BORTIZKERIA, biktimak eta giza eskubideak jorratu ditut duela gutxi Ipar Irlandako Pat Finucane Centerreko (PFC) kide batekin Derryn egindako elkarrizketa batean. Hala aipatu gabe ere, printzipioez eta pragmatismoaz jardun genuen besteak beste. “Egia edota justizia?” bikotean islatuta agertzen den hausnarketa da. Kontua da elkarrizketatuak indar handia egin zuela pragmatismoan. Irlandako iparraldeko gatazka odoltsuan –adibidez duela 40 urte– hildako askoren kasuak auziperatu barik daude oraindik, eta kasu horietan familiek ez dute hilketaren berri askorik, egiaren bila jarraitzen dute. 1998tik gaurdaino lan asko egin da esparru horretan, baina oraindik asko falta da, eta mugimendu errepublikarrak, esaterako, beti aldarrikatu izan du ikerketak bideratzeko batzorde independente baten beharra. Baina horrek, izatekotan ere, denbora behar du.
Horregatik, elkarrizketatuak esaten zuen biktima askoren gurasoak hiltzen ari direla eta ezin zela egon batzorde independente horren zain. Familia horiek egia behar zutela lasai bizi –edo hil– ahal izateko eta egia hori eman edo hartara ahalik eta gehin hurbiltzeko ahal ziren bide guztiak baliatu behar zirela, balizko batzorde independente hori lortu, eratu eta haren lana itxaron gabe.
Euskal Preso Politikoen Kolektiboak bere agiria ezagutzera eman eta bi egunera egin nuen elkarrizketa eta haren bulegotik ateratzerakoan, pragmatismoaz aritu nintzen bueltaka, presoak eta haien familiak buruan. Zenbat seme-alaba eta gurasok izango zuten elkarrekin izateko aukera oraingo agiri hau lehenago heldu izan balitz? Zenbat guraso gehiago hilko ziren haien seme-alabak libre ikustearen atsedenarekin? Eta ez nabil gatazkaren konponbideaz, nabil honek irauten duen artean beharrezkoa den pragmatismoaz. Baina presoek erabaki behar zuten eta 2013ko abenduaren 28an izan dugu horren berri.
BERANDU? Guraso batzuentzat bai, seme-alaba askorentzat ere bai, baina oraindik guraso asko dagoenez zain, inoiz ez da berandu... espetxe egoera gutxi-asko hobetzeko eta are gutxiago askatasunerako. Berandu beste batzuk lehenago egin dutelako? Ba bai, baina garaiz ere bai, beranduago ere erabaki zitekeelako.
Jakina, ez da presoena gurasoak garaiz ikustera ez iristearen erru guztia. Atzerria, espetxea eta heriotza pakete berean izan zitezkeela bazekien armak hartzen zituenak. Estatuaren ankerkeriaz ere bai. Eta Estatuak krudelak dira sakabanaketarekin, zuzenbidean –ez zuzentasunean– krudelak. Krudelak preso gaixoekin. Demokraziaren izenean krudelak. Hori guztia ere senide eta presoaren arteko hesi da.
EPPKren esperotako urratsaz jardun du askok. Mercedes Gallizo espetxetako agintari ohiarentzat, ilargiko hura moduan, “urrats txiki-handi bat izan da”. Jaurlaritzarentzat oraindik gauzatu behar den urratsa. Urkullu lehendakariarentzat, erabaki esanguratsua. Ezker abertzalearen aburuz oso garrantzitsua. Esparru unionistan iritzi kontrajarriak irakur daitezke: Manu Montero EHUko errektore ohiak, adibidez, zera idatzi zuen El Correo-n: “Bloke demokratikoa, beste batzuetan ez bezala, ez da amarruan erori eta eszeptizismo egoki batekin hartu du gutuna”.). Joseba Arregi jeltzale ohiarentzat aldiz, “muturreko ezker nazionalistak” eztabaida bere errotara eramatea lortu du berriz, “eta guk, mantsoki, haien esanak jarraitzen ditugu eta ez gara gai demokraziari eta Zuzenbide Estatuari, askatasunari, interesatzen zaion eztabaida inposatzeko”. (El Correo, 2014-1-3).
Eta EPPK-k sortutako kalteak onartu ditu, eta beste urrats bat da, zalantza barik, baina nago ni, bestearen mina ulertzeko gerratik aldendu eta mina duenari hurbildu behar zaiola, buruz lehenbizi eta, ahal bada, fisikoki ondoren. Oraindik gutxi, baina Euskal Herrian hainbat koloretako biktimak dioten gisan, diharduten gisan. Eta presoak gerran dira oraindik, Estatuaren legeak onartuta ere, kaltetu gura dituen Estatuaren aurkako gerran. Baina urrats bat da, eta etorriko dira beste urratsak ere: armak, ETAren desagerpena... beharrezkoak izango direlako. Pragmatikoak, ezinbestean. n
Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.
Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.
Zerk harritu zintuen gehien kartzelatik atera zinenean? Galdetu didate maiz azken urte eta erdian.
Bilboko kaleak turista eta bi hankadun txakurrez lepo daudela ikusteak, adibidez? Edo egoera politikoaren aldaketak? Lehenengoak akitu eta amorratu nau, badago zer borrokatzen... [+]
Fermin Muguruzak kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean Martuteneko kartzelan, Iñaki Pikabea 'Piti' eta Joseba Sarrionandia ETAko kideek espetxe horretatik ihes egin eta 39 urtera. Orain, kontzertua dela-eta hainbat jenderen kexak jaso ostean, Eusko... [+]
Josune Arriaga eta Aurken Sola, hurrenez hurren, hamalau eta hamasei urteko espetxealdien ostean, baldintzapeko askatasunean irten dira kalera Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez.
Europar Batasunak presoen zigorren bateratzea erabaki zuen 2008an. Espainiak ez zuen agindu hori bete. Legearen erreforma etorri da, orain. 52 presori eraginen die neurriak. Sare elkarteko kide Mikel Mundiñanok xehetasunak eman dizkigu Metropoli Forala saioan.
Hori da ostegun honetan Sare elkarteak adierazi duena. Azken unera arte saiatu dira legearen erreforma gauza ez zedin, baina azkenean ez da berriz Espainiako Kongresuan bozkatu behar, PPk nahi zuen moduan. Hortaz, aste honetan bertan legea Espainiako Aldizkari Ofizialean... [+]
Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]
Zalapartak zalaparta, eta Espainiako Senatua gainditu ondoren, Europako zigorrak bateratzeko lege aldaketak aurrera jarraituko du. Horrela, 2008an zigorrak bateratzeko Europak onartutako zuzentarauari Espainiak 2014an jarritako salbuespena desagertuko da, eta horrek 45 euskal... [+]
Miguel Angel Blanco PPko zinegotzia bahitu eta hiltzearen ardura politikoa egotzi nahi zioten, baina auzia preskribatuta dagoela iritzi dute epaileek.
Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.