Orain bukatu berri den urte honetan, badira bi gauza erabat markatu dutenak euskal preso politikoen eremua.
Alde batetik badugu Estrasburgotik etorri den epaia eta bestetik Aieten parte hartutako zenbait eragilerengandik etorri den Foro Soziala. Eta hortik, alde berean, eratorri den aldeanitzeko gomendioen sorta.
Bi gauza oso desberdinak dira baina puntu komun garrantzitsua daukatenak, biek ala biek kolokan jarri dutelako Espainiako gobernuak darabilen espetxe politika ankerra. Biek ala biek esan diotelako nahikoa dela, irtenbidearen norabidean espetxe politika jartzeko unea izan badela, ezin dutelako jarraitu oinarrizko giza eskubideak urratzen eta sakrifikatzen, erabat jokoz kanpo dagoen politika antiterrorista antzu baten menpe.
Eta testuinguru horretan ikusi ditugu, zegozkien baino zigor askoz ere luzeagoak betearazitako presoak espetxeetatik ateratzen. Eta testuinguru horretan, eta zehazki, Foro Sozialaren gomendioei erantzuten, ikusi ditugu jada preso ohi bihurtu diren horiek beraiek eta presoen kolektibo osoa irekitako prozesuaren alde orain arte erakutsitako konpromisoa indartzen eta prozesu hori elikatzeko zein aurrera egiten laguntzeko apustu sendoa egiten.
Inongo zalantzarik gabe preso politikoen kolektiboak aurrerapauso nabarmena eman du, abenduaren 27an ezagutzera eman duen komunikatuan edota ekarpenean. Gauza asko esan ditu. Hausnarketa berriak egin ditu erantzukizunez, aldeanitzeko sufrimenduaren aitortzaz, etxeratze mailakatuaz… ezin argiago hitz egin dute aipaturiko komunikatuan.
Uste dut bere burua “zibilizatutzat” duen munduko edozein aldetan, honelako pauso batek markatu beharko lukeela inflexio puntu bat espetxe politikan, gutxienez salbuespen neurriak altxatzeko eta ziurrenik aldaketa sakonak planteatzeko.
Baina Espainiako gobernuak esan du ezetz, honelako pausoari sakabanaketa bere horretan mantenduz erantzungo diola eta banakako eskaerei eszepzioko legediarekin erantzungo diola –hain zuzen ere, “garaile eta garaituen” errelato ofizial bakarraren mesederako, sortutako legea–.
Pasa den aste honetara arte esan genezakeen Estatuak entzungor egiten ziola Estrasburgori, Foro Sozialari, euskal gizarteari, presoen kolektiboari, eta enrokatuta jarraitzen zuela blokeoa eragiteko jarrera megalitikoan.
Baina tamalez, aste honetan ikusi izan dugu entzungor baino bere aurpegirik erasokorrena aurkeztu duela, interesatzen ez zaion konponbide politikoen bidea oztopatu baino ekiditeko.
Baina aldi berean ikusi izan dugu horren aurrean bidea zein den eta protagonista zeinek izan behar duen. Herri gisa erantzun diogu Espainiatik etorri den despropositoari, eta horrek indar erakustaldi ikaragarria ekarri du.
Orain falta zaiguna da herri gisa erantzutetik herri gisa hausnartu, erabakiak hartu eta bideari ekitea, Espainiako blokeo eta nostalgia gainditu eta konponbidearen bidean aurrera egiteko.
Bizilagunek "egia eta politika" merezi dutela adierazi dute, oraindik konponbiderik bilatu ez zaizkien arazo ugari edukitzen jarraitzen baitute. Ikasketei eta osasun arretari loturiko arazoak nabarmendu dituzte.
Betsaide enpresan gertatu da, 08:00ak aldera. Urtea hasi denetik gutxienez bederatzi behargin hil dira.
Euskal Herrian Euskarazen arabera, Tolosako tren geltokiko segurtasun agente batek eraso egin zion militante bati, agenteari euskaraz hitz egiteko eskatu ziolako. Tolosako alkateak "kezka" adierazi du eta azalpenak eskatuko dituela jakinarazi.
Seme-alabek eskolan dituzten ratioekin kezkatuta, Arartekoari kexa helarazi zion guraso talde batek, eta orain zuzenean Parlamentuari egin diote eskaera, “legez berma dadin gure seme-alaben hezkuntzaren kalitatean oinarrizkoa den neurria, unean uneko aurrekontuez edo... [+]
Trump/Vance eta Zelenskyren arteko sesio gogoangarriak, Europan behintzat, erabat isilarazi badu ere, bada beste mundu-parte batean bederen dezenteko harrabotsa harrotu duen burutazioa. Afganistango Bagrameko aire-basea berreskuratu nahiko luke Trumpek, bere lehen... [+]
Etxe Zurian edukitako liskarraren ostean, eskainitako laguntza "konponbide batera bideratuta" dagoela ziurtatu nahi du Trumpek. Zelenskiren arabera, Kievek bizirauteko aukera gutxi izango lituzke AEBen laguntza militarrik gabe.
Groenlandiar jatorriko 411 haur daude tutoretzapean Danimarkan, Gizarte Gaietako, Etxebizitzako eta Adineko Pertsonen Ministerioaren txosten baten arabera. Aitatasun eta amatasun froga psikologikoetan puntuazio baxuak lortzeko arriskua dute guraso groenlandiarrek, frogak ez... [+]
Satorralaia plataformak Donostiako Metroaren Mirakontxa-Easo zatiko lanek “%164ko gainkostua” izan dutela salatu zuen joan den astean, eta, horren harira, EH Bilduk gainkostu hori argitzeko eskatu du, Eusko Legebiltzarrean erregistratutako galdera sorta baten bidez.
Down sindromea eragiten duen 21. kromosomaren kopia gehigarria ezabatzea lortu dute ikertzaile japoniar batzuek laborategiko giza zeluletan. Erabilera klinikotik urrun dagoen arren, sindrome hori tratatzeko aukera berri bat ireki du esperimentu honek. PNAS Nexus aldizkarian eman... [+]
Ikasleen lan politikoa jazartzeko asmoz, Iruñeko Iturraman eta Biurdanan nahiz Bilboko Unamunon izan dira polizia-indarrak, IAk salatu duenez.
Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.
Gizonak ustez Ortuellako Jendea futbol taldean zuen posizioa baliatu zuen umeari argazkiak egiteko. Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta aurretik antzerako salaketak zituela jaso dute.
Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]