"Zerbait sortzen atxilotuko naute"

  • 2009ko azaroan atxilotu zuten Idoya Iragorri (Sestao, 1983), hamarnaka gazteren kontra egindako operazio polizialean, Segiko kide izatea leporatuta. Orain, beste hiru kiderekin batera, gazte horiek epaitzen ari den Audientzia Nazionalari uko egin eta ezkutatzea erabaki du. Esperientzia “izugarria” dela dio, bizipen positiboz betea, baina senitartekoak “jazarpen polizial latza” jasaten ari direla salatu du.

Idoya Iragorri. (Arg: Ander Perez)
Idoya Iragorri. (Arg: Ander Perez)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zergatik hartu zenuen ezkutatzeko erabakia?

Espetxean nengoela, Oarsoaldeko lagunak teilatuetara igo eta kateatu ziren euren epaiketaren egunean. Hori buruan geratu zitzaidan. Gerora ere beste desobedientzia kasu batzuk eman dira, Donostiako harresia, edo Xapo (Xabier Sagardoi) eta Luis Goñirena, adibidez. Horiei jarraipen bat ematearren egin genuen ekimen hau. Egungo egoera ikusita pentsatu genuen: “Zer nolako bideak zabaltzen dira gure eskubideen defentsan jarraitzeko?”. Desobedientzia tresnaren baliagarritasuna mahai gaineratu nahi genuen. Arlo pertsonalean, atxilotu naute, espetxeratu, torturatu eta orain epaitu. Zer egingo dut horren aurrean? Ez diot inongo azalpenik eman nahi epaile bati. Ez dut onartzen haien legedia, betidanik borrokatu dut haren kontra eta beraz, ez naiz jarriko nire borondatez haien aurrean. 
 
Zentzu horretan, zer da gehiago, Espainiako Estatuari begirako mezua, ala euskal jendarteari begirakoa?
 
Uste dut indar gutxien duena Estatuari begirakoa dela. Azkenean, Estatua erraldoi bat da. Gurea ekarpena txikia da eta Estatuari ez dio inongo desorekarik sortuko. Baina Euskal Herriari begira mezu garrantzitsua da, borroka tresnak eskura dauzkagula erakusteko balio duelako. Momentu politiko konkretu batean gaude baina ez dugu zertan isildu, ez dugu zertan etxean geratu edo soilik manifestazioetara mugatu. Herritarrok horrelako ekimenak sortu behar ditugu, gu garelako inguratzen gaituena aldatuko duguna. Denbora guztian, etengabe, ekimen herritarrak sortzen dira, eta gure ekimenak ere horiek bultzatu nahi ditu. 
 
Desobedientziak, ekintza politiko gisa, eragin mediatikoa bilatu izan ohi du. Nola egiten da hori ezkutuan egonda? 
 
Elkarrizketa honen modukoekin, gure borroka medioen aurrean jarriz. Edonola, ez dut uste ekimen mediatikoak direnik soilik. Are gehiago, etorkizunean, desobedientzia naturalizatu eta normaltasunez bizi denean ez dugu ezkutatu behar izango. Desobedientzia arlo guztietan aplika daitekeen tresna da, ez bakarrik errepresioaren aurkako eremuan: hezkuntzan, ekonomian edo instituzioetan aplikagarria da, eta ez du zertan medioen arreta erakarri. Garrantzitsuena Estatuarekiko konfrontazioa bilatzea da, inposatzen dizkiguten legeak ez onartzea eta horiei aurre egitea.
 
Hala ere, kasu honetan, ezkutatu behar izan duzue. Zein izan da horren eragina? 
 
Ezkutuan zaudenean elkartasun sare bat osatzen da, jendearen elkartasuna eta konpromisoa beharrezkoa eginez. Etxean geldituko banintz segituan etorriko lirateke nire bila. Baina aldiz, ekimen honen bidez, jende gehiago inplikatu dut borroka honetan, eta agian aurrerantzean, jende horrek desobedientzia praktikatuko du hala behar duenean. 
 
Horretan datza elkartasunetik konpromisorako saltoa?
 
Bai, azkenean, elkartasuna sentimendu bat da, baina konpromisoa hartzen duzunean arriskatzen duzu. Eta gauzak arriskuan jartzerakoan baliagarriagoak dira etekinak.  
 
Azken urtean desobedientziak bide emankorra egin du Euskal Herrian. Zer ekarpen egiten dio zuen jarrerak bide horri? 
 
Interesgarriena da gure eskualdeetan agertzen ari garela. Desobedientzia normaltasunez bizi nahi dugu, kakotxen artean, badakigulako egoera ez dela normala. Baina ez gara garen horretaz aldenduko. Ni, betidanik, herri mailako militantea izan naiz. Beraz, zergatik joan behar naiz auskalo nora atxilotu nazaten? Ni nire herrira noa, nire herriko jendearengana, edo nire auzoko okinak ikus nazan agertuko naiz. Ez daitezela gutaz ahaztu. Azkenean, ezkutatzeak badu arrisku bat: ezkutuan denbora bat ematen duzu eta horrek zure borroka desagerrarazi dezake. Gure kasuan, agertzeak, hori saihestu du. 
 
Desobedientzia erresistentzia parametroetara mugatzen dela kritikatu ohi da. Aurrerako pausurik ematen ez duela, alegia. 

Desobedientzia arlo batzuetan praktikatu izan dut, desobedientzia zenik ere pentsatu gabe, okupazioan adibidez. Eta okupazioa, desobedientzia izanik, eraikuntza ere bada, harreman eredu bat eraikitzen duzulako, besteak beste. Orain txanpon propioa erabiltzeko proiektu batzuk sortzen ari dira Bilbon eta Ipar Euskal Herrian. Hori ere desobedientzia da, eta ez da erresistentzia, eraikuntza baizik. Desobeditzean beste sistema bat eraiki dezakezu. 

Zuen ekimenak Estatuarengan eragin mugatua duela esan duzu. Zein da bidea jarrera aldaketa bultzatzeko?

Momentu honetan lau katu epaiketa batera ez joateak ez dio Estatuari kristoren desoreka sortzen. Baina gaur lau bagara, eta bihar berrogei, bai. Eta hemendik aurrera, jendea isunak ez ordaintzen hasten bada, edo epaiketetan ez parte hartzen, desobedientziak Estatuaren errepresioa baldintzatuko du, garesti aterako zaiolako polizia mobilizatzea eta espetxeak betetzea. Ordainean, guk Estatuaren kolpeak jasoko ditugu. 
 
Horrek kontraesan txiki bat dakar. Azkenean, errepresioarekin amaitzeko ekimenek errepresio gehiago sortzen dute.

Ez al dugu dagoeneko errepresio nahikoa? Lantokietan, hiru egun baino luzeagoa den katarro bat harrapatu eta kalera goaz. Zergek itotzen gaituzte, auzoak poliziez beteta daude, eta edonork amaitu dezake bere etxetik kaleratuta. Hau da, ezer egin gabe ere baditugu ondorioak. Ez gara libre, ez gara gure buruaren jabe. Eta beti egongo gara baldintzatuta, isunak jaso ala ez, espetxera joan ala ez. Baina nik behintzat nahiago dut desobedientziagatik isun bat ordaindu, obedientziagatik lana galdu baino, edo obedientziagatik espetxeratua izatea baino. 

Orain arteko antzeko desobedientzia kasuak atxiloketekin bukatu dira. Nola irudikatzen duzu zuenaren amaiera?

Niri gustatuko litzaidake egiten amaitzea, gauzak egiten. Agian, elkarrizketa honetatik ateratzean atxilotuko naute. Baina horrela baldin bada, behintzat, elkarrizketa bat egin dut, eta jendeak irakurriko du. Zerbait sortzen atxilotuko naute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Desobedientzia zibila
Autoinkulpazio kanpaina abiatu dute, Korrikan migratzaileak laguntzeagatik epaituko dituztenekin elkartasunez

Korrika kari, 36 migratzaileri muga trabeskatzeko laguntza bideratzeagatik epaituko dituzten zazpi ekintzaileei elkartasuna adierazteko batu dira hainbat eragile J´accuse [Salatzen dut] kolektiboan. Urtarrilaren 26an eginen dute manifestazioa Irungo Ficobatik Hendaiara... [+]


2024-04-10 | ARGIA
Eragozpen fiskala bultzatzeko kanpaina abiatu dute, herritarren dirua ez dadin gastu militarrera bideratu

Gerra hots eta karrera armamentistiko betean, eragozpen fiskalera animatu ditu herritarrak KEM-MOC talde antimilitaristak, errenta aitorpena egiterakoan gure dirua ez dadin erabili gastu militarra handitzeko. Herritarrei laguntzeko bulegoak ireki dituzte EAEko hiriburuetan eta... [+]


Blokeo egunaren harira, gibelapenezko 800 euroko isuna jaso dute bederatzi bakegileek

Otsailaren 2an epaituko dituzte beste hamaika bakegile, uztailaren 23an autopista blokeatzeagatik. Elkarretaratzera deitu du Bake Bideak, datorren ostegunean 13:00tan jarriz hitzordua Baionako auzitegi aitzinean.


Euskarazko brebeta azterketen emaitzak banatzeko ekitaldia eginen dute uztailaren 12an elkargoan

Euskal Hirigune Elkargoaren babesarekin, euskaraz erantzundako zientzietako azterketen zuzenketa antolatu dute asteartean Baionako Arteen Hirian, eskatzen diren baldintzak errespetatuz.


2022-07-04 | Hala Bedi
Peio Jorajuria (Seaska)
“Bide guztiak itxiak zirenez desobedientziaren bidea hartu dugu”

"Duela gutxi arte osoki euskaraz egiten zuten gure ikasleek brebeta eta orain zientzietako froga euskaraz egitea debekaturik dugu".


Epaile batek adierazpen askatasuna mozal legearen gainetik jarri, eta KEMeko ekintzaile bat absolbitu du

2019an BBVAren Akziodunen Batzarra gauzatzen ari zen bitartean egindako protesta baten harira, sei pertsona identifikatu zituen Ertzaintzak, eta mozal legea aplikatuz horiei isuna jartzea proposatu zuen. Sei kideetako bat absolbitu du berriki Gasteizko epaile batek, ekintzari... [+]


Ekintza zuzena
Ehunka eukalipto moztu eta haritzak landatu dituzte Arratiako baso batean

20 ekintzaile inguru 25 hektareako jabetza pribatu batean sartu dira, eukaliptoak moztuz eta hesiak apurtuz. Eukaliptorik ez, haritza bai! mendi martxa bertatik igaro da, eta herritarrek dozenaka haritz landatu dituzte eukaliptotik askatutako eremuan. Ekintzaileek ekintza... [+]


2021-06-17 | ARGIA
Desobedientzia ekintza baxoan: berrogei ikaslek euskaraz erantzun dute filosofiako azterketa

Baxoko filosofiako azterketa euskaraz erantzun du Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasle andanak, ikasketak hizkuntza horretan egiteko eskubidea aldarrikatu asmoz, aurrez jakinik ez direla zuzenduak izango.


PODCAST #64 | Ingeniari desertoreak, puntako lanpostuari uko eginda sistemaren kontra borrokan

Ez dira gutxi konpainia handietako goi mailako ingeniari eta teknikariak beren lanpostuari uko egiten diotenak. Horiez entzun ohi da erabakia hartu dutela ‘erreta’ zeudelako, lanbideaz nazkatuta edo garapen pertsonal bila. Baina badira desertatu eta bizimoduz... [+]


Ingeniari desertoreak, puntako lanpostuari uko eginda sistemaren kontra borrokan

Ez dira gutxi konpainia handietako goi mailako ingeniari eta teknikariak beren lanpostuari uko egiten diotenak. Horiez entzun ohi da erabakia hartu dutela ‘erreta’ zeudelako, lanbideaz nazkatuta edo garapen pertsonal bila. Baina badira desertatu eta bizimoduz... [+]


2021-04-19 | ARGIA
Aroztegiko proiektuaren aurkako kanpaldia mugagabe bilakatu dute

Larunbatean hasitako kanpaldia jasotzen ari den babes handiagatik hartu dute erabakia. Astelehen goizean makinak agertu dira baina ezin izan dute lanik egin. Eguerdian Guardia Zibila azaldu da, baina protestan zeudenak grabatu ostean alde egin dute poliziek.


“Liburua ekintzarako tresna da, beraz, animatu erabiltzera”

Su geldoan egosten hiru urte eman ostean, liburu bat ari da isilpean eta eskuz esku mugitzen Euskal Herrian: Mundua eraldatuz gozatzeko errezeta liburua. Askotariko ekintza zuzen zaporetsuak egiteko beharrezko osagai guztiak aurkituko ditu irakurleak bertan: errezeta bakoitza... [+]


Eguneraketa berriak daude