Bederatzi blogariren bizipenak

  • Martxoaren 6an, bederatzi blogarik euren esperientziak eta hausnarketak elkarbanatuko dituzte Blogetan! Euskal blogarien topaketan, Bilboko Euskararen Etxean. Blog izarren bila lehiaketako irabazleen sari banaketa ere egingo da.

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Azkue Fundazioak Argiaren laguntzarekin antolatu du Blogetan! topaketa. Martxoaren 6an, Bilboko Euskararen Etxean, arratsaldeko 17:00etan hasiko da ekitaldia eta bi zati izango ditu. Lehenengo, blogen inguruko hainbat hitzaldi eta mahai-ingurua izango dira, eta ondoren Blogetan! Blog izarren bila lehiaketako irabazleen sari banaketa egingo da.

Jardunaldietan, Azkue Fundazioko zuzendari Iurdana Acacusok ongietorria eman ostean, blogak ikuspegi teorikotik hasiko dira lantzen. Hortaz, Gorka Palazio EHUko Ikusentzunezko Teknologietan katedradunak hitzaldia eskainiko du. Ondoren, blog arrakastatsuak elikatzen ari diren lau protagonistak hartuko dute hitza eta haien esperientzia lehen eskutik jasoko dugu. Hizlari arituko dira Imanol Epelde (Etxepare Rap eta 27 zapata blogak), Oier Peñagarikano (Itsumustuan bloga), Amaia Nicholson eta Ibai Etxarte (Hazitegia bloga) eta Iñigo Errasti (31eskutik.com, EIZIEren egitasmoa).

Lucas Aisak enpresa eta marketing ikuspegitik aztertuko ditu blogak. Zaragozarra (Espainiako Estatua) marketingean eta online estrategietan aditua da, eta sarean Calvo con Barba ezizenez ezagunagoa. Bere blogean (calvoconbarba.com) trebeziaz lantzen du social media gaia, alegia, herritarrek sarean sortutako komunikazio plataformen mundua.

Lehiaketaren sari banaketa hasi aurretik mahai-inguruan arituko dira lau euskal blogari: Marijo Deogracias, Maite Goñi, Juanra Madariaga eta Haritz Rodriguez, Gorka Bereziartua Argiako kazetariak gidatuta.

Lehiaketako finalistak

Abenduaz geroztik 115 blogek eman dute izena Blogetan! Blog izarren bila lehiaketan parte hartzeko. Publikoaren bozek erdia balio dute eta beste erdia epaimahaikideen botoek. Denek euren lanak eginda, lau kategorietako hiru blog finalistak aukeratuta daude. Bosgarren saria, 2013an sortutako euskarazko blog onenak jasoko du eta martxoaren 6ko sari banaketan jakingo da zein den irabazlea. Lau kategorietako finalistak ondokoak dira:

Kultura kategoria
• AnnieSdelMono
• Klak… eta
• 27 zapata

Gizartea eta politika kategoria
• Euskerabili
• Auzia euskaraz
• Arma tiro klik

Aisia kategoria
• Katxonderstango Errepublika
• Tropela bloga
• Izparringia

Zientzia eta teknologia kategoria
• TeknoZientzia
• Euskalnatura
• Zientzianet
 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Blogak
2021-03-23 | Ixone Arana
Euskararekin loturiko zenbait blog desagertu dira Estrasburgon zerbitzari batek su hartu ostean

Blogariak.net, 15 urte baino gehiagoko proiektua, betiko desagertu da. Estrasburgon Europako sareen zerbitzariak eskaintzen dituen enpresarik handienaren zerbitzariek su hartu dute eta babeskopiak ere erre egin dira. Galdutako webguneen... [+]


2019-03-28 | ARGIA
“Blogak testutik harago” jardunaldiak Bilbon, apirilaren 4an

Bilboko Euskararen Etxean egingo diren jardunaldien xedea da blogen munduko azken nobedade eta joeren gaineko hausnarketa egitea. Podcastak, visual-thinking komunikazio baliabidea eta bideoaren zabalkunde masiboa aztertuko dira, besteak beste. Azkue Fundazioa da antolatzaile.


2017-03-30 | ARGIA
‘Etzi.pm’, ‘Iparraldeko Neska’, ‘Game Erauntsia’ eta ‘Iparra’, aurtengo Blogetan! lehiaketako irabazleak

Azkue Fundazioak sustaturiko lehiaketako irabazleen berri eman eta sariak banatu dituzte ostegun arratsaldean Euskararen Etxean egindako ekitaldian. Blog berriaren saria 52 milimetro argazki blogak eraman du.


2017-03-30 | ARGIA
Blogetan! lehiaketaren irabazleak jakinaraziko dituzte arratsaldean

Blogetan! lehiaketako hamabi finalisten arteko irabazleak ezagutaraziko dituzte 18:30etatik aurrera, Bilboko Euskararen Etxean egingo den ekitaldian, ARGIAk "blog berriaren" saria eskainiko du. Aurretik euskal blogarien topaketa izango da eta streaming bidez ere ikus... [+]


Ezagutzen al dugu gure blog komunitatea?

Blogetan! lehiaketaren berri eman genizuen txoko honetan orain aste batzuk. Azkue Fundazioak antolatutako ekimenean laguntzaile dabil ARGIA, eta euskarazko blog komunitatean kultura, gizartea eta politika, aisialdia, eta zientzia eta teknologia arloetan banatuta idazten diren... [+]


Abiadura handian doa esplotazioa

“Trenbidea, autobia, tunela eta zubia. Gehiegi gustatzen zaigu abiadura handia. Abiadura handia tunela eta zubia!”. Honela dio Gu ta Gutarrak taldearen kopla batek. AHTren obretako langileen esplotazioa eta hondeamakinen atzean ezkutatzen direnak kaleratzeko asmoz... [+]


Blog izarren bila lehiaketa martxan da

Blogari euskaldunak sarean pizteko lehiaketa antolatu du Azkue Fundazioak ARGIAren laguntzaz bigarren urtez.


2017-01-16 | Ainhoa Bretos
Martxan da “Blogetan! Blog izarren bila” lehiaketaren bigarren edizioa

Parte hartzeko epea urtarrilaren 16tik otsailaren 13ra bitartean egongo da zabalik. Epaimahaiak martxoaren 30an emango ditu ezagutzera irabazleak, Euskararen Etxean ospatuko den jardunaldi eta sari-banaketan.   


Elearazi blogaren agurra
Itzulerarik ez, itzulpenak nahi adina

Hiru urte izan dira. Gutxi, tarte horretan egin dutenarekin konparatuz: martxan jarri zenetik Elearazi bloga hazten joan da, itzulpengintzatik abiatuta euskal literaturari buruzko erreferentziazko gune bihurtzeraino. Orain, agur esan du Garazi Arrularen (Tafalla, 1987) eta... [+]


2014-03-06 | ARGIA
Klak… eta, Arma tiro klik, Tropela, Euskalnatura eta Gaizka Izagirre, ‘Blogetan’ lehiaketako irabazleak

Klak… eta (Kultura kategoriakoa), Arma tiro klik (Gizartea), Tropela bloga (Aisia), Euskalnatura (Zientzia eta Teknologia) eta Gaizka Izagirrek (Blogari Berria) jaso dituzte Blogetan! Blog izarren bila euskarazko blogen lehiaketako sariak.


2014-03-06 | ARGIA
Euskarazko blogen errealitateaz, #Blogetan lehiaketaren azken txanpan

Gaur iluntzean egingo da Blogetan! Blog izarren bila euskarazko blogen lehiaketako sari banaketa, Bilboko Euskararen Etxean. Lehenago blogen inguruko mahai-inguru eta hitzaldiak izango dira.


2014-02-19 | ARGIA
#Blogetan lehiaketako finalistak dira...

Blogetan, blog izarren bila lehiaketako finalistak internautek hautatu dituzte. Publikoaren iritzia aintzat hartuta, epaimahaikideek bigarren bozketa egin eta irabazleen izenak martxoaren 6an emango dira ezagutzera.


2014-01-27 | ARGIA
Euskarazko blog onenak hautatzeko lehiaketan, bozkaketa fasea

Blogak bozkatzeko unea heldu da! #Blogetan Euskal blogariak lehian txapelketaren hurrengo faseari ekingo diogu eta gaurtik hasita eta otsailak 16ra arte edozeinek gustoko dituen blogen alde botoa emateko aukera izango du.


Blogetan! lehiaketa
Euskal blogari onenen bila

Azkue Fundazioak antolatu du Blogetan! Euskal blogariak lehian egitasmoaeta Argia du laguntzaile. Martxoaren 6an, bost sari banatuko dira euskarazko blogik onenen artean. Urtarrilaren 26a arte dago aurkezteko aukera.


Eguneraketa berriak daude