25 urtez euskal komunikazioaren elkargune eta ispilu

  • Duela mende laurden, helburu xume batekin hasi ziren egun euskal komunikazioaren erreferentziazko sari direnok ematen: euskararen inguruko eragileen elkargune izatea.

Julian Beloki
Julian Beloki "“Iñaki Elorzaren izenean jaso zuen saria"“, Martxelo Otamendi, Karlos Olabarriaga eta Alberto Barandiaran 1992ko sariak eskuetan.

1989an euskarazko egunkari baten beharra gero eta nabarmenagoa zen, gero eta irmoagoa hori aurrera ateratzeko asmoa. Batetik, Eusko Jaurlaritzari eskatzen zitzaion subentzio lerroa zabal zezala halako proiektuak laguntzeko, eta bestetik, euskal prentsak behar zuen babesa lortzeko kanpaina ugari egin ziren.

Argiak bete-betean parte hartu zuen Euskaldunon Egunkariaren sorreran. 70eko hamarkada amaieran gaztelerari lehentasuna ematen zioten hainbat egunkari sortu ziren, eta ondorioz euskal aldizkari dekanoa krisi sakonean sartu zen. Hala ere, taldetxo txiki baten bultzadaz aurrera atera zen Argia –Zeruko Argia izateari utzita–, eta hori bakarrik ez, euskarazko egunkari bat sortzeko indarrak eta azpiegiturak metatu zituen. 80ko hamarkadaren amaieran Antza inprimategia sortzea izan zen giltzarrietako bat, baita informatikaren arloan urratsak ematea ere.

Hala, 1989ra animoz gogo berrituta iritsi zen euskal kazetaritza, sektorearen bazterretik ateratzeko gai zela sinetsita. Testuinguru horretan eman ziren lehenengo Argia Sariak.

Argia Eguna eta Argia Sariak

Urte hartako azaroan, zenbait euskal aldizkaritako ordezkariek Donostian egindako agerraldian, ordura arte urtero egiten zen Argia Egunari “Euskal Prentsaren Eguna” leloa gehituko ziotela iragarri zuten. Egun hura aitzaki hartuta, euskal kazetaritzaren inguruan hitzaldiak, mahai inguruak eta sinadura bilketa antolatu zituzten, baita lehenengo Argia Euskal Prentsaren Sariak ere.

Argia Eguna 1982an sortu zen. Euskal Herriko txoko askotan jarritako mahaietan Argiaren aleak eta beste hainbat produktu saltzen ziren egun horretan, aldarrikapen giroan; ahalik eta euskaltzale gehienengana hurbiltzea zen asmoa. Argia Sariak, berriz, euskal komunikazioaren eragileak elkartzeko egin ziren, modu zehatzagoan.

Ekitaldien antolaketan arreta osoa jartzearren, langileek erabaki zuten aurreko asteko zenbakirik ez ateratzea. Baina egoera politikoak dena nahasi zuen enegarren aldiz. 1989ko azaroaren 20an Josu Muguruza HBko parlamentaria eta kazetaria hil zuten gerra zikinari loturiko atentatuan. Argiak ale berezia kaleratu zuen, bere kolaboratzaile zenaren hilketa salatuz. Egun batzuk geroago, Lasarte-Oriako Txartel Txokon egin zen estrainekoz sari banaketa; Muguruzari sari postumoa eman zioten.

1990ean Euskaldunon Egunkaria sortu zelarik, Argiako erredakzioa mehartuta geratu zen halabeharrez. Astekariak, euskal prentsaren munduan bere burua berriz birkokatu behar izan zuen, baita lortu ere, eta  Argia Sariak dira horren erakusgarri.

Urtetik urtera sona handiagoa hartu zuten sariek. Elkarte gastronomikotik, Txitxardin Beltxa jatetxera igaro zen ekitaldia eta musika emanaldiz hornitu. 1999an Sareko Argia saria banatzen hasi ziren; ez kasualitatez. Bi urte lehenago sortu zuen astekariak webgunea, Ttipi-Ttaparen bideari jarraiki eta erdarazko medio askoren aurretik.

Azken urteetan bideogintzak garrantzi handia hartu du Argiako edukietan, baita sarietan ere. Ekitaldirako berez sorturiko bideoak eta streamingak egin dira, esaterako. Hain justu, artikulu hau ilustratzeko erabili ditugun argazkiekin eta beste askorekin, Argia Sarien ibilbidea laburbiltzen duen bideoa ikusgai dago gure webgunean.

http://www.argia.eus/fitx/bestelakoak/25-urte.jpg


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ARGIA Sariak
2024-10-14 | ARGIA
Argia Sariak 2025: Proposatu zure hautagaiak

Urtarrilaren 31n bilduko gara Usurbilgo Atxega jauregian Argia Sariak banatzeko. ARGIAko lantaldea ari da balizko saridunen zerrenda osatzen. Hala ere, irakurleon proposamenak beso zabalik jasotzen ditugu urtero.


Irauteko borroka egin dutenentzat

Negozioak eta interesak zapaltzaileen buruetan. Izan herri bat zapaltzeko, hizkuntza bat, kultura bat, memoria edo ingurumena. Dirua, sosa. Egoerarik makurrenetan ere, ordea, usu pizten da erresistentziaren su txikia, interesen gainetik duin bizi nahi duen jendearen mugimendua... [+]


2024-01-26 | Dani Blanco
ARGAZKI GALERIA | Horrela izan dira 2024ko Argia Sariak

Dani Blancok ateratako argazkiak Usurbilen.


Argia Sarien kronika
Tradizio berriei so

Folklorea kristalizatu den gauza hori zela zioen Ion Celestinok ARGIAn. Eta tradizioa, aldiz, une jakin batek ematen duen lorea dela azaltzen zuen.

ARGIA Sariak “tradizio” bilakatu direla esango genuke gaur egun. Hasteko, eta gehiegi pentsatu gabe, 35. urtez... [+]


2024-01-26 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Gordegia.eus

Gordegia.eus, Donostiako Egia auzoko artxibategi grafikoak jaso du interneteko Argia Saria. Herritarren memoriaren lekukotasuna denon eskura jartzeagatik eman zaio saria, eta Arkaitz Artola, Juanpe Urrosolo eta Fernando Olaldek jaso dute Antton Mendizabalen oroigarria.


2024-01-26 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Sahara. Herri bat erresistentzian

Sahara. Herri bat erresistentzian liburuak jaso du 2024ko prentsa saria. Herritarrei ahotsa emanda, sahararren aurkako errepresioa eta haien erresistentziarako kemena transmititzeko egindako ahaleginagatik jaso du saria Kristina Berasain Tristan liburuaren egileak.


2024-01-26 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Guggenheim Urdaibai Stop

Guggenheim Urdaibai Stop plataformak jaso du 2023an egindako komunikazio kanpainarik onenaren saria. Aspalditik datorren borroka bati bultzada berria emateagatik, eta ingurumena eta herritarrak erdigunean jartzeko lanean aritzeagatik eman dio ARGIAk saria. Antton Mendizabalen... [+]


Eguneraketa berriak daude