Euskaltzaleen topaguneak

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Martxoan etorriko dira bi urte Topagunearen presidente izatea onartu nuenetik eta, hartutako konpromisoa beteta, kargua utzi egingo dut Batzar Nagusiak aukeratuko duen ordezkoaren eskuetan. Paraleloan, utziko dut baita ere kargu honi lotuta hartu nuen bestea, alegia, TOKIKOMen presidentearena.

Kargua hartzean esan nuen urte luzez ibili izan naizela euskalgintzaren periferian, hainbat jarrerarekin ez oso ados. Kargua uztean esango dut orain bat egiten dudala erabat Topagunea bultzatzen ari den euskaltzaleen mugimendu eraldatuarekin. Zer ikusi dudan tartean? Ba ondokoak, behintzat.

Ikusi dut lantalde bat oso konprometitua, bai federazioan eta bai herrietan. Hain konprometitua, gai izan dela azken hiruzpalau urteetan eraldaketa prozesu sakonean sartzeko eta horrek eskatzen zuen gainkarga hartzeko, krisiaren gordinenari sendo erantzuten zion bitartean.
Ikusi dut euskaltzale asko biziberritzen, urteen poderioz pilatutako ajeez jabetu eta berrikuntzarako jarrera hartzen, eta erosotasun esparruei uko egiten euskararen normalizazioak zerbait gehiago, zerbait berria eskatzen duela antzemanda.

Ikusi dut hainbat aditu izendun lankidetzan lotzen eta taldean bateratzen, jakintza partekatzen eta ikerketa bideratzen, hiztun komunitatearen ahots propioa lantzeko eta euskara jendartearen erdigunean kokatzeko helburuarekin.

Eta ikusi dut dinamika horren eragin ona herri erakunde eta euskalgintzako beste hainbat eragilerengan, eta nola zubiak ari diren eraikitzen hizkuntza normalizazioaren lehen baldintza indar metaketan jartzen dugunon artean.

Ikusi ditut bestelakoak ere, noski, iraganean periferian egotera bultzatu izan nautenak: batzuen zilborkeria bakarzalea, besteen beldurra mugitzeko, hangoen eta hemengoen joera sektarioak. Baina faktore ezkor hauek ez dute alternatiba bat osatzen, gainditu beharreko erresistentziak dira. Eta ikusi dut bakarren bat gainditzen ere.

Beraz, martxoan kargua utziko dut baina ez mugimendua. Zinez uste baitut euskarak topaguneak behar dituela, zoru komunak eta esparru partekatuak, edozein euskaltzale eroso sentiaraziko dutenak. Eta hain zuzen hor metatuko den –metatzen ari den– aldekotasun soziala faktore erabakigarria izango dela euskararen normalizazioan nabari diren sabai batzuk apurtzeko eta jauzi garrantzitsuak egiten jarraitzeko.
Euskaltzaleen topagune horiek behar direlako segituko dut bultzatzen Topagunea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2014ko urtarrilaren 26a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-03-06 | Haizea Isasa
Kasu, ez gitxu lo!

“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.

Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


2025-03-05 | Gorka Menendez
Ordezkapen Handia

Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]


2025-03-05 | Itxaro Borda
Espantuka

Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]


C2ko ikasleei eskerrak

Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]


Elebitasunaren tranpa

Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]


2025-03-05 | Karmelo Landa
Gure esku dagoena

Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]


Teknologia
Hildakoen txatbotak

Iragana ulertzen saiatzen eta etorkizuna bideratzen, oraina joaten zaigu zenbaiti. Nire proiektuetako bat (hasi baina landu ez dudana oraindik) dudan zuhaitz genealogikoa egitea da. Horretan lagunduko didan liburutxo bat ere erosi nuen. Baina, hain da handia lana, liburutxoa... [+]


2025-03-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Desgaia gai

Desgaitasun fisikoa duen arkitekto baten alabaren etxea bisitatu ondoren idazten dut honako hau.

Desgaitasun fisikoa duten pertsonen taldeek ez dute arkitektoa maite, beraien bizitza zailtzen duen gaizkile bat kontsideratzen baitute. Gorrotoa ulerkorra da: arkitektoaren lanak... [+]


2025-03-05 | June Fernández
Meloi saltzailea
toXic

Ortutik itzuli berritan erabaki nuen Twitterretik alde egitea, oraindik Twitter zenean. Auzolan batera joan nintzen, brokoliak eta azaloreak landatzera, eta mindfulness efektua zapuztu zidan algoritmoak, idazle feminista transgorrotatzaile baten txioak jaurtitzearekin... [+]


2025-02-26 | Elixabet Etchandy
Martxoaren 8ko, emazte langileak lehen lerrora!

Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]


Musker eta Tranpa

Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]


2025-02-26 | Ane Labaka Mayoz
Hatza ezpainetan

Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]


2025-02-26 | Bea Salaberri
Bretoiera

Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude