Pentsamendu ekonomiko nagusiaren arabera, ekonomiaren helburuak mozkinak ahal diren handienak lortzea izan behar omen du eta horretarako baliabide ekonomikoak behar den moduan atondu behar dira. Mundu honetako norbanakoen beharrizanak ase ordez, mozkinak eskuratzea izan behar du xede. Beraz, mozkinen inguruan antolatuko dira baliabide guztiak, eta berdin dio –edozein dela ere helburua– horrek pertsonengan nahiz izadian ekarriko dituen ondorioak.
Premisa ekonomiko hori izan da orain artekoa eta hausnarketa bat gehiago burutzeko bidea eman digu Intermon Oxfam gobernuz kanpoko erakundeak kaleratu duen azken txostenak. Munduko populazioaren azterketa sozio-ekonomikoa azaltzen du eta emaitzak oilo-ipurdia jartzeko modukoak dira.
Izan ere, jakin bagenekien 1930eko Depresio Nagusiaren ondoren aberatsenen eta txiroenen arteko alde ekonomikoak izugarri handitu zirela. Gerora, II. Mundu Gerra amaitu ostean, zerga sistema aurrerakor baten ondorioz, alde ekonomiko horiek asko murriztu ziren eta 30 urteko “kapitalismoaren urrezko aroa” bezala ezagutzen den garaia etorri zitzaigun.
Gerora, eskuineko pentsamenduak indarra hartu zuen eta 70eko hamarkadan posizio ideologiko sendoak berreskuratuta zeukan eskuin nagusiak. Ordutik, gobernura heldu da eskuin hori eta sozialdemokrazia ustel baten konplizitatearekin neurri eta erakunde ugari eratu (Trilaterala, Davosko Mundu Ekonomia Forua, Munduko Merkataritza Erakundea, EB, NAFTA...) edo egokitu (NDF, MB...) dituzte: ekonomia erabat deserregularizatu dute. Finean, elite ekonomikoa erakunde politikoei erabat gailendu zaie.
Egoera sozio-ekonomiko berri honen ondorioz aberatsak aberatsago bihurtu dira eta horretarako langile xume eta ertainei gutxiago ordaindu zaie 1970etik hona. Hartutako neurriak gauzatzerakoan klase ertainei kendu zaie (zergak ordainaraziz, jendarteko gastuak murriztuz...) aberatsei emateko (finantza erakundeak erreskatatzeko...).
Horren guztiaren ondorioz, munduko 85 pertsona aberatsenek 3.500 milioi pertsona txiroenek –munduko populazioaren erdia– bezainbesteko kapitala dute. Beste modu batera azalduta, munduko populazioaren %1ek munduko aberastasunaren %46 daukate. Espainiako Estatuan bertan, 20 pertsonek populazioaren %20 txiroenaren pareko sarrerak dituzte! Horrela jarraituz gero, 2022 urtean Espainiako Estatuan 18 milioi txiro egongo omen dira, populazioaren %40. Harrigarriena da 1970etik hona munduko ekonomia hiru bider handitu dela, hau da, 24 bilioi dolarretatik 70 bilioitara, baina hortik gutxiago iristen da populazio txiroarenentzat. Gainera, urtero 21 bilioi dolarrek, Espainiako Estatuko BPG 15 aldiz, ogasunetatik ihes egiten dute. Europan ere antzeko alde ekonomikoak daude eta areagotzen ari dira. Egoera tamalgarri honen aurrean, zer egin?
Davosko Mundu Ekonomia Forua kezkatuta omen dago. Egoera hori arintzen ez bada, hemendik 12-18 hilabeteren buruan, iskanbilak zabalduko omen dira jendartean. Bien bitartean, ondoko neurriak hartu beharko lirateke epe ertain-luzera: 1. Zerga bilketa eta jendarte justizia handitu. 2. Paradisu fiskalak suntsitu. 3. Finantza kapitalen transakzioei zerga duinak ezarri. 4. Jendarte politikak eta garapenerako lankidetza sustatu, doikuntza fiskalen ordez. 5. Demokrazia sendotu, politikak ekonomia menperatu behar baitu.
Horiek lirateke munduko populazioaren alde egiteko hartu beharreko neurri politiko eta ekonomiko batzuk, baina indarrean jartzeko gaur egun baino kementsuago azaldu beharko luke jendarte zibilak.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Wikipedian bilatu dut hitza, eta honela ulertu dut irakurritakoa: errealitatea arrazionalizatzeko metodologia da burokrazia, errealitatea ulergarriago egingo duten kontzeptuetara murrizteko bidean. Errealitatea bera ulertzeko eta kontrolatzeko helburua du, beraz.
Munduko... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]
Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]
Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]
Antzokiko argiak piztu dira. Diskretuki, pasabideetan nabil: emanaldi eskolarra hastear dago. Gazteak korrika doaz beraien eserlekuetara, bizi-bizi eta alai. Ateraldiak askapenaren zaporea du, baina askatasun sentsazio hori gaztelaniaz edo frantsesez mintzo da. Goiz honetan,... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]