Josep Maria Ruiz Simon filosofo katalanak idatzi berria du antzinatean herri xeheak handikiei mehatxu egiten zien bezala hiritik alde egitearekin baldin eta ez bazizkioten gutxieneko eskubideak bermatzen, orain munduko jende aberatsenek erabaki dutela gehiengoaren aldamenetik aldentzea. Gure kontu bizi daitezkeela gutaz ahazturik.
Zorren zama jasan ezinezkoa zutelarik, kontatu du Stephen Connellyk “Occupy: a brief note on three antique responses to debt crisis” idatzian, hiru irtenbide aurkitu zituzten jendeek Antzinaroan: zorrak barkatzea, ihes masiboa eta okupazioa. Burdin Aroaz geroztik, azken 5.000 urteotan zorra egon baita gatazka eta krisi nagusi guztien sustraietan, David Graeberren Debt: the first 5,000 years ospetsuan azaldu bezala. Apalak txiroagotzen ziren zorpeturik, aberatsak are aberatsago bilakatzen apalak zorpean ito arazirik.
Zorpetze masiboarentzako lehen konponbidea, agintariek berek ezarria: zorrak barkatzea. Hala egin omen zuen Solonek Kristo aurreko 594. urtean Atenasen, hirian zegoen egonezina lehertuko ez bazen. Debekatu zuen zorrak ez ordaintzeagatik inor esklabo hartzea eta aberatsek pilatu zezaketen lur kopurua mugatu zuen. Iraultza politiko soziala, hitz bitan.
Sumer eta Babiloniako kronikek bildu dute zorpetuen bigarren irtenbidea: hiritik ihes egin eta landa eremuetan nomada bizitzea. Antza denez, laborantzan edo aziendak zaintzen bizi zirenak adina ziren mendira ihesi joanda zebiltzanak. Horregatik asmatu zuten babiloniarrek ama-gi –“amarengana itzultzea”, hor badaukate opari polita Euskal Herrian hain ugariak diren etimologiazaleek– edo zorren barkamena, zazpi urtean behin gertatzen dena.
Hirugarren soluzioa, iraultzaren eta ihesaren artekoa, Tito Liviok kontatu zuen gero Machiavellik errepikatzeko: secessio plebis. Jende xehearen independentzia mehatxua.
Hainbeste jende xehe zegoen Erroman zorrengatik esklabo, miserian eta hilzorian, ezen eta sekulako kale istilua piztu baitzen. Horren aurrean, Conellyk laburbildu duenez, “patrizioek [aberatsek] armada Erromatik kanpora atera zuten eta herritar xehea Mendi Sakratura joan, aldarrikatuz hiri berria eraikiko zutela berentzako eskatzen zutena ematen ez bazitzaien. Plebeioek Erromatik bereizi eta horrela hiria menderatzeaz egin zuten mehatxu, jende guztiak ihesi joan eta hautsi egingo zutela zorren hartzekodunen jokoa”.
Occupy Wall Street eta antzeko protesta mugimenduek berriro aktualitate bihurtu dute zorren barkamenaren aldarria. Alde batetik XXI. mendeko patrizioek ingeniaritza oso bat antolatu dute –Shockeko kapitalismoa deitu zuena Naomi Kleinek– herri xeheak bezala estatuak masiboki zorpetu ondoren zorrak likidatzeko, jende apalaren eta ondasun publikoen desjabetze izugarria.
Beste aldetik, langile mugimenduaren mobilizazioetan bezala Occupy, 15M eta antzeko hainbeste mugimendutan islatzen dira zorpetzearentzako antzinako hiru irtenbideak: zorrak barkatzeko eskaria, zorpetu-txiroen sistemagandiko ihesa edo kanporatzea eta, baita ere, sistematik kanpo antolatzeko mehatxua.
Orain dela urte batzuk, Secesión patricia artikuluan idatzi du Gironako unibertsitateko filosofiako irakasle Josep Maria Ruiz Simonek, La Vanguardian, historiako lehen greba orokortzat aipatzen zen secessio plebis hura. Baina Ongizate Gizartearekin bukatu zen greba orokorra langile mugimenduaren mito moduan. Langileek eta elite ekonomikoek elkarren beharra zutelakoan. Halako batean aipatzen hasi zen arte beste sezesio posible bat: aberatsena.
Bill Clintonen eta geroago Barack Obamaren aholkulari izandako Robert B. Reichek 1991n plazaratu zuen “The secession of successful” ideia, arrakastatsuen edo garaileen bereiztea, sezesioa.
Reichek successful edo garaileen artean ez soilik jende txit aberatsak, fardelean sartzen zituen ondoen bizi zen AEBetako gizartearen 1/5. Ondoen bizi den %20 horien aldentzea “modu askotan mamitzen da. Hiri eta herri askotan aberatsenek kendu dituzte beren dolarrak denenak diren gune eta erakunde publikoen sustapenetik, diruak ezartzeko beren zerbitzu pribatuetan. Parke eta zelai publikoak hondatu diren bezala ugaritu dira osasun klub pribatuak, golf klubak, tenis klubak, patinatze klubak eta bazkideen diruz ordaindutako klase guztietako aisialdirako guneak. Urbanizazio pribatuetan bazkideek ordaintzen dituzte udalek pagatzen ez dituzten gastuak: kaleen eta bideen artapena, zuhaitzen kimaketa, piszinen garbitzea, pertsonak eta jabegoak zaintzeko guardak”.
1991rako ohartarazten zuen Reichek goardia pribatu gehiago zeuzkatela AEBetan estatuaren polizia baino. Eta hango hiri asko bi mundutan zatituta zeudela.
Reichek garrantzia berezia ematen zion symbolic analyst izendatu zituen jendeari. Gaur deituko genituzke “komunikazioaren gizarte berrian ari direnak” edo “etorkizuneko lanpostuetan ari direnak”: lanbidea sinbolo edo ikurrekin jokatzea dutenak, datuekin, hitzekin, idatziekin, ikus-entzunezkoekin. Horiek dira, aberatsenekin batera, %20 zoriontsuen muina.
“Symbolic analyst jendeak denbora eta energia asko xahutzen du beren haurrei bermatzeko eskola pribatu onetan heztea, zerga eskema aurrerakoiago batean hezkuntza publikoa hobetzeko balioko luketenak”.
Baina aberatsen sezesioa mundu osora zabaldu da. Iaz Frantzian “Le temps des riches : anatomie d’une sécession” argitaratu zuen Thierry Pech Alternatives Economiques aldizkariko zuzendariak.
Pechen esanetan, orain kritikatzen da batzuen aberastasun izugarria, bizitzeko pertsona batek behar duenarekin inolako zerikusirik ez duena, baina aurretik sustatu egin da aberastea, fiskalitatean ere abantailak eskainiz. Neoliberalek aspaldi lortu zuten trickle down kontzeptua gizarteratzea: batzuen jabego pilaketa izugarria ona izan behar zuen, oparotasuna gero goitik behera tantaka kutsatuko zelako gizarte osoan...
Orain hasi gara ohartzen meritukraziarena gezurra zela, aberatsek ez dutela nahi beren altxorra seme-alabei pasatzea besterik. Eta hala ere aberastasun esajeratuak liluratu egiten ditu txiroak, inbidia pizten, arrakasta pertsonala erlijio bilakatu da.
Eta azkenean, Ruiz Simonek akaberan dioen gisan, “Ocuppy Wall Street eta indignadoek [antzinako] secessio plebis birziklatu nahi izan zutenean zera aurkitu zuten: gizartearen gehiengoarengandik alde egiteaz mehatxu egiten zuen %1 aberatsen hori mentalki ez zegoela hirian. (...) Eta enpresen deslokalizazioaren estratageman aurkitu du greba orokorraren matxu zaharra baino masak hezteko arma (arma de persuasión masiva) bortitzagoa”.
Amparo Viñualesek, Erronkariko alkateak, salatu du Erronkariko, Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko kontsultategiek arreta txikitu beharko dutenez prebentzioan eragingo duela.
Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]
Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.
Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.
Garraio publikoaren prezioa handitzea eta deskontuak kentzea “onartezina” dela kritikatu dute dozenaka pertsonak, Jauzi Ekosozialak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta. Langile klasearentzako “zama gehigarri bat” izango litzatekeela eta... [+]
Duin bizi ahal izateko prestazio ekonomikoa jasotzen dutenak lupapean ditu, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak: postontzia jarri du martxan, herritarrek modu anonimoan “jardun irregularren edozein susmo” jakinarazi dezaten, eta Lanbideko Kontrol Unitatea indartu du,... [+]
Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.
Valentziako Generalitateko presidentearen aurka salaketa jarri du CGT sindikatuak, heriotzak saihesteko neurriak hartu ez izana leporatuta. Hogei bat eragile sozial eta sindikalek berriz, haren dimisioa eskatzeko manifestazioa antolatu dute hiriburuan, datorren larunbaterako.
Amurrioko anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunean ez zen medikurik egon joan den igandean, Aiaraldeak informatu duenez. Hain justu, hainbat bizilagunek sinadura bilketa abiatu dute eskualdean: “Erabat normalizatu da Laudioko zein Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetan mediku... [+]
Iberdrolak 5.472 milioi euroko etekinak izan ditu aurten irailera arte, eta bere aurreikuspenen arabera 2024an errekor berria jarriko du irabazietan: iaz baino %14 gehiago. Repsolek uztailerako 1.626 milioi euro zeuzkan poltsikoan, eta 2023an irabazitako 3.168 milioiak aurten... [+]
Gazteei PFEZa murriztea edota zenbait kasutan deuseztatzea proposatu du Portugalgo Gobernuak, baina momentuz hizpidea baino ez du ipini, ez baitago argi aurrekontuak onartu ahalko dituen, gobernua osatzen duten alderdiek ez baitute-eta gehiengo parlamentariorik. Espainiako... [+]
2023ko urtarriletik indarrean da oinarrizko elikagaiei –duela hiru hilabetetik, oliba olioa talde horretan dago– BEZik ez aplikatzeko neurria.
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Apple eta Irlanda kasua ebatzi, eta Googleren aurkako zigorra berretsi du, nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.
Aparteko ordu boluntarioekin betetzen ari dira medikurik gabeko zerbitzuak Elizondon. Xabi Zarandona medikuak salatu du ezinezkoa dela gaixoen jarraikortasuna bermatzea.
Kalera atera dira salatzeko Bortziri eta Baztanen mediku eta pediatren falta, itxaron zerrenda amaigabeak eta hitzorduen atzeratzea jasaten ari direla, besteak beste. “Landa eremuan bizi garenok ere merezi dugu behar dugun bezala artatuak izatea”.