Jauzarrea elkarteak antolatutako Nazioarteko Atlantiar Biltzarra maiatzaren 16an egingo da Irunen (Gipuzkoa). Erromatarren aurreko baskoien garaitik hasi eta Nafarroako Erresumara arteko aroei erreparatuko diete. Egun osoko jardunaldiak izango dira eta antropologia alorreko gaiez gain hizkuntzak toki garrantzitsua izango du. Lau hizkuntzalarik beren ekarpenak egingo dituzte. John Koch Galeseraren eta Zelteraren Azterketa Aurreratuen Zentroan ari da lanean, eta Hizkuntza indoeuroparrak eta tokiko hizkuntzak Historiaurrearen bukaeran; zelteraren sorrera hitzaldia eskainiko du. Theo Vennemann hizkuntzalari alemaniarrak Substratu baskonikoa Erdialdeko Europan: ekonomiak toponimian utzitako isla jarri dio izenburu bere hitzaldiari. Georg Bossong Zuricheko (Suitza) Unibertsitatetik etorriko da eta Etimologia baskonikoak, ikuspegi (aurre-)historikoaren argitan hitzaldia emango du. Koldo Zuazo izango dugu etxekoa. Hizkuntzalariak Nafarroako Erresumara egingo du jauzi Euskararen bilakaera Erdi Aroan. Hizkuntzaren espazioak Nafarroako Erresumaren inbasioaren ondoren hitzaldiaren bidez.
Zamora, X. mendearen amaiera. Duero ibaiaren ertzean eta hiriko harresietatik kanpo Santiago de los Caballeros eliza eraiki zuten. Eliza barruko kapiteletan askotariko eszenak irudikatu zituzten, besteak beste, eduki sexualak zituztenak: orgia bat, emakume biluzi bat gizon baten... [+]
1415eko udazkenean Agrincourteko gudua lehertu zen Ingalaterra eta Frantziaren artean, Ehun Urteko Gerraren gudu erabakiorrenetakoa. Horretarako, Henrike V.a Ingalaterrako errege eta Irlandako jaunak uda horretan bere ejertzitoa Frantziara bidaltzea erabaki zuenean, soldaduak... [+]
Toledo, 1272-1280. Alfontso X.a Gaztelakoak Ama Birjinari eskainitako 427 kanta monodiko bildu zituen. Santa Mariaren Kantigek Erdi Aroko musika eta literatura bildumarik garrantzitsuenetakoa osatzen dute, baina, kantiga miniaturaz apainduta daudenez, ilustrazio horiek beste... [+]
Venezia, 1459ko apirilaren 24a. Fra Mauro monje eta kartografoak bere munduko mapa amaitu zuen San Michele de Murano monasterioan zeukan kartografia tailerrean. Portugalgo errege Alfontso V.aren enkarguz egin zuen lan hura, eta, mapa amaitu bezain pronto, Portugalera bidali... [+]
Erroma, 1215eko apirila. Laterango IV. Kontzilioan, Eliza Katolikoak apaiz eta monjeei kirurgia egitea debekatu zien, besteak beste. Aurreko kontzilioetan ere, Reimsen eta Toursen, gaia landu zuten, lekaideek soilik arimak salbatzeaz arduratu behar zutela eta gorpuen salbazioa... [+]
Gaubea haranean, Tobillas herriaren alboan, Serna deitzen dioten nekazaritzarako lursail bat dago. Baina ez da baratze soil bat: historiak eta arkeologiak diote 1.300 urteko bizia duela eremu horrek. Herritarren langintza kolektibo baten emaitza izateaz gain, parada ematen du... [+]
Urtarrila ez da sasoi goxoa izaten indusketa arkeologikoak egiteko baina, aurtengo eguraldi aldrebesa tarteko, lanak erritmo onean burutu dituzte EHUko Ondare eta Kultur Paisaien ikerketa taldeko eta Ondare Babesa enpresako langileek Abrisketa auzoko San Pedro ermitan,... [+]
Venezia, 1324ko urtarrilaren 8a. Marco Polo bidaiari eta merkatari ezaguna hil zen, 70 urte inguru zituela. Hilzorian zela, inguruan bildutakoek Munduaren deskribapena liburuan kontatutakoak fikzioa zirela onartzeko eskatu omen zioten, baina hauek izan omen ziren bidaiariaren... [+]
Zaldiak erabiltzeko funtsezkoak diren estribuak eta zelak V. edo VI. mende inguruan Txinan asmatu zirela uste izan da orain arte. Baina Mongoliako Urd Ulaan Unet kobazuloan zela zaharragoa topatu dute, IV. mendekoa. Inguru hartako urki egurrez egina dago, eta, beraz, ez da... [+]
Kairo, 1250eko maiatzaren 2a. Shajar Al-Durr Egiptoko sultan izendatu zuten. Ez zen emakumezko lehen sultana izan; urte batzuk lehenago, 1236an, Raziak Delhiko sultan kargua hartu zuen. Baina esklabo izatetik agintari gorena izatea lortu zuen lehena izan zen.
Herrietako elizen zaintzaz arduratzen ziren emakumeak ziren serorak eta Euskal Herri osoan ezagunak izan ziren, Erdi Arotik XX. mendera arte. Baina bete zuten funtzioa ez zen berdina izan lurralde guztietan, ezta garai guztietan ere. Emakume haiek publikoki nabarmentzen ziren... [+]
Iraganeko gudu zelaietan zaldi handi eta boteretsuak irudikatu ohi dituzte koadro eta filmetan. Baina Exeterreko unibertsitateko ikerlariek ondorioztatu dute Ingalaterran gerran erabili ohi zituzten zaldiak egungo poneyen tamainakoak zirela.
Mongolen Inperioa, XIII. mendearen bigarren erdia. Gengis Khanek sortutako inperioa lau zatitan banatuta zegoen, eta lau khanerrietatik bi gerran egon ziren 30 urtez: Kublai Khan buru zuen Khan Handiaren Inperioa –Txina konkistatu berria barne hartzen zuena– eta... [+]
Flavio Biondo historialari eta humanistak XV. mendean idatzitako liburu batean lehen aldiz historia hiru arotan banatu zuen: Antzinaroa, Erdi Aroa eta Aro Modernoa. Horren aurretik, XIV. mendean Francesco Petrarca poetak zedarritu zuen Erdi Aroaren ikuspegi eurozentrista iluna.