Ipar Irlandako biktimen familiek badituzte Euskal Herriko biktimek dituzten antzerako zauriak, baina horietako batzuk sendatze bidean daude, besteak beste eta arazoak arazo, haiei arreta eman dien bake prozesu bat abiarazi zutelako duela 15 urte. Egia, justizia eta memoriaren ikuspegitik esparru asko jorratu dituzte eta neurri batzuk oso bitxiak egiten dira Euskal Herritik begiratuta, noiz eta Euskal Herrian joan den astean hildako berri bat izan denean. Horietako bi neurri oso deigarriak dira.
Bata da immunitate mugatuaren kontzeptua: hau da, Ipar Irlandako gatazkaren biktimak edo biktimaren familiak bide hau erabiltzeko baimena ematen dutenean, norbaitek deklaratzen badu delituren batean parte hartu duela, hori ezin da bere aurka erabili auziperatzean. Horrela egiari ateak zabaltzen zaizkio eta lortzen dute ezkutuan dauden auziak argitzea eta familien mina arintzea. Egia justiziari gailentzen zaio kasu honetan. Delitua eta zigorrarekin du zerikusirik beste neurriak: 1998a (Ostiral Santuko Akordioak) baino lehenagoko delituengatik zigortutako edozein pertsona ez da izango espetxean bi urte baino gehiago.
Zauriak apurka arintzera eta elkarbizitza erraztera bideratutako neurriak dira. Beste zauri asko ez dira inoiz sendatuko, berarekin eraman beharko du beti biktimaren sendiak edo lagunak edo biktimak berak. Beti. Ez dago hainbat zauri arinduko duen ez bake prozesurik, ez espetxe zigorrik ezta heriotza zigorrik ere. Zauria arindu bai, ezabatu ez.
Arintze hori bilatu izan balitz, agian Arkaitz Bellon ez litzateke biktima bat izango. Biktima? Baina Arkaitz Bellon ere biktima ote da? Eta zein biktima multzotan sailkatu beharko litzateke? Euskal instituzio nagusienetan, legebiltzarretan adibidez, jorratutako biktima sailkapenetan ez dago espetxeekin lotutako biktimarik, ez presoentzat ez istripuetan hildako senideentzat ere. Gehienera, presoen sakabanaketaren aurkako adierazpenak daude eta hauek Euskal Herriko inguruko espetxeetara hurbiltzeko eskaerak.
Zirrikituetan gehiago arakatuta, egon daiteke tarterik, hala ere. Zera dio Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza Zuzendaritzak biktimez: “Esparru horretan, terrorismoaren, indarkeriaren eta giza eskubideen urraketen ondorioz kalte larria jasan duten pertsonak dira biktimak. Heriotza izanez gero, senideak dira biktimak, ezarritako ahaidetasun-mailaren arabera”. Urratu ote dizkiote urte hauek guztietan bere giza eskubideak Belloni?
Zerbait gehiago ere badago: iazko ekainean Manuela Carmena, Jon Mirena Landa, Ramón Múgica eta Juan Maria Uriartek giza eskubideen bortxaketaz (1960-2013) egindako oinarrizko txostenean agertzen da espetxeetako atal bat, baina bi lerrotan argitzen da esparru horretan orain egin litekeena: “Giza eskubideak defendatzen dituzten erakunde ofizialek (batik bat, Torturaren Prebentziorako Europako Batzordeak) bildutako gomendio eta zantzuen arabera, tratu txar krudel eta iraingarrien salaketak ikertu eta zenbatu egin behar dira oraindik”. Beraz, badira salaketak, oraindik ikertu gabe daude eta ikertu behar dira.
Ez dago zalantzarik euskal gizartearen zati batentzat Arkaitz Bellon Espainiako espetxe politikaren biktima dela, baina hala ote da baita ere, adibidez, Eusko Legebiltzarrarentzat? Baina zergatik biktima heriotza naturalez hil bada? Emango ote dio biktima ukiturik kale istiluengatik jasotako kartzela zigor desproportzionatuak (13 urteko espetxe zigorra)? Eta atxilo-aldian salatutako torturak? Bere herritik 1000 kilometrora izateak? Berak salatutako espetxe funtzionarioen lau jipoiak ikertuko ote dira? Eta isolamendu une luzeak kontuan hartuko al dira? Emango ote dio biktima zantzurik baldintzapeko askatasunean egon behar zuenean kartzelan egoteak? EPPK-koak ez diren Espainiako beste 68.300 presoetako bat balitz, bere zigorraren 2/3ak edo 3/4a beteta zituenez, kalean legoke. Eta, batek daki, akaso kalean egonda ere hil egingo zen, kalean ere jende asko hiltzen da eta. Baina espetxean hil da, aipatu testuinguru horretan. Biktima ote da orain arte eraman den espetxe politikaren aurka agertu diren guztientzat? Egia baldin bada Eusko Legebiltzarreko gehiengoa sakabanaketaren aurkakoa eta beste espetxe politika baten aldekoa dela, Bellonen heriotzaz ere zerbait esan beharko luke. Zer? Hara erronka.
Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]
Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.
Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]
Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]
Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.
Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.
Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.
Zerk harritu zintuen gehien kartzelatik atera zinenean? Galdetu didate maiz azken urte eta erdian.
Bilboko kaleak turista eta bi hankadun txakurrez lepo daudela ikusteak, adibidez? Edo egoera politikoaren aldaketak? Lehenengoak akitu eta amorratu nau, badago zer borrokatzen... [+]
Fermin Muguruzak kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean Martuteneko kartzelan, Iñaki Pikabea 'Piti' eta Joseba Sarrionandia ETAko kideek espetxe horretatik ihes egin eta 39 urtera. Orain, kontzertua dela-eta hainbat jenderen kexak jaso ostean, Eusko... [+]
Josune Arriaga eta Aurken Sola, hurrenez hurren, hamalau eta hamasei urteko espetxealdien ostean, baldintzapeko askatasunean irten dira kalera Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez.
Europar Batasunak presoen zigorren bateratzea erabaki zuen 2008an. Espainiak ez zuen agindu hori bete. Legearen erreforma etorri da, orain. 52 presori eraginen die neurriak. Sare elkarteko kide Mikel Mundiñanok xehetasunak eman dizkigu Metropoli Forala saioan.
Hori da ostegun honetan Sare elkarteak adierazi duena. Azken unera arte saiatu dira legearen erreforma gauza ez zedin, baina azkenean ez da berriz Espainiako Kongresuan bozkatu behar, PPk nahi zuen moduan. Hortaz, aste honetan bertan legea Espainiako Aldizkari Ofizialean... [+]
Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]