Auzitegi Nazionalean epaitutako 40 euskal gazteak libre behar dutela aldarrikatu du gizarteko pertsona ezagunen aldarriak. Manifestuaren ezaugarri nagusia? Eskaria egiten duten pertsonen aniztasuna eta urtarrilaren 11ren ondorengo elkarrizketa eta bake eskaera giroarekin bat egiten duela. Jesus Egiguren, Begoña Errazti, Ainhoa Aznarez, Mikel Aranburu, Rafaela Romero, Jose Mari Esparza, Toti Martinez de Lezea... Horiek dira orain euskal gizartea bizitzen ari den aldarrikapenaren ispilu. Ezagun da, beste giro eta garai batean Espainiako justiziak era bateko zigorrak eman ditu eta egungo testuinguruan epaiak bakerako beste urrats bat beharko luke. Hala ote?
Gazte asanbladetako bileretan parte-hartzea, kale agerraldietan izatea, prentsaurrekoak egitea, kamisetak saltzea, milaka gaztek parte-hartzen duten Gazte Topaketak antolatzea... gisa horretakoa izan da epaitutako 40 gazteen jarduna eta horregatik 7 eta 9 urte arteko zigorrak eskatu ditu fiskaltzak, harentzat Segikoak direlako guztiak eta Segi ETAren baitako gazte erakundea delako. Dena da ETA estrategia zaharraren azken aztarna zentzugabeak 2014ko epaiketa batean.Baina jadanik 2005ean hori eutsiezina bazen, are gutxiago 2014an, gero Auzitegi Gorenak hankaz gora jarri bazuen ere. 2005eko hartan epaitu zituzten Jarrai-Haika auziko beste 33 kide eta bi-hiru urteko espetxe zigorra jarri zitzaien gehienei, legez kanpoko erakundeko kide izateagatik. Epaiak, aldiz, argi esaten zuen ez zirela erakunde armatuko kideak, ETAko kideak. Horregatik, azkenean zigorra fiskaltzak eskatutako 280 urtetik oso behera geratu zen. Gertatuko ahal da orain ere gisa horretako zerbait? Argudio ugari egon litezke baietz pentsatzeko. Zergatik Jarrai-Haika epaiketako kideak ez ziren erakunde terroristako kideak eta Segikoak izatearen akusatu hauek bai? Gorenak gero baietz esan arren, ez zuen zentzurik. Ea 2005eko lehen epai haren arrastorik geratzen den orain.
Horrez gain, gazteen abokatuek komisaldegiko inkomunikazioan torturapean egindako adierazpenak ez kontuan hartzea eskatu dute eta horiek gabe, fiskaltzaren akusazioak ez dira ezertan geratzen. Absoluzioa beharko litzateke, baina Espainiarentzat hau gogorregia balitz, tarteko bideren bat egon daitekeela pentsa liteke. Abokatuek 1999raino egin dezakete jauzi, orduan Konstituzio Auzitegiak bertan behera utzi zuen HBko Mahai Nazionaleko kideen aurka jarritako zazpi urteko espetxe zigorra, desproportzionatua izan zela argudiatuz. Kontuan hartu behar da, akusatutako gazteak jadanik espetxean izan direla urtebete eta bi urte artean, eta ondorioz zigor txiki batekin kalean edo aurki ateratzekotan gera daitezkeela. Luzea eta gogorra izan da Pierre de Lancreren sorgin ehizak diruditen makroepaiketa hauen hamarkada. Emaitzak latzak izan dira, dozenaka pertsona espetxean haien jarduera politiko edo enpresarialagatik, 18/98ko haiek guztiak bezala. Eta 40 gazte hauena eta gero, oraindik epaitzen ari den Herriko Tabernen auzia hor dago.
“Zubiak eraiki nahi ditugu lehen harresiak zeuden lekuan”, diote manifestuaren sinatzaileek. Tipikoa da zubiaren irudia, erabiliegia akaso, baina ez dio horregatik ederra izateari uzten, besterik gabe alde batetik bestera pasatzeko aukera eskaintzen duelako. Horretan ari da gero eta jende gehiago euskal gizartean, zubiaren batetik bestera, beste barik, zubia igarotzeak berak on egiten duelako. Ederrak dira zubiak, lurrak lotzeaz gain denborak ere lotu ditzakeelako, eta hori klabea da arazotan luzaro ibili denarentzat, izan pertsona edo herria, iraganerako joan etorrietara normaltasunez ohitu beharko duelako etorkizunera begira egon nahi duenak.
Nafarroako Gobernuak ofizialki aitortu ditu gure lurraldean giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima. Horien artean, hitzez hitz “motibazio politikoko biktima gisa” aitortzen ditu Patxi Erdozain, Eneko Compains,... [+]
Iratxeren Bidasoaldeko Lagunak ekimenak deituta, dozenaka lagun kalera atera ziren atzo Iratxe Sorzabal preso politiko irundarraren absoluzioa eskatzeko eta behingoz etxera ekartzeko, torturak salatzeaz gain.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Torturak jasan dituzten 900 lagun bildu dira Donostian Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkezteko, otsailaren 15ean. Ekimenak torturatuen bozgorailu izan nahi du, eta oraindik torturen berri eman ez duten herritarrak sarera batzera animatu dituzte. Eusko Jaurlaritzari eta... [+]
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.
Euskal Herria Baterak apirilaren 11an Donostiako Kursaalen egingo den ekitaldiaren berri eman du. Ekitaldia Aberri Eguna ospatu baino egun batzuk lehenago eginen da. Agerraldian Mireia Epelde, Xabier Euzkitze eta Carlos Etchepare bozeramaileek hartu dute parte, eta Manex Fuchs... [+]
Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.
“Independentziara egin beharreko bideaz” hausnartzea da helburu nagusia. Apirilaren 20an, Aberri Egunarekin batera, Berriozarren ospatuko duten Gazteon Eskutik jardunaldia izango dute azken geltoki.
Urte hasiera honetan ere Bilboko kaleak bete ditu Sare Herritarrak larunbatean Bilbon antolatutako manifestazioak. Presoei ezartzen zaizkien salbuespeneko lege eta tratamenduekin amaitzea eskatu dute amaierako ekitaldian, eta memoria “kolektibo” bat eraikitzea... [+]
Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]
Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.
Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.
Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]
Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]