Bizitzaren tempoa

(Arg: Alberto Elosegi)
(Arg: Alberto Elosegi)
“Mundu honetan denak du bere tempoa, ez bakarrik musika tresnek; aizkolariak ere enborra mozterakoan tempo jakin bat du, edo harri-jasotzaileak. Naturala, benetakoa, berea. Harri-zulatzaileak, hain da garrantzitsua Bizkaiko kulturan, ezen antzokian ere lekua baitu.  Agian lehen aldia da antzoki batean dagoela, gauza ezohikoa baita herri kirola antzokian. Nola konektatu indarra eta oreka horrekin. Herri baten pultsuaz ari gara, gure herriaren tempoaz, gaur egungoaz. Herri kirola herri baten espresioa da, gure nortasunaren isla”. Harkaitz Martinez de San Vicenteren hitzak dira, Herritmo ikuskizun berriaz ari da. 
 
Berak eta Mikel Ugartek (txalapartan), Mixel Ducauk (haize tresnetan), Juanjo Otxandorenak (soketan) eta Iñigo Egiak (perkusioan) osatzen dute Oreka Tx. Durangoko Azokaren atarian aurkeztu zuten euren azken lana, Silex (jotzen duten harrizko txalapartaren materialari erreferentzia eginez), Txalap.art ekoizteketxearen eskutik plazaratua. Kalakan hirukotea izan dute lagun ahotsetan abentura berri honetan, diskoari dagokionez. Baina tradizioa eta garakidetasunaren arteko lerro mehea urratzeko, Kukai dantza taldea gehitu zaie Herritmo ikuskizunean. Tradizio hori gaurkotzeko orduan, herri kiroletan aurkitu dute inspirazioa, eta plazatik antzokira eraman dituzte, nekazal giroa hirira ekarriz. Baina ez nolanahi. Sei dantzarik, zortzi musikarik eta beste hainbat kirolarik parte hartzen dute ikuskizunean.
 
Herritmok, H-z, herri baten erritmoari egiten dio erreferentzia. Diziplina anitzeko ikuskizun honek lau ardatz ditu: musika, Oreka Tx-en eskutik, kantua Kalakanen eskutik, dantza, Jon Mayak zuzentzen duen Kukai dantza konpainiaren eskutik, eta herri kirolak, ikuskizun honetan parte hartzen duten kirolarien eskutik. “Guretzat herri kirola oso diziplina deigarria izan da betidanik, sentimendu handikoa. Herri kirolek duten desafio edota erronka zaletasun horrekin ulertu dugu proiektu hau, halaber. Guretzat, proiektua aurrera ateratzea 300 kiloko harri bat altzatzea bezala izan da” dio Harkaitz Martin de San Vicentek. Entrenatzaile lanetan, zuzendari artistiko Hansel Cereza (La Fura dels Baus, Cirque du Soleil) kataluniarrarengana jo dute, kanpo ikuspuntua eskaintzeko. “Dantza, musika edo kantuaren eta herri kirolaren arteko indarren oreka bilatu nahi izan dugu”, dio Hansel Cerezak. 
 
Jon Mayak, Kukai dantza konpainiaren koreografoak, opari gisa hartu du Herritmo ikuskizuna. Taldeko ohiko dantzariez gain, Noemi Vianak eta Anne Anzak ere parte hartzen dute. Dantza garaikidean aritzen dira biak, hala ere ez zieten muzin egin arin-arinei. “Beraien parte hartzeak aberastu egin du ikuskizuna, dantzari dagokionez”, dio koreografoak. “Pertsonalki,  esan behar dut, euskal kultura eta euskal tradizioa ulertzeko modu bat dugun taldeak bildu garela proiektu honetan. Hau da, gaur egungo kultura egiten badugu ere, gure herriko tradiziotik edaten dugu eta hori da gure oinarria. Eta gu denok elkartzea benetan da interesgarria, zure barrura begiratzeko aukera ematen dizulako. Honen atzean badago hausnarketa bat eta da, zergatik egiten dugun egiten duguna, eta nola iritsi garen honaino”, azaldu digu Mayak.
 
Jamixel Bereau Kalakaneko abeslaria pozik agertu da Oreka Tx eta Kukairekin egindako lanagatik. “Koherentzia handiko lana da, askotan ez baita izaten erraza euskaldunok gure nortasunarekin dugun harremana. Eta euskal sortzaileek are gutxiago, badugu arazo hori gure artean. Musika sortzeko, zer den euskal musika, nondik datorren... Tradizioa eta modernitatearen arteko oreka, euskal nortasuna... Horregatik, uste dut hirurak elkarrekin egotea gauza normala dela, gauza asko baitugu elkarrekin, gizakia, mundua, artea nola ikusten ditugun... Istorio bat kontatzen dugu, emozioak eta indarra sortuz, bizitzaz, euskal nortasunaz edo norberarenaz”.
Ikuskizuna zirraragarra da. Dantzariek taldeka ari direnean erabat menperatzen dute espazio eszenikoa, dantza garaikidea eta tradiozionala batuz, Kukai konpainiak ondo egiten dakien moduan. Banaka, binaka eta taldeka aritu ziren jotak, fandangoak eta garaikidetasuna zerien mugimenduak bilduz. Musikariak, Oreka Tx-k eta Kalakanek euskal kantutegi tradizionala eta fusioa bildu zituzten. Bi txalaparta mota erabili zuten, harrizkoa eta egurrezkoa, erakutsiz berriro ere, musika-tresna erritmiko horrek musika armonikoa egiteko ere balio duela. 
 
Ducauk edota Otxandorenak musika tresna ugari erabili zituzten. Soketan aritu zen Otxandorena, gitarra eta mandolina erabiliz. Ducauk, berriz, alboka, saxoa edota txirulak jo zituen. Kalakaneko abeslariak ondo aritu ziren, a capella zein musikariek lagunduta. Ikuskizunaren azken txanpa herri kirolariek eman zuten, enborrak moztuz, harriak altxatuz eta harrian zuloak eginez (bi neska aritu ziren kirol honetan). Publikoak, gogoz eta oihuz jarraitu zituen kirolarien abileziak.
 
Bilboko Arriagan estrenaldia egin ondoren, Iruñeko Gaiarre antzokian eta Gasteizeko Principal antzokian izan ziren, eta “sarrerak agortuta” kartela eskegi zen lehiatiletan; abenduaren 27an Gernikako Lizeo antzokian, eta urtarrilaren 4an Donostiko Kursaalean. Otsailaren 22an Baionako antzokian izango da ikusgai.
Herritmo
Oreka Tx, Kukai, Kalakan
 
Zuzendaritza artistikoa: Hansel Cereza, Harkaitz Martinez de San Vicente. 
Zuzendaritza eszenikoa: Hansel Cereza. Koreografia: Jon Maya. 
Dantzariak: Noemi Viana, Anne anza, Kukai Dantza Konpainia (Nagore Indakoetxea, Nerea Vesga, Urko Mitxelena, Alain Maya).
Musikariak: Oreka Tx (Harkaitz Martinez de San Vicente, Mikel Ugarte, Mixel Ducau, Iñigo Egia, Juanjo Otxandorena), Kalakan (Thierry Biscary, Jamixel Bereau, Xan Errotabehere).
Herri kirolariak: Alex Txikon, Ernesto Espeleta, Julen Mendieta, Done Intxausti.
Hitzak: Uxue Alberdi, Xabier Sukia, Jon Maia, Ernest Alkhat, Amets Arzallus, Beñat Sarasola, Luis Mari Mujika. 

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Dantza
2024-12-16 | dantzan.eus
Iurretako emakumeek 1995ean soka-dantza plazaratu zutenekoa

Iurretan 1995ean andreek soka-dantza nola plazaratu zuten idatziz jasoa du Jon Irazabalek. Izan ere, 1837ko San Migel jaietan emakumeek osatutako aurreskua dantzatu zela ikusita, arrasto haiei jarraika, kopla doinuz lagundutako soka-dantza ikasi eta kaleratu zuten Iurretako... [+]


Ez da efimeroa, ez, euskal dantza-hizkuntza

Dantzaren munduan gabiltzanok askotan errepikatzen dugun ideia da dantza efimeroa dela. Elhuyar hiztegiak espainoleko "efímero"-ren ordaintzat ematen ditu honakoak: efimero, suntsikor, galkor, iragankor, iraungikor, ilaun. Ez dut gogoan nori irakurri nion... [+]


2024-10-30 | dantzan.eus
Euskal dantzako diplomarako lehen urratsak Ipar Euskal Herrian

Azken urteetan Lapurdiko kontserbatorioan euskararen eta diziplina tradizionalen presentzia handitu da eta euskal dantzako ibilbideari forma ematen ari dira; irailean hasi da lehen zikloa. “Herri Elkargoa sortu zen Iparraldean eta nahi zuten herri musika eta herri... [+]


Itzalari begira

MOOR KRAD

Nork: Ertza konpainiak.
Noiz: urriaren 3an.
Non: Getxoko Muxikebarri aretoan.

---------------------------------------------

Bi urte atzera izan nuen Moor Krad obraren berri; hain zuzen, Ertza konpainiako kideek dantza pieza sortu eta estreinatu zuten... [+]


2024-09-06 | dantzan.eus
Irailaren 8an dantzan: Otsagabian, Eltziegon eta non gehiago?

Ausartuko gara esaten Otsagabiko (Nafarroa) eta Eltziegoko (Araba) dantzak direla irailak 8 bueltako dantzarik ezagunenak. Ibilbide eta historia luzea dute eta azken hamarkadetan Euskal Herriko dantza talde askoren errepertorioetan jasoak izan dira.


2024-09-03 | dantzan.eus
Dantza garaikideko konpainien agertoki Gipuzkoako Larraul, Mutiloa eta Altzo herriak

Dantza garaikidea landa-inguruneetara zabaltzeko asmoz iraileko hiru asteburutan lantegi eta emanaldiak izango dira Gipuzkoako Larraul, Mutiloa eta Altzo herrietan. LABO GEO (Gorputza eta Ondarea) ekimenaren baitan antolatu dira saioak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan... [+]


Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako

Sei urte ditu. Gustura ari zen da dantzan. Baina gurasoek jakinarazi digute utzi egingo duela dantza. Arrazoia? Eskolan burla egiten diote lagunek dantzan aritzeagatik. Sei urte. Eta dagoeneko genero estereotipoen indarkeria sufritzen. Nahikoa da! Gurasoak, eskolak, irakasleak,... [+]


Lesakan ezpata-dantzari ateratzeko listan zain

Lesakako ezpata-dantzariak San Fermin egunerako ezpata-dantzako entseguetan dabiltza azken hilabetean. Hamabost atera ohi dira dantzara, eta besteak titularren batek hurrengo urteetarako lekua utzi zain daude.


2024-06-17 | dantzan.eus
Ba al datoz gazteak euskal dantzara?

Transmisioa eta dantza taldeetako erreleboa aztertu nahi izan dugu Dantzan Ikasi topaketetan, eta gazte belaunaldiek lan egiteko ereduak ezagutu nahi izan ditugu “Gazteen parte-hartzea euskal dantzan” mahai inguruan: Eder Niño Barakaldoko... [+]


2024-06-12 | dantzan.eus
Dugunak botako du Iruñeko Sanferminetako txupinazoa

Iruñeko alkate Joseba Asironek prentsaurrekoan iragarri duenez, Duguna dantza taldeak jaurtiko du 2024ko Sanferminetako txupinazoa. Duguna izan da Iruñeko herritarren boto gehien jaso duen hautagaitza. Hain zuzen dantza taldearen sorreraren 75. urteurrena ospatzen... [+]


Eguneraketa berriak daude