu gisa hartzen da, bidea oztopatuz. Antzezlan gisa ikusiz gero, hala hartu beharko litzateke baita ere gainerako aktoreen lana, Jorge Fernández Espainiako Barne ministroaren ezezkotik eta Jaurlaritzaren “bai baina ez” jarreraraino. Azken finean, ez da edozein Legebiltzarretan ohikoan dagoena baino antzerki gehiago edo gutxiago. Espainiako Auzitegi Nazionala, adibidez, ez dago antzerkitarako eta horregatik deitu ditu deklaratzera NEBko kideak. Urkullu lehendakaria eta Jonan Fernandez ere antzerki gutxitarako egongo ziren iragan igande goizean egiaztatzaileei beren sostengua eskaintzera Madrilera joan zirenean. Zeresanik ez egiaztatzaileak. Akaso gertaera filma baten gisan ikusten ari denari 40 urteko kartzela zigorrak ez dio gauza handirik esaten, baina seguru armak indargabetzeko lanetan ari direnei baietz.
Hori da egiaztatzaileek azaldu dutena, balore handia ematen diotela ETA egiten ari denari, horrelako armagabetzea Espainia eta Frantziaren oniritzirik gabe egitea gaitza delako eta atxilotzeko arriskua handia delako. Egiaztatzaileen esanetan, gainera, ez dago argi modu horretan ETAk askoz arma gehiago desegin ahal izango duen. Horra oztopo bat gehiago, beraz, prozesu hau urtebeteko epean behar bezala gauza dadin.
Espainia eta Euskal Herriko hainbat esparrutan ez bezala, munduko hedabide eta pertsona askok urrats esanguratsutzat jo du ETArena. ETAk bere jarduera armatuaren amaiera iragarri zuenetik ez da halako jarraipen mediatiko handirik izan atzerrian: The Wall Street Journal, Time, The Guardian, New York Times, Le Monde, eta beste medio garrantzitsu askok eman diote oihartzuna. Bill Clinton AEBetako lehendakari ohiak ere oniritzia eman dio Twitterreko bere kontutik.
Desegindako armak gutxi dira, ez da zalantzarik. Areago, duela urte asko beharko zuketen isilik arma horiek. ETAk urrezko bi aukera galdu zituen XXI. mendeko lehen hamarkadan, lehena Lizarrra-Garaziko Akordioaren ondoren eta bigarrena 2006ko Loiolako elkarrizketak eta gero. Ahultasun handiz iritsi zen bide armatuaren amaieraren iragarpenera eta orain, negoziazio teknikoaren unean, larrutik ari da ordaintzen hainbeste berandutu izana. Inoiz ez zen izango samurra elkarrizketa tekniko hori, baina ETAk eskura izan du hainbatetan eta tartean negoziazio politikorik ez zegoenez, arbuiatu izan du. Orain egoera are gaitzagoa da eta ETA nahi eta ezin zentzugabeko horretan harrapatua da.
Eta hala ere, asko kontrakoa saltzen saiatzen ari badira ere, gizarteko esparru zabaletan ilusioz bizi da bakearen esperantza, urtarrilaren 11n Bilbon argi ikusi zen moduan. Ilusio horrek ez du ez motibazio bera, ezta aurrera begirako herri ikusmolde adosturik, baina ohartzen da herri honetan asko sufritu dela eta horrek behar duela, lehenik eta behin, ETAren amaiera ordenatu bat eta, ondoren, elkarrizketa prozesu zabal bat.
Funtsezkoa da elkarrizketari serio heltzea, bestela ezinezkoa baita biktimak, memoria eta elkarbizitzaren gaiak behar diren sakontasunez jorratzea, are gutxiago behar duten eraginkortasunez. Munduko beste leku askotako esperientziek erakusten dutenez, dena ondo bideratuta ere aski gai gaitzak dira eta, borondate txarretik ez bada, nekez uler daiteke bake prozesua ondo atera dadin ahalik eta sendoen ez jardutea, areago hori txukun egitea funtsezkoa denean etorkizuneko elkarbizitza antolatzeko. Uler daiteke prozesu horretan muturreko interesak izatea eta bakoitzak bere ikuspegia erakutsi eta defenditzea, ezin dena ulertu da prozesuari berari muzin egitea edota boikota egitea. Hori bakarrik egin dezake uste duenak ETA dela hemen arazo bakarra eta behin honek bere jarduera armatua utziz gero ez dagoela beste inolako arazorik. Zauria ondo itxi barik aurrera egiteak dituen arriskuez jabetzen ez denak bakarrik egin dezake halakorik. Edo garaile eta garaituen eskeman ari denak.
Egia da herritarren oso sektore zabaletan hau ez dela lehentasunezko arazoa, azken bi urtetakoak ez duela zerikusirik beste bake aukera batzuetan gizartean sumatu izan den ilusioarekin, baina horrek ez du esan gura arazo hau ondo bukatzea ez duenik nahi. Gizartean bada bakerako lehengairik eta agintari eta aktore politiko guztiei dagokie prozesu hori behar beste elikatzea, ahalik eta emankorren izan dadin. Nola ote da samurragoa ezker abertzaleak iraganaren bere irakurketa kritikoa egitea, elkarrizketa eta eztabaida bidez, edo bere baitan katigatua? Eta biktimen beharrak asetzeko egokiena ote da Coviteren posizioa? Nola azaleratuko da hobeto argitu gabeko hainbat hilketaren informazioa, dakienak informazioa eskainita edo polizia-ikerketetatik?
Armena sinbolikoki oso gai ikusgarria den moduan, presoen esparrua alor praktikoan da giltzarri aurrera egiteko, oraindik orain presoek eta beren senideek egoera hori beren larrutan sufritzen dutelako. EPPK-k dagoeneko iragarri du Zaballara ekartzeko eskaerak banan-banan bideratuko dituztela presoek. Espainiako Gobernuak, aldiz, orain arte behintzat argi adierazi du ETA desegin arte ez duela espetxe politika aldatuko. Argi da ez dela samurra izango, baina espetxeetako borroka frontea, bake fronte bat gehiago bilakatzea da kontua eta horretarako bakoitzak bere giltzak erabili behar ditu, jakinik espetxeetako giltza nagusia Espainiako Gobernuaren esku dagoela. Poliki bada ere, bideak eta minak arintzea da kontua, ez areagotzea, Espainiako Gobernuak atxiloketekin etengabe egiten duen gisan. Azken hiruzpalau urteetan argi ikusi den moduan, Euskal Herrian bederen, bake klabean jardun dutenek emaitza onak izan dituzte eta epe ertainera begira ere ere hala izango da, esanak esan, azkenean euskal gizarteak bakerako ahalegina eskertu egiten duelako eta kontrakoa zigortu.
2011ko urtarrilaren 10ean “nazioarteko komunitateak egiaztatu ahalko duen su-eten iraunkor eta orokorra” iragarri zuen ETAk. Aurretik, Bruselan, gatazken konponbidean adituak diren hainbat pertsona esanguratsuk “benetan egiaztatzeko moduko” su-etena eman zezala eskatu zioten. Espainiako Gobernuaren erantzuna hau izan zen, Rubalcaba ministroaren ahotik: “Estatu demokratiko batean, egiaztatzen dutenak segurtasun indarrak dira”.
2011ko iraila: Egiaztatze Batzordea abian
2011ko irailaren 28an, Brian Currin abokatu hegoafrikarrak sustaturik, ETAren su-etena egiaztatzeko nazioarteko batzordea (NEB) osatu zen, Ram Manikkalingam Sri Lankako gatazkan aditua buru zuela. Aste gutxira, 2011ko urriaren 20an, ETAk borroka armatua utzio ziola zioen komunikatu historikoa irakurri zuen.
2012ko urtarrila-maiatza: su-etena egiaztatuta
Euskal Herrira egindako bidaietan NEBk hainbat eragileren eskutik ziurtatu ahal izan zuen ETAk “hilketak, atentatuak, mehatxuak eta estortsioak” egiteari utzi ziola. Era berean, azaldu zuen ETA prest zegoela Espainiako eta Frantziako gobernuekin desarmeaz hitz egiteko. Ordurako PPren esku zegoen Espainiako Gobernuaren erantzuna hau izan zen: “Gobernuak ez du egiaztatzailerik behar ETA desegiten dela konprobatzeko”.
2013ko otsaila: Osloko mahaia deseginda
2013ko martxoaren 5ean Norvegiak ETAko hainbat kide kaporatu zituen. Oslon elkarrizketarako azpiegitura zegoen antolatuta eta egiaztatzaileak bertan izan ziren. ETAk geroago salatu zuen Espainiako inteligentzia zerbitzuek zuzenean eraso eta saboteatu zutela mahaia. Aldi berean, gogorarazi zuen desarmearen gaia ez zegoela egiaztatzaileen esku.
Egun batzuk lehenago, Parisen epaitzen ari zirela, Garikoitz Aspiazuk komunikatua irakurri zuen ETAren izenean. Armagabetzeaz hitz egiteko prest zeudela berretsi zuen eta Frantziako Gobernuari “konponbidean murgiltzeko” eskatu zion: “Gure konpromisoa benetakoa da, ez dago amarrurik”.
Bestalde, NEBeko kideak Bilbon izan ziren 2013ko otsaileko egun nahasi horietan. Kezka azaldu zuten urrats gehiagorik ez zelako eman: “Irailean gure lana berraztertuko dugu eta ez bagara baliagarri prozesua indartzeko, ez dugu jarraituko”, esan zuen Manikkalingamek. Hainbat hedabide espainolek zabaldu zuten egiaztatzaileek sei hilabeteko ultimatuma eman ziotela ETAri desarmatzen hasteko.
2013ko apirila: egiaztatzaileen rol aldaketa
Joan den asteko agerraldian jakinarazi zutenez, ETAk desarmea egiaztatzeko eskatu zien NEBko kideei 2013ko apirilean. Haiek zeregina onartu zuten. Urte bereko irailean erakunde armatua lehen pausoa emateko prest azaldu zen. Ordurako, Eusko Jaurlaritzak desarmean izan zezakeen zereginaz hitz egiten zen. Estefanía Beltran de Heredia Segurtasun sailburuaren esanetan Ertzaintza “erabat prestaturik” zegoen halako zeregin baterako. Urtea amaitzerako desarmerako zurrumurru eta eskariak ugaritu ziren; Sortuk ere “beharrezkotzat” jo zuen desarmea, bakerantz egiteko.
2014ko urtarrila: desarmearen lehen urratsa
Manikkalingamek eta Kasrilsik Okzitaniako Tolosako toki ezezagun batean egiaztatu zuten ETAk arma kopuru jakin bat zigilatu zuela. 2014ko otsailaren 21ean NEBk publiko egin zuen desarmearen lehen urratsa eta BBCk une hartako bideoa argitaratu zuen.
Covite biktimen elkarteak eta fiskaltzak eskatuta, Auzitegi Nazionaleko Ismael Moreno epaileak lekuko gisa deklaratzera deitu zituen NEBko kideak. PPko buruzagi González Pons-ek honakoa esan zuen: “Egiaztatzaileek ETArentzat egiten dute lan”.
Frantziako Ministerio Publikoak hamar egun zituen Parisko auzitegiak harturiko erabakiari helegitea jartzeko, baina ez du halakorik egin. Hortaz, ETAren armagabetzean lagundu zuten Beatrice Molle eta Jean Nöel Etcheverry Txetx bakegileek ez dute zigorrik jasoko, epaimahaiak... [+]
Hobengabetzea eskatzen zuten bakegileek, baina Parisko Zigor Auzitegiak errudun jo ditu Jean Nöel Etcheverryi Txetx eta Beatrice Molle Luhusoko armagabetzean parte hartu zuten bakegileak. Hala ere, ez dute zigorrik izango.
Espetxe zigor arinak eskatu ditu Frantziako fiskaltzak Parisen epaitzen ari diren Jean Noel Txetx Etcheverry eta Beatrice Mollerentzat, ETAren helburuen arabera jardutea egotzita. Hala, zigor horiekin bakegileek ez lukete espetxera joan beharko. Maiatzaren 16an emango dute... [+]
ETAren armagabetzea bideratzeko, bakegileekin lankidetzan aritu ziren Frantziako autoritateak. Hala adierazi du Matthias Fekl Barne ministro ohiak asteartean, Parisko Zigor Auzitegiko 16. ganberan, Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Txetx Etcheverry-ren aurka egiten ari... [+]
ETAren armak eta lehergaiak garraiatzea leporatzen diete Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Etcheverry 'Txetx’ bakegileei, 2016ko Luhusoko operazioaren harira. ETAren armagabetzea gauzatzen ari ziren. Egindakoaz harro dagoela eta berriz ere egingo lukeela adierazi... [+]
Txetx Etxeberrik eta Beatrice Mollek ETAren armagabetzearen auzian egindako lana epaituko dute Parisen, apirilaren 2an eta 3an. Mobilizazioak deitu dituzte Euskal Herriko zapi hiriburuetan apirilaren 3rako.
Apirilaren 2an eta 3an iraganen da Beatrice Molle-Haran eta Txetx Jean-Noël Etcheverryren aurkako auzia Parisen, 2016ko abenduaren 16an Luhuson buruturiko ETAren armagabetze zibilaren harira. Errugabetzea eskatzeko kanpainaren baitan izenpedura bilketa abiatu dute. Lehen... [+]
Dei Auzitegiak bat egin du ekainean Parisko Zigor auzitegiak hartutako erabakiarekin eta kartzelara itzuli beharko du iruindarrak, baina oraingoz prokuradoreak ez du data jakin bat finkatu.
Josu Urrutikoetxearen aurka bi auzi iragan behar dira aste huntan Pariseko auzitegi korrekzionalean. Biak ere ETA talde armatuko kide izateagatik dira, baina mementu desberdinetan.
Bost urteko espetxe zigorra jarri dio astearte honetan Parisko Auzitegi Korrekzionalak Mikel Barrios Iruñeko preso ohiari. Datorren astelehenean sartu beharko da berriro kartzelan.
Bake Bidearen Ipar Euskal Herriko delegazioak agiria kaleratu du apirilaren 8an ETAren desarmatze-egunaren hirugarren urteurrenarekin bat eginez. Ardura berezia adierazi dute Ion Parot, Jakes Esnal eta Xistor Haranburu euskal presoen egoeragatik.
"Bi poliziak ETAk 2017an eta 2018an Frantziako Poliziaren esku laga zituen ehun arma baino gehiago beraientzat gordeta zituzten", Frantziako Le Point egunkariak zabaldu du albistea. Askotariko armak atzeman dituzten Frantziako Estatuko Arras herrian (Pas-de-Calais... [+]
Astelehen eta astearte honetan Parisen epaitzen ari dira David Pla eta Iratxe Sorzabal. ETAko kide eta ordezkari izatea, armak eta dokumentu faltsuak eta propaganda materiala izatea leporatzen diete.
Estatu-arrazoia bezain iluna da Rubalcaba, estoldetako politikari bat, institutuko irakasle baten itxura kaltegabe hori eduki arren. Itzalpean mugitu zalea, botere faktikoekin aireztatu gabeko sotoetan edukitzen diren elkarrizketetan; zeren hortik at, animalia izu eta itsusia... [+]