"Eusebio Osa idazle morala eta kontsekuentea izan zen"

  • Eusebio Osa. Belaunaldi baten lekuko liburua (EHUren argitalpena) kaleratu du Pako Sudupe idazleak. Eusebio Osaren (Bergara, 1936-Gasteiz, 1993) pentsamendua bildu du. Egungo Euskal Herria ezagutzeko ezinbesteko belaunaldia da gasteiztar bilakatu zen bergararrarena. Eusebio Osak pentsamendua eta praxia uztartu eta elikatu zituen.

Eusebio Osaren inguruan Pako Sudupek idatzitako liburuaren azala.
Eusebio Osaren inguruan Pako Sudupek idatzitako liburuaren azala.

Nor izan zen Eusebio Osa?

Hasteko, esango nuke idazle morala izan zela, eta oso kontsekuentea. Fedez hartu zuen abitua, fedez aritu zen hamar urtetik gora fede katolikoa zabaltzen, meza eta sermoien bidez, eta Eliza katolikoa kapitalismoaren euskarri nagusia zelako konbentzimendura heldu zenean –Jesukristoren bizi ereduarekiko miresmena atxikiz–, fedez kendu zuen abitua, beste fede bati lotzeko: zapalduen aldeko fedeari. Horrela azalduta, abitu aldaketa huts gisa irudika daiteke bere bilakaera, baina ikuskera okerra da hori. Vatikanoko II. Kontzilioak eta 68ko maiatzak sorturiko giro kultural eta intelektualean hartu zuen erabaki hori, beste euskal apaiz eta fraide askok ere 1968-1973 urte bitarte horretan hartu zuten bezala, baina erabaki pertsonal zailaren eta harekin kontsekuente izatearen handitasunak ez du urardotzen, mendekotasun eta bide oinkatu errazagoak bertan behera utzita.

Utopian sineslea izan zen, akaso?

Bai, ezinbestean sinetsi behar utopian gisa horretako erabaki bat hartzeko. Apaizgoan bizimodua egina zeukan, baina arrasto egin horretatik irten eta bide ezezagunari ekiteko itxaropena behar da, gutxiengo pribilegiatu batek gehiengo desabantailatuagoa zapaltzen duen egoerari buelta eman dakiokeela sinetsi behar da, eta sinesmen horri eutsi egin behar zaio, porrotak porrot.
Belaunaldi baten lekuko pertsona bezala ekarri duzu. Azaldu iezaguzu belaunaldi hura.
Joxe Azurmendi belaunaldi berekoa da –bost urte gazteagoa Eusebio Osa baino–, eta Oraingo gazte eroak liburuan dio bere belaunaldiaren arazoa izan daitekeela belaunaldi bakarrean lau mende eta hiruzpalau iraultza batera bizi beharra gertatu izana: Pio XII.ak irudika dezakeen ortodoxia katoliko hertsitik existentzialismo kristau edo ateora; handik marxismoaren lilurara berehala, eta laster postmodernismoaren girora. Horrela, nork zuzen asmatu? 60ko hamarkadan, Europan katoliko sozialistak eta komunistak ateratzen hasten dira, eta kasik egia dogmatiko salbagarritzat edukitako doktrina asko zama historiko arras kontingentetzat jorik, galdu egin zen lehen eduki uste zen eta elkarbizitzari lotura eta segurantzia ematen zion gehiagotasun moralaren sentimendu harroa. Osaren kasuan, John Robinsonen Honest to God liburua eta D. Bonhoefferren obra aipatu behar dira biraketa ideologikoan erabakigarri, batez ere teologo protestante hark Berlingo Tegelgo presondegian idatzitako gutunak. Metz teologo katolikoak ere eragin zion. Eta ez gutxiago Gasteizko eliz hierarkia atzerakoiak eragindako higuinak

Nola egokitu zen bera, garai hartan erregimen diktatorialaren, sistema kapitalistaren edota Eliza katoliko zurrunaren aurka ari zirenen artean.

Borroka erradikala ez zuen Arabako elizaren barruan planteatu, handik kanpo baizik. Oñatiko agustindar laterandarretan apaiztu zen, eta 1967an Gasteizera igorria izan zen fraide mordoxka baten arduradun. Lehenbizian, euskalduntasunaren inguruan –euskarazko alfabetatze eskolak, Olabide ikastolan haurrekin–, eta Vatikanoko II. Kontzilioaren irakatsiekin hobeto ezkontzen zen eliza munduari irekia sustatzeko borrokari ekin zion, bere ardurapean zituen fraide agustindar haien eta Gasteizko euskaldun eliztarren komunitatean.

Euskaldun bat elizan, Arabako elizan. Zer eman zion elizan eta erlijioaren abaroan hezi izanak?

Talka bizi izan zuen Gasteizko elizaren hierarkiarekin. Bi taldetan banatuak zekuskien apaizak, gotzainari amen-amen egiten ziotenak, eta besteak. Besteak ez ziren oso erradikalak, gutxiegi politizatuak zeuden, beharbada, baina gotzainak eta besteak arras gibelatuak zeudenez, kontzilio aurrean planto eginak, ziren baino aurrerazaleago ziruditen. Horretaz gain, oso espainolak ziren, Gasteiz Salamancatik bereizten ez zela uste zutenak

Nolabaiteko talka jaso zuen, antza.

Talka horrek apaizgoa uzteko gogoa areagotu zion, hain segur. Olabide ikastolatik ere artean apaiz zela bota zuten.

1971. urtean bota zuten Gasteizko Olabide ikastolatik. Gaurdanik begiratuta, hamarkada hura ezagutzeko Eusebio Osaren ibilbidea lagungarria da.

Hor hiru faktore aipatu behar dira: 1. Euskara irakaskuntzan sartzea. 2. Euskaraz gain, irakaskuntzaren beraren nolakotasuna, eta azkenik, last but not least. 3. Erlijioaren eta irakaskuntzaren arteko nondik norakoa. Lehen puntuarekin eskuineko euskaltzaleak eta ezkerrekoak bat zetozen, baina bigarrenean eta hirugarrenean ez. Eskuineko euskaltza- leentzat: euskara, gehi euskal historia eta geografia eta literatura pixka bat eta kristau ikasbidea; eta Eusebio Osarentzat, aldiz, eskolak pertsona autonomoak sortzeko balio behar zuen. Zioen gizakia pentsatzearen, hautuak egitearen  eta jarduerari ekitearen bidez egiten zela pertsona, eta hiru ahalmen horiek landuz giza balio batzuk lantzen zirela: erantzukizuna, ekimena, adierazpidea edo hizkuntza, langiletasuna, senidetasuna, egia, esperantza, justizia, elkarkidetza, besteen nortasunaganako begirunea eta abar. Ikastolako harreman guztietan: jolasean, hizketan, ikasketan, balio horiek mamitzea eta lantzea zen ikastolaren egitekoa, haur hori kulturaz jabetzea eta pertsona bilakatzea.

Erlijioa kristau-ikasbide mailan ikastolan sartu nahi zutenak euskaldun fededun eskemarekin bizi zirela zeritzon. Halakoek kultura eta fedea maila berean jartzen zituzten, nahitaezkotasunaren mailan, eta ezinbestekoa haurrari kultura ematea zen, baina fedea ez. Fedea giza egituren barruan derrigorrezko bezala sartzea fedeari bi tiro ematea zen. Gauzak hobeto azaltzeko fedearen baitan bost memento bereizi beharra aipatzen zuen. Baina hemen ezin dugu gehiago azaldu, interesa duenak liburuaren bigarren kapitulura jo beza.

Zer azpimarratuko zenuke bere jarreraz, bere lanez, bere ekarpenez. Izan ere, estatus soziala aldatu nahi izaten duena –iraultzailea–, galtzaile izaten  da.

Gaur egun irakaskuntzan leku izugarria dute edukiek eta leku izugarria dute memorian oinarrituriko azterketek, ebaluazio jarraituaren formulapean. Haurra kulturaren bidean eta pertsona bilakatzearen bidean heztearen garrantzia, eta motibazioa azterketez kanpo lantzearen eta lortzearen beharra aipatuz, Osaren pentsamenduaren arrastoari jarraitzea izango litzatekeelakoan nago. Horrekin batean, kultura herri xeheari eskaini beharra azpimarratu zuen Osak, Paulo Freireren pedagogiaren uberan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2025-04-02 | Mara Altuna Díaz
Arberoa ikastolaren suteak elkartasuna piztu du Ibarran

Nafarroa Behereako Arberoa ikastola erre zen pasa den urrian. Administraziotik laguntzarik jaso ez duten arren, herritarrek berehala erantzun dute. Astelehenean, hain zuzen, elkartasuna eta berotasuna jaso dute Gipuzkoako Ibarran. Elkartasunak eraikitako sarea da gakoa.


Asteazkenean ere kanpaldia egingo dute irakasleek Lakuan, Jaurlaritzak ez baitu negoziatuko “mobilizazioak amaitu arte”

ARGIAri jakinarazi diotenez, 40-50 irakasle inguruk Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren pareko belardian igaro dute gaua. Dozena bat kide identifikatu ditu gauerdian Udaltzaingoak.

Gaurko greba deialdiak %75eko jarraipena izan du sindikatu deitzaileen arabera... [+]


Eskolaz kanpoko jarduerek kanpoan uzten dituzte premia bereziak dituzten haurrak

Bai ikastetxeek antolaturiko eskolaz kanpoko jarduerek, bai aisialdiari loturiko ekintzek eta udalekuek desgaitasunen bat duten haurrak kanpoan uzten dituzte maiz, eta hain justu, jarduera horiek bereziki onuragarriak dira premia bereziak dituzten haurrentzat. Hala dio... [+]


STEILASek eta LABek jakinarazi dute Hezkuntza Sailak bertan behera utzi duela gaurko deituta zuten bilera teknikoa

Hezkuntza Sailak EITBri azaldu dioenez, ikastetxe bakoitzean izan beharreko baliabideak batzar teknikoetan negoziatu partez, mahai negoziatzailean landu beharko lituzkete. Bihar eta etzi greba egingo dute EAEko ikastetxe publikoetako irakasleek.


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


2025-03-26 | Tere Maldonado
Hezkuntza Saila: ezgai ala ez duin?

Hezkuntzari buruzko legediak, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen eta planetako jaun eta jabeen aginduei jarraituz, ikasleek ikasketa etapa bakoitzaren amaieran “irteera-profil” jakin bat izatea bilatzen du. Ez pentsa profila zerbait itxia eta bukatua... [+]


“Hezkuntza Sailak bileran guri hitzez esandakoari uko egin zion gero”

Non daude talka handienak eta zenbateraino dago gertu akordioa, EAEko hezkuntza publikoko irakasleentzat? Greba ziklo luzeari amaiera emateko sukalde lanaren eta gakoen inguruan mintzatu gara, STEILASeko bozeramaile Haizea Arbiderekin. “Grebak bertan behera utziko... [+]


Ikastetxeen fusioa: Nola batu bi hezkuntza komunitate... albo-kalte gutxien eraginez

Nolako esperientzia eta ondorioak izan dituzte iraganean bateratu ziren ikastetxeek? Zein berme eskatzen dituzte orain fusio fasean murgilduta daudenek? Bi ikastetxek bat egiteko prozesuan, aintzat hartu beharreko gakoak zein diren aletu ditugu, etorkizunean fusioen politikak... [+]


Hezkuntza publikoko irakasleen astearteko greba egunak %75eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera

Astelehen arratsalde-gaueko negoziaketa bilera luzearen ostean aurreakordiorik lortu gabe, EAEko hezkuntza publikoko irakasleak grebara deituak izan dira berriz ere; urtea hasi denetik bosgarren greba eguna izan da asteartekoa. Lanuzteek %75eko jarraipena izan dutela adierazi... [+]


Elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herriko dozenaka hezkuntza zentrotan, Israelek hildako haur palestinarrak oroitarazteko

Gure Haurrak ere Badira ekimenak deituta, Israelek azken egunetan Gazan hildako gehienak haurrak direla salatu dute. Gobernuei eta erakundeei Israelekin harreman oro etetea ere exijitu diete, "genozidio honen aurka argi eta tinko" lerratu daitezen.


2025-03-24 | ARGIA
Negoziazioek huts eginda, hezkuntza sindikatuek bost greba egunetarako deia egin dute

Hezkuntza Sailarekin hainbat aldiz bildu dira hezkuntzako sindikatuak irakasleen lan baldintzak negoziatzeko. Hitzarmena berritzea, baina, ez dute lortu, eta martxoko eta apirileko bost greba egunetarako deialdia egin diete irakasleei. Lehenengoa astearte honetan izango da.


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


Hezkuntza sistema propioa aldarrikatu dute Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Ikamak deitutako ikasle greban

Hezkuntza eredu propioa "ezinbestean" independentziatik etorri behar dela adierazi dute, eta sistema propio hori "publikoa eta komunitarioa" izatea nahi dutela. Ikamak deituta, goizean zehar piketeak egin dituzte Euskal Herriko hainbat hezkuntza zentroetan.


2025-03-19 | Sustatu
EAJ, EH Bildu eta PSE-EE hezkuntzan software libreko plataforma bultzatzearen alde

EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk ekimen bat adostu dute Eusko Legebiltzarrean Hezkuntza Sailari eskatzeko Iradi software libreko hezkuntza plataforma hedatzen jarraitzeko. Zenbait ikastetxetan ezarri da Iradi orain arte. Baliabide partekatuak, komunikazio zerbitzuak (e-posta eta... [+]


Oier Sanjurjo, Nafarroako Ikastolen Federazioko presidente

Oier Sanjurjo Maté hautatu dute Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakari. Atzo egindako asanbladan erabaki zuten izendapena. "Mugarri garrantzitsua da euskarazko hezkuntzaren etorkizunerako foru erkidegoan", adierazi du Ikastolen Federazioak ohar batean.


Eguneraketa berriak daude