Naturarekin harremanean

  • Goiko-Lastolan (Hernani) baserri estiloko bizimodua mantentzea dute helburu, eta sagardotegia izaki, kanpotik datorrenarentzat ere irekita dago txotx garaian; aukera ematen dio naturarekin harremanetan jartzeko. Ez da etxean abere batzuk izatearen modukoa, baina ordu batzuez naturari lotzeko beta ematen dio bezeroari.

Haurrekin joateko leku aproposa da Goiko-Lastola. Animaliaz, landarez, zuhaiztiz josia, sarriegi ikusten ez denaz gozatzeko aukera ematen du.
Haurrekin joateko leku aproposa da Goiko-Lastola. Animaliaz, landarez, zuhaiztiz josia, sarriegi ikusten ez denaz gozatzeko aukera ematen du.

EZ DA SAGARDOTEGI HANDI HORIETAKOA, ez eta betiko sagardotegi tradizionaletako bat ere. 1999an ekin zioten Goiko-Lastolan publikoari begirako lanari. Lehendik bazuten tolare zahar bat, eta bertan egiten zuten etxerako sagardoa. Inguruan sagastiak zituzten baserritar auzokideei ere beren tolarea eskaintzen zieten, etxerako euren zukua egin zezaten. Gaur egun, garai bateko itxura eta bizi estiloa mantentzen ahalegintzen dira. Bere txikian inguru zabala du sagardotegiak, eta berezitasun edo gehigarri du hori. Animaliaz, landarez, zuhaiztiz josia, sarriegi ikusten ez denaz gozatzeko aukera dago. Haur zein helduok, inguru lasaian, naturarekin galduta daukagun harremana berreskuratu dezakegu.

Sagardotegia ireki aurretik, beste proiekturik ere izan zuten. Garai batean oilategia zena eta ordurako hutsik zeukatena zalditegi bilakatu zuten. 1992. urtea zen eta kanpotik etorri zitezkeen taldeentzat, zaldi gainean ibilaldiak egiteko eskaintzari heldu zion Lazaro Etxabe Goiko-Lastolako sagardozaleak. “Ez zen izan egin dugun apusturik onena”, dio erdi barrez. Pare bat urtez iraun zuen eskaintza hark. Halere, oilategi zaharraren egitura konpondu eta txukuntzeko balio izan zien, eta urte batzuen buruan, inbertsioari etekina ateratzeko hurrengo saltoa eman zuten. Bezeroentzat ireki eta lehenengo bi urteetan, tolare zaharrarekin egin zuten sagardoa, eskuz. Ondoren, tresneria eta plangintza berria ezarri zituzten. Zalditegia izandakoa jangela bihurtu zuten: gaur egun mantentzen da eta sagardotegietan normalean ikusten ez den forma hartzen du, forma zirkularra. 25.000 litro inguru sagar zukuz beteriko upelak borobilean jarritako mahaien babesean geratzen dira, erdialdean. Txotx denboraldirako erabiltzen dute sagardo gehiena, eta botilaratutakoa partikularrei eta elkarteei baino ez diete saltzen, ez dute botila merkaturatzen.

Animaliekiko zaletasuna

Beti eduki du animaliekin harremana Lazaro Etxabek. Goiko-Lastolan jaioa, txikitatik du animalia eta naturarekiko lotura eta harremana errotua. Gaur egun behi bat, oiloak, ahuntza eta txakurra ditu. Astoa ere izan zuen bi urtez, baina sagarrondoetan kalte batzuk eragiten zituela-eta, anaiari eman behar izan zion, beste leku batera eramateko. Artalderik ez badute ere, ondoko baserritarrarena etxe ondoko hesolaz bestalde geratzen zaie. Lazarok ondo asko ezagutzen du abere horiek ematen duten lana, eta ez du beste munduko ezer ateratzeko egiten, afizioz baizik. Hori bai, Goiko-Lastolan ez da faltako etxeko arrautzarik eta oilaskorik, eta urtean behin behiak egindako txekorraren haragia ere badaukate. “Ederra da etxean hazitakoen produktuak jan ahal izatea; badakigu zer ematen diogun eta zer jaten ari garen, eta hori gaur egun ez da hain erraza”, dio.

Errekaz bestalde geratzen dira Hernanitik Ereñozura bidean dauden fabrikak, baina suertez, gertu izanda ere ez dituzte ikusten. Horren ordez etxe atariko belar meta eta baratzea dauzkate paisai. Ortuarekin laguntzera jubilatuta dagoen herriko lagun bat etortzen zaie, eta “hark mantentzen du txukun”, dio Lazarok. Ziklo baten modura definitu du behiaren, zelaiaren eta baratzearen arteko lotura. Behiari egunero inguruetako belarrak moztu eta ematen dizkio jaten, horrela batetik animaliari otordua eman eta beste aldetik inguruak garbitzen laguntzen dio. Horrez gain, aberearen gorotza erabiltzen du baratzean abonu moduan, lurra indartzeko. Eta baratzetik ateratako produktuetatik sobratutako hondakinekin egindako konpostetik ere ateratzen du bere partea lurrak, gorotzaren tankerara.

Etxekoek aldatu eta ereiten dituzte gauzak, baina ondoren lagunak mantentzen du baratzea. Sagardotegiari begira ere aldatzen dute zertxobait. Bakailao tortillari botatzeko porrua erabiltzen dutenez, urtekoa ondo atera bada etxeko porruak baliatzen dituzte. Ez hori bakarrik, sagardotegi inguruan daukaten hurritzak emandako hurrak ere jartzen dituzte postrean.

Sagardotegia ireki berria zen lehen urteetan kanpotik ekarritako sagarrarekin aritu ziren lanean, baina gaur etxeko edo inguruko sagarrarekin egindako zukua erabiltzen dutela azpimarratu du Lazarok. Eta azaldu du baita ere, euren sagardotegira aurretik abisatuz gero janaria eramaterik badela, eta bertakoa probatzera joaten direnek ere ez dutela zertan sagardotegiko menua bezala ezagutzen den guztia jan behar. Beti hala egin izan dutela dio, baina garaiak ikusita askotan jendeari gogoraraztea ondo etortzen dela, menuan dagoenetik nahi dutena jan dezaketela. n

Eskaintza familiarra

Familiarekin eta haurrekin joateko Goiko-Lastolaren (943 553272) antzeko eskaintza egiten duten beste sagardotegiak hauek dira:

l Laka-Erdi sagardotegia
(Berritxu, Bizkaia). 608 673 208
l Astiazaran sagardotegia
(Zubieta, Gipuzkoa). 943 36 12 29
l Elutxeta sagardotegia
(Urnieta, Gipuzkoa). 943 55 69 81
l Kalonge sagardotegia
(Igeldo, Gipuzkoa). 943 21 32 51
l Petritegi sagardotegia
(Astigarraga, Gipuzkoa). 943 45 71 88
l Oiharte sagardotegia
(Zerain, Gipuzkoa). 943 50 10 13
l Ola sagardotegia
(Irun, Gipuzkoa). 943 62 31 30
 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sagardo denboraldia
“Ez da sagardoa, zu zara” kanpaina jarri du abian Hernanik, eraso matxista eta arrazisten aurka

Herriko zenbait eragilerekin batera, "ez da sagardoa, zu zara" lelopean aurkeztu du kanpaina asteartean Hernaniko Udalak.


2023-01-11 | ARGIA
Abian da txotx denboraldia

“Inflazio eta igoeren gainetik ilusioa eta pasioa elkartuta” aurkeztu du Euskal Sagardoak txotx denboraldia. Sektoreak “pozik” hasiko du sagardotegi garaia, bi urteren ondoren txotxetik dastatu ahal izango delako sagardo berria.


2021-07-16 |
Domingo Arina, enologoa: «Sagardogileak ohartu dira ‘baserrian egindakoa’ dela esatea ez dela nahikoa»
Zein da Euskal Herriko sagardogintzak gaur egun duen egoera?
Sagardoa Euskal Herrian aldaketa aldi nabarmenean murgilduta dago; urtetik urtera nabaritzen da aldaketa horrek utzitako arrastoa, batez ere beste garai batzuekin alderatzen badugu. Dena den, oraindik lan asko dago... [+]

2021-07-16 |
Eguzki izpien egarriz
Ateratzen den lore horretatik sortuko da gero fruitua, sagarra esate baterako. Sagar horrekin egingo da hilabete batzuk beranduago sagardoa. Elaborazio-prozesua bezain garrantzitsua da lehengaiak izan duen osatze-garaia.

2021-07-16 |
Urreaga sagardoa, kalitatezkoa eta hemengoa

Sagardogileak gero eta zorroztasun handiagoarekin jokatzen du sagardotarako sagarra aukeratzeko orduan. Hala ere, sagardo-litroen kopurua handia denez zail egiten zaio sagardogileari nahi dituen sagar-motak Euskal Herrian bertan aurkitzea. Ondorioz, sagarra kanpotik ekartzera... [+]

2021-01-20 | Usurbilgo Noaua
Sagardoa txotxetik mahaira, otsailean hasiko den denboraldi berrian

Urte garai honetarako dagoeneko sagardotegiek zaletuez gainezka behar zuten honez gero. Ilara luzeak edari berria dastatzeko irrikan. Jendetza mahaien bueltan, kupeletan. Pandemian gaude ordea eta halako irudirik ez da errepikatuko aurtengoan. Txotx denboraldi berria izan izango... [+]


Sagardo denboraldiaren irekiera

Hernaniarra naiz. Sagardozalea. Eskubaloira jokatu dudan hogei urteetan ezagutu ditudan emakume gehienek, nazioarte mailan jokatutako kirolari handiak barne, nik bezain beste gozatzen zuten sagardotegian garaipenak ospatzen genituenean, edo talde sentimendua kupel artean... [+]


2018-01-11 | Urumeako Kronika
Zaporeak proiektuak irekiko du larunbatean, Hernaniko txotx denboraldi berria

Eguerdiko 13:00etan emango dio hasiera, proiektu solidarioak, 2018ko sagardotegi garaiari. Aurretik, trikitilariak eta Kalez Kale Kantariko kideak ibiliko dira herriko kaleetan, eta kirikoketa erakustaldia egingo dute Plazan. Irekieraren ondoren, bazkaria egingo dute Goiko... [+]


2017-06-29 | Garazi Zabaleta
Zazpi herrialdeetako sagardoa Hendaiako Sagarno Egunean

Ekainaren 17an egin zuten Sagarno Eguna Hendaian. Duela hogei urte inguru hasi ziren egun hori ospatzen, baina urte pare bateko deskantsuaren ondoren, iaz berreskuratu zuen ekimena Baleak elkarteak.

Aurtengo festan egon da nobedaderik: Zazpi herrialdeetako Sagarno Eguna izan... [+]


2017-06-15 | Garazi Zabaleta
Larunbatean, ‘zazpiak bat’ Hendaiako sagarno egunean

Larunbat honetan sagardo eguna eginen dute Hendaian. Duela hogei urte inguru hasi ziren  egun hori ospatzen, baina urte pare bateko deskantsua eta gero, iaz berreskuratu zuen ekimena Balea elkarteak.


Urumearen ama

Egunotan ikusgai dago Sagardoaren ibaiak, bizitza iturri erakusketa Hernanin. Urumea eta Oria iraganean burdinari, ontzigintzari eta merkataritzari loturiko ibaiak izan zirela ikus dezakegu haren bidez.


2015-03-02 | Estitxu Eizagirre
Badator Sagar Moreen Iraultza

Martxoaren 14an beltzez jantzitako emakumeek hartuko dituzte Hernaniko kaleak. Ekintza honek sagardotegi boladan ugari izaten diren eraso sexisten aurkako mezua zabaldu eta autodefentsa feministaz erantzuteko deia egingo du.


2015-02-03 | ARGIA
Xilabako sagardoak ‘Eztigar’ dauka izena eta Donaixti-Ibarren etxea

Zuberoa, Nafarroa eta Lapurdiko sagargilez osatutako Eztigar kooperatiba bere egoitza zabaltzen ari da Donaixti-Oztibarren, sagardoaren kultura Iparraldean ere indartzen ari den seinale.


Eguneraketa berriak daude