Txepetxen etorkizuna
orainean ezarri du Sarasuak

  • Jon Sarasuak (Aretxabaleta, 1966) iragan 50 urteetan euskararen alorrean eraikitako etxea arakatu du Hiztunpolisa. Euskaltasunaren norabideaz apunteak (Pamiela) saioan. Gizaldi honi begira etxea finkatzeko ikuspegia ere eman digu. Auzi zorrotzak planteatu ditu. Etxe horretara hurbiltzeko zenbait arrasto markatu dugu.
     


2014ko urtarrilaren 16an
"Euskara ez da despolitizatu behar, birpolitizatu baizik. Estrategia politiko egokian oinarrituta, noski", dio saiogileak.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Txepetxek (José María Sánchez Carrión) Un futuro para nuestro pasado saioa ekarri zigun duela 25 urte. Bada, etorkizun hura oraina da. Jon Sarasuak iragana eta etorkizuna baterarazi ditu Hiztunpolisa saioan. Euskararen hiztunak paratu ditu polisean, baita nondik nora doazen deskribatu ere. Hona premisa batzuk: “Euskara polisean bizi da, baina polisak hiriaren kudeaketa orokorra lehenesten du. Euskarak polistikan sartu beharra dauka, poliseko beste hizkuntzekin batera biziko bada. Euskarak behar duena ez da despolitizazioa, birpolitizazioa baizik. Estrategia politiko egokian oinarrituta, bistan da”.

Euskararen etxea finkatu beharra daukagu euskararen hiztunok. Areago, etxea finkatu ez ezik, poliseko etxeak saretu behar(ko) ditugu, euskararen jendarte-erakunde sareak, alegia. Sare berbak adierazi bikoitza daukala diosku: euskara saretuz –higatuz– joan da eta saretu –uztartu– beharra dauka. Halaber, euskararen gizarte-erakunde sareak diskurtso autonomoa behar du. Saiogileak atal inorganikoak eta organikoak bereiz landu ditu, baita hondarrekoak eskaini ere.

Gai inorganikoak

Moderniaz eta ekologiaz hainbat lerro azpimarratu ditugu liburuan: Modernitateak –ezker eta eskuin joko politikoaren markoa– ez du hizkuntzaren gaiari heltzeko ekarpen berezirik egin. Hizkuntzaren gaia patata beroa da. Modernitatearen iritzi-emaileak ez dira gauza hizkuntzaren eta identitateen arazoa ulertu eta kudeatzeko. Hala ere, hizkuntzen ekologia moduko bat sortu da. Sarasuak “modako itxura” hartzen dio hizkuntzen ekologiari, “ekologia” atzizkiari. Ez du errefusatzen ekologia kontzeptua, baina horrela hobesten du adiera: Oikos, etxea. Logos, jakintza, hitza. “Etxeari buruzko jakintza” da ekologia. Eta hori ez da gutxi, baina ez da aski ere. Tesitura horretan, euskararen etxea aldaroka dago, kulunkan. Etxeak baditu berezko gaiak, etxea eraikigarria da, baina funtzioa determinatzeko jakintza eskasa dugu. Edonola den ere, bizitzaren eta ezagutzaren arlo desberdinak zeharkatzen dituen hautu etikoa transbertsala ei da. “Hautua” hitz gakoa da.

Euskarak etxea behar du. Ez dago surik gabeko etxerik, sua hizkuntza komunitatea da. Kulturazko identitatearen jarraidura da sua. “Jarraidura” berba ere gakoa da. Euskararen eraikin hainbat izan dira historian, baita erori ere. Estatuak eta gobernuak iragan dira, baina zorionez etxe horren suak izekirik atxiki du etxea. Alta, euskararen herria –hiztun komunitatea– gatazka politikoan murgilduta dago, berezko arazo kolektibo existentziala da berea. Politikan jardutean, euskaldunok ez dugu boterearekiko indar harremana ongi planteatu ahal izan. Hiztun komunitateak prospektiba zorrotza egin behar du, hizkuntzaren gaia herrigintzaren baitan dago, horretaz hausnartzea baitezpadakoa da.

“Jarraidura” eta “irekidura” euskararen alorreko hitz eta jarduera gakoak dira. Euskaldunok geurezkoak ditugu biak. Baina, horien arteko oreka lortzea zaila da. Arrazoia hauxe: komunitatearen taupada gidatzen duten pertsonen gogo-aldartea eragin handikoa izaten da herrien historian. Gurean ere bai. Harrotasuna izaten da jendeon gogo-aldartea. Beharrezkoa da, baina neurrian. Eraikuntza-senak gidatu behar gaitu bestelako aldarteen gainetik. Gizabanakok “haustea” eta “oldartzea” geurezko joerak ditugu, eta horiek, gure burua agertu nahian, norabide eta sosegu eza sorrarazten digute. Adibidez, 40 urtetako blokeo politiko-armatuak eta zatiketa-egoerak intelektualen ekarpenen nolakotasunarekin zerikusia izan dezake. Belaunaldi progresistaren –ezker abertzalearen– barneko euskal komunitateko pentsamendu-sortzaileen ahalmena bipila eta ahula izan da aldi berean. Euskararen egoera kontraesankorra da. Horrela ebatzi du Sarasuak: “Onartu dezagun, hiztun komunitatearen osasuna ez da ona”. Hots, onartuta ere, tamalez, ez dakigu komunitateak gripea, minbizia edo parkinsona pairatzen ote dituen. Errealitate konplexua da hiztun komunitatearena. Euskararen funtzio bakoitza ez baitago bere lekuan. Organoetan formulazio sendoak eskasak dira.

Gai organikoak

“Euskal hiztun komunitatearen izate inorganikoekin zer egin?” galdetzen dio bere buruari egileak. Euskararen gaiari ekintzailearen “angelu”tik begiratzen dio eta etxeko sukalde-tresnak organikoak bihurtzeko beharra aldarrikatzen du, inorganikoak ziren gaiak organikoak bihurtzeko hiru mailako politika artikulatzea proposatuz: a) Etorkizunari begira, pentsamendu zoru bat landu beharra dago, “bisioa” behar da; b) Estrategia behar da. Baina, adi, estrategia izatea ez da “onaren sinonimoa”. Estrategia epe ezberdinetako helburuak kateatzen dituen artea da; c) aurreko biek ekintza eta jardun zehatzen planoa behar dute. Eta planoak ulertzeko “oharkabeko sena” funtsezkoa da. Planoak idatzi gabe izaten baitira zenbaitetan.

Aurreko bost hamarraldiak ulertzeko ikuspegi batzuk eskaini dizkigu, datozen bost hamarraldiak ongi ezagutu aldera. Hona horietako bat: iraultza sozialista erreala ez da benetakoa izan –nerabezaroko ametsak izaten dira–, eta amets horiek gizaldi honetan “doitu” behar(ko) ditugu. Amets partzialak egitea ez du gaizki ikusten, baina euskarak behar dituen garabideak egoki planteatzea gomendatzen digu. “Garabidea” hitz gakoa da euskararen norabidean jardun nahi duen organo ororentzat. Kontraesankorra badirudi ere, norabideak lausoa izan behar ei du –ez norabide gardenik ez zehatzik–, heldu den jendartea ez baita aski solidoa.

Euskararen garabidea zuhaitz gisara irudikarazi digu. Pentsamendu organikoak lehentasunak “usaindu” behar ditu, estrategiak “multzokatu” eta adar berriak “sortu”. Horiek herriaren erakunde-egituran behar dute garatu, botere-iturrietatik elikatzen diren erakunde publikoez harago. Publikoa/pribatuaren dikotomiaren aurrean, autoeraketari buruzko hausnarketa luze eta sakona ekarri digu. Hona lagin bat, baikorra: “Hizkuntzak biziberritzeko hemen besteko pisua duten gizarte-erakunde ez dago munduan”. Hezkuntza, hedabide, unibertsitate, kulturgintza, euskararen corpusa bera... euskararen behar lekuak dira jada. Organoa egon badago: Euskararen Gizarte Erakundea (EGE) eta honen Kontseilua. Trenkatzeko auzia hauxe da: gizarteen erakundeen eta erakunde publikoen arteko betebehar banaketa. Kontseilu bakarra da, baina erakundeak anitz, mota askotakoak. Orain hurrena, horien arteko “gidaritza partekatua” ezarri behar da. “Etxe-zatiak ditugu, eta etxe bakoitzean su bat baino gehiago dago”. “Suaren gidaritza zati bakoitzeko sukaldariei dagokie, baina etxe bakoitzeko administratzaileekin partekatu behar da”.

“Estrategia, gidaritza, lotura eta ahotsa”, horra hitz gakoak. Iraganeko aukera galduak kontuan izanda, blokeo garaian gaudela barneratu behar dugu. Alegia, iraganean, “kudeaketa” egin da, baina “politika” egitea falta izan zaio hizkuntz komunitateari. Hizkuntza despolitizatu beharrean –politika polisa pentsatu eta kudeatzea bada– gure polisaren korapiloetako bat askatu behar dugu, hizkuntza, gure polis-ametsaren gaia funtsezkoa baita. EGEren bilgunetan ahotsa artikulatzen asmatzea da gakoa. Kontseilua ez da birfundatu behar, birfunditu bai ordea.

Golde arotik erein arora

Golde aroa joan eta erein aroa heldu da. Ereite kuantitatiboa egina dago, ereite-kualitatiboa behar da orain. Horretarako, subjektu soziolinguistikoa eta politikoa sortzeko hazian inbertitu beharra dago datozen belaunaldietan. Zeregin horretan tentsioa sumatzen da ordea, bloke bakar batek ez baitu osorik eta benetan hiztun komunitatearen behar politikoen alde egingo.

Gizartearen dinamikak, hiztun komunitatearen garabideak eta polisaren norabideak txirikordatu –lotu nolabait– beharreko hariak dira. Belaunaldi berriek hiru ekimenen arteko eztabaida sustatu behar dute: prestakuntza eta transmisioa landu, eta etxeko amets-gela zabaldu. Ereinaldi garai horretan, aurreko belaunaldien lehengai ideologikoak berritzeko, euren esperientziaren lekukotasunak destilatzea komeni ei da. Aro berrian, euskararen aldeko atxikimenduaren eta motibazioaren erreprodukzioa nola eratu behar den sakon aztertu. Zorua erein eta elikatu behar da zuhaitza ernatuko bada. Hastapenean ez da zuhaitz osorik ernatu behar ere, zuhaitzaren lau adar kimatzen has gaitezke, horren motibazio elikagaiak hauek direlarik: fluxu-motibazioa, motibazio pragmatikoa, nortasun-motibazioa eta paradigma-motibazioa. Fluxua “jarraidura”ri lotuta dago.

Adibidez, motibazio pragmatikoa –euskara praktiko bihurtu nahia– euskara bizitzako funtzio guztietara hedatzea da. Euskara ez da ezinbesteko hizkuntza eta motibazio-adarra garatzea ez da erraza. Beraz, euskararen “hautua”k paradigma etiko-ekologikoa behar du berekin. Paradigma-motibazioa, amets-polistikoaren eta alderdi-sen politikoaren arteko mugan lausotzen baita. Amets polistikoek –politikaren bidezkoak– alderdi politikoen indarren bidez urratu nahi dute-eta bidea.

Hizkuntzaren fluxuaren muina hizpide azkenik: “jarraidura”ren eta “irekidura”ren arteko orekak ematen dio euskararen corpusari osagarritasuna. Hizkuntzaren corpusari astindua eman edo kontserbadore jardun artean, jarraiduraren sena nagusitzen zaio Sarasuari. “Corpusa langai soziolinguistikoa da, filologikoa adina” ebazten du. Berbarako, kazetariok oreka gaiztoan jardun behar dugu. Eraikuntza-tentsioan bizi da hiztun komunitatea, beraz, hitzen gorputza halaxe bizi ere. Kulturgintzaz –bertsogintzaren bideaz, baikorki–, hedabide esparruez, nazioartekotasunaz ari zaigu sakonetik saiogilea. Euskarak mundua begiratzeko atea eta leihoak eduki litzake. Ordea, Euskararen Etxearen atalaseko zuhaitzak adar anitz dauka. Karga handia hartzen dute adarrek. Egilearen berba kuttun bat baliatuz, adarrak alderoa makurtzen dira aise, alderoka dabiltza/gabiltza, alegia.

Hondarrekoak

Jon Sarasuak jendeok ziklo zaleak garela dio, hartara, 50 urteko zikloaren amaiera delakoa erlatibizatu beharra ikusten du. Alegia, ez dago hutsetik pentsatzen hasteko motiborik. Polistika hizpide, euskararen tribua eta euskararen herria bi gauza direla ohartarazi digu. (Esku)bideak horrenbeste aldarrikatu gabe, bideak ondo urratzen ikasi behar dugu “eskua” parentesi artean lagata, bestela esanda, eskua sakelan eramanez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalgintza
2024-11-29 | Euskal Irratiak
Eguberriko merkatu solidario, etiko eta euskaltzale bat Baionan

Lau egunez idekia izanen den merkatu bat antolatzen du Plazara kooperatibak euskararen aldeko beste hamar bat eragilerekin –horien artean ARGIA–.


Euskalgintza apolitikoari deia

Euskararen biziraupena ez da euskaldunok politikaren partidan jokatzen dugun arazo bakarra, baina bai, euskalduntasunaren elementu bereizgarriena den neurrian, gure egoera gehien islatzen duena. Beste esparru batzuetan hainbeste ageri ez dena oso ongi erakusten du. Hasteko,... [+]


2024-11-14 | Uriola.eus
Bilboko euskaltzaleen GUKA mugimenduak euskaraz bizitzeko erronkak irudikatu ditu metroko eskailera mekanikoetan

GUKA Bilboko euskaltzaleen mugimenduak euskararen aldeko ekintza esanguratsua burutu du astearte arratsaldean Deustuko metro geltokian, Bilbon euskaraz bizitzeko oztopoak eta aukerak irudikatzeko.


2024-11-11 | Gorka Torre
“Justizia euskaraz eta euskaraz justizia”
Baionako epaileei bigarren gutuna

Agorrilaren 27an igorri nizuen gutunean, irailaren 10eko auzian euskaraz deklaratzeko asmoa nuela adierazi nizuen. Auzi honen hastapenean, epaile nagusiari euskaraz zekienez galdegin nion. Gutxiespenarekin ezetz erantzun zidan. Orduan, nere gutuna eskuratu zuenez frantsesez... [+]


2024-11-11 | ARGIA
Euskara “larrialdi linguistikoan” dagoela adierazi du Euskalgintzaren Kontseiluak

Euskara eta euskal hiztunen komunitatea larrialdi linguistikoan dagoela adierazi du Kontseiluak. Ohartarazi du “indarrean diren joera soziolinguistikoak eta egiturazko arazoak itzulikatzeko neurri egokiak epe laburrean hartu ezean”, atzeraldia datorrela. Kontseiluak... [+]


2024-11-07 | Leire Ibar
Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute, “bati esaten zaiona hamaikak jakiten duelako”

Komunikazioa, kirola, musika edo sukaldaritza bezalako esparruetan aritzeagatik ezagunak diren Euskal Herriko txoko guztietako euskaldunekin osatu dute Euskaraldiaren enbaxadore taldea.


2024-11-06 | Leire Ibar
Hamabi hilabeteren ostean, euskararen aurkako oldarraldiak ez du etenik

Bilboko kaleak bete zituen mobilizaziotik urtebetera, auzitegiek euskararen normalizazioa eta hizkuntza eskubideak gutxiesten jarraitu dutela salatu du Euskalgintzaren Kontseiluak. Auzia gainditzeko euskararen "normalizazioa eta biziberritzea" ezinbestekoak direla... [+]


2024-10-31 | Leire Ibar
Korrikaren karbono isuria nola murriztu daitekeen ikertu dute lehenengo aldiz

Ingurumen-inpaktuaren berri izateko eta, hurrengo edizioei begira emisioak murrizteko egin du azterketa Lander Crespo klima adituak. Garraioa izan zen Korrikako azken edizioan isurketa gehienen jatorria.


2024-10-28 | Uriola.eus
Bilboko Alde Zaharreko Korrika batzordeak Udalaren 1.500 euroko isuna salatu du

Bilboko Alde Zaharreko Korrika batzordeak auzoan egin zuten ekimen bat baimenik gabe antolatzeagatik udalaren 1.500 euroko isuna salatu du. Ekintza hau arau-hauste larritzat jo zuen udalak, eta auzokideek espazio publikoaren erabilera defendatu dute.


2024-10-28 | Leire Ibar
Azken epai euskarafoboaren harira, “enplegu publikorako hizkuntza bakarra gaztelania izatea” salatu dute

ELA, LAB eta Kontseiluak elkarretaratzea egin dute, Administrazioarekiko Auzietarako epaitegi batek Kabia organismoari emandako ebazpenaren aurka protestatzeko. Euskara maila bermatzeko ahalegina “hutsaren hurrengoa” bilakatzeko arriskua dagoela salatu dute.


2024-10-25 | Leire Ibar
Euskaraldiaren edizio berria aurkeztu dute: maiatzaren 15etik 25era izango da

Aurreko edizioetako esperientziak oinarri hartuta, antolatzaileek “Euskaraldia gaindituko duen Euskaraldia” egitea proposatu dute. Iruñean, Nafarroako Antzerki Eskolan, aurkeztu dute 2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo den Euskaraldiaren laugarren edizioa.


2024-10-17 | UEU
Manex Agirre Arriolabengoa
“Euskaldunok badugu zertaz jabetu eta zerekin ahaldundu”

"Euskaldunentzako Jabetze Eskola. Menpeko perpausa izateari uzteko langintzak" eskola antolatu da Gasteizen Izaskun Arrue Kulturguneko (IAK) programazioaren barruan eta UEUren laguntzarekin. Eskolaren dinamizatzailea da Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio, 1982)... [+]


2024-10-15 | Sustatu
Jabetze Eskola Gasteizen, feminismoaren adibideen ildotik, euskalgintzarako

Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak (IAK) eta UEUk elkarlanean Euskaldunentzako Jabetze Eskola martxan jarriko dute, euskaldunok ahaldundu, eta ondorioz, jendartea eraldatzeko asmoz. Aurkezpen hitzaldia urriaren 30ean egingo du Garikoitz Goikoetxeak. "Hizkuntzaren... [+]


2024-10-11 | Cira Crespo
Ongi etorri Euskararen Mundura jardunaldiak
“Ederra litzateke euskaraz kalean ikastea”

Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako "Ongi etorri Euskararen Mundura" jardunaldiak izan dira Gasteizen ostegunean eta ostiralean. Egun bi bete-beteak,  eta mahai gainean Euskararen normalizazio prozesuan euskal herritar berriak integratzeari buruzko praktikak... [+]


Eguneraketa berriak daude