Oslo (Norvegia), 1899. Johan Vaaler (1866-1910) asmatzaileak paperak biltzeko klip edo esteka moduko bat diseinatu zuen. Urte berean asmakizuna patentatzeko eskaera egin zuen Alemanian, eta geroxeago, AEBetan. Bi patenteak 1901. urtean eskuratu zituen.
Lau hamarkada geroago, Bigarren Mundu Gerra betean, Vaalerren jaioterria alemaniarrek okupatuta zegoen. Gainerako herrialde okupatuetan bezala, Norvegian ere nazien aurkako erresistentzia taldeak antolatzen hasi ziren. Talde garrantzitsuena Osloko Unibertsitateko ikasleek osatu zuten, eta klipa aukeratu zuten okupazioaren aurkako sinbolotzat. Batetik, atentzioa ematen ez zuen objektu txiki eta diskretua zen. Bestetik, esanahi sinbolikoa ere bazuen: klipak paperak batzen zituenez, norvegiarren batasuna adieraziko zuen. Eta gainera, klipa asmakizun norvegiarra zen; edo hala uste zuten behintzat.
Metalezko hari kiribilak arrakasta handia izan zuen ikur gisa, alemaniar okupatzaileak neurriak hartzera behartzeraino. Jakina, objektu ñimiñoak fisikoki ez zeukan inolako arriskurik. Baina naziek, propagandaren maisu izaki, ederki zekiten sinbolo txikienek ere nolako eragina izan zezaketen. Horregatik, klipak erabiltzea debekatu zuten, heriotza zigorraren mehatxupean.
Gerra ostean klipa Norvegiako sinbolo nazional bihurtu zen, asmakizuna norvegiarra izan ez arren. Vaalerren esteka ez baitzen lehena izan. 1867an Samuel B. Fayk paperak batzeko metalezko hari tolestua patentatu zuen lehenengoz. Eta 1870eko hamarkadan, Gem Manufacturing enpresa britainiarra gaur egun oraindik erabiltzen den esteka ohikoena ekoizten hasi zen, nahiz eta patenterik sekula eskatu ez zuen. Norvegiar erresistentziako kideek soinean eraman ohi zuten klipa Gem-ena zen, ez Vaalerrena.
Kliparen sortzaile titulua lortzeko berandu iristeaz gain, Vaalerren diseinuak huts nabarmenak zituen. Gem kliparen tolestura biribilduen ordez, Vaalerrek angelu zuzenetan tolestu zuen haria; horrek paperak batzea oztopatzen zuen. Gainera, Gem klipetan bi muturrak gora begira daude, baina norvegiarrak bakoitza noranzko batean ipini zuen, eta hala, klipa batera edo bestera erabili, papera urratzeko arriskua handiagoa zen. Vaalerren asmakizuna ez zen batere saldu, eta patenteak iraungitzean ez zituen berritu.
Kliparen omenezko monumentua Oslotik gertu, Sandvika hirian. Zazpi metroko klip erraldoia 1989an ipini zuten, Johan Vaalerren asmakizunaren 90. urteurrena ospatzeko. Baina klip hori ez zuen Vaalerrek asmatu. (Arg: Las Roede)
Iruña-Veleia auzia “behin betiko” argitzea eskatu dute martxoaren 30ean, Gasteizen egindako manifestazioan. Iruña-Veleia argitu, ez suntsitu plataformak aztarnategian egindako “txikizioak” salatu ditu eta Arabako Foru Aldundiaren ardura... [+]
Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.
Bilbo, 1954. Hiriko Alfer eta Gaizkileen Auzitegia homosexualen aurka jazartzen hasi zen, erregimen frankistak izen bereko legea (Ley de Vagos y Maleantes, 1933) espresuki horretarako egokitu ondoren. Frankismoak homosexualen aurka egiten zuen lehenago ere, eta 1970ean legea... [+]
Fusilamenduak, elektrodoak eta poltsa, hobi komunak, kolpismoa, jazarpena, drogak, Galindo, umiliazioak, gerra zikina, Intxaurrondo, narkotrafikoa, estoldak, hizkuntza inposaketa, Altsasu, inpunitatea… Guardia Zibilaren lorratza iluna da Euskal Herrian, baita Espainiako... [+]
Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundeak aintzat hartu nahi ditu Hego Euskal Herrian jaio eta bizi ziren, eta 1940tik 1945era Bigarren Mundu Gerra zela eta deportazioa pairatu zuten herritarrak. Anton Gandarias Lekuona izango da haren lehendakaria, 1945ean naziek... [+]
Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.
Iazko uztailean, ARGIAren 2.880. zenbakiko orrialdeotan genuen Bego Ariznabarreta Orbea. Bere aitaren gudaritzaz ari zen, eta 1936ko Gerra Zibilean lagun egindako Aking Chan, Xangai brigadista txinatarraz ere mintzatu zitzaigun. Oraindik orain, berriz, Gasteizen hartu ditu... [+]
Eskultura grekoerromatarrek bere garaian zuten itxurak ez du zerikusirik gaurkoarekin. Erabilitako materiala ez zuten bistan uzten. Orain badakigu kolore biziz margotzen zituztela eta jantziak eta apaingarriak ere eransten zizkietela. Bada, Cecilie Brøns Harvard... [+]
Japonia, XV. mendea. Espioitzan eta hilketa ezkutuetan espezializatutako eliteko talde militarra sortu zen. Edo horixe uste du behintzat Stephen Turnbull historialari britainiarrak. Beste aditu batzuen ustez, askoz lehenago sortu ziren ninjak, duela 2.300-2.500 urte inguru. Eta... [+]
Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Sailaren zuzendari berria da Maite Errarte Zurutuza (Beasain, 1995), urrian Fermin Leizaolaren lekukoa hartu ondoren. Kultura materiala aztertzen jarraitzeko beharra azpimarratu du, gizartearen memoria eta bizimodu aldaketak erregistratzeko... [+]
Gogora Institutuak 1936ko Gerrako biktimen inguruan egindako txostenean "erreketeak, falangistak, Kondor Legioko hegazkinlari alemaniar naziak eta faxista italiarrak" ageri direla salatu du Intxorta 1937 elkarteak, eta izen horiek kentzeko eskatu du. Maria Jesus San Jose... [+]
Familiak eskatu bezala, aurten Angel oroitzeko ekitaldia lore-eskaintza txiki bat izan da, Martin Azpilikueta kalean oroitarazten duen plakaren ondoan. 21 urte geroago, Angel jada biktima-estatus ofizialarekin gogoratzen dute.