Klaseen arteko berdintasun ezari dagokionez mundu aberatseko gizarteek 1920koen gero eta antza handiagoa dutela, horra gero eta sarriago aditzen den argudioa. New York izan daiteke atzerakako joera horren erakusgarri nagusietakoa, jendeen erreakzio bezala azken udal bozketan Bill de Blasio aurrerazalea nagusitzea eragin duena.
Berdintasun gutxiena duen herrialdea, mundu aberatsean, AEBak, eta AEBetan berdintasun ezan txapeldun, New York. Hori bat. Hona bigarrena: New Yorkeko estatuan 2008an sortu diren enpleguen %97 otordu azkarren sektorekoak dira. Hirugarrena: Bill de Blasiok New Yorkeko alkatetza irabaztean, 1920ko hamarkadako klase politika berpiztu da.
Hiru esaldi horiek bereizi ditu Bartzelonako La Vanguardia egunkariak Andy Robinson kazetariaren “Historia de dos hamburguesas” erreportaje bikainetik. Liverpoolen (Britainia Handia) 1960an sortua, soziologia eta ekonomia ikasia, Katalunian egoitza izanik munduan zehar dabil Robinson erreportari. “Un reportero en la montaña mágica” liburuan azaldu ditu Davoseko gailurrean biltzen diren eliteen barrunbeak eta trikimailuak.
Orain Robinsonek La Vanguardian “Urbes globales / Urbes desigualdades” kronika multzoan kontatu du nola handitu den berdintasun eza munduko zenbait hiri nabarmenetan: New York, Londres, Paris, Rio de Janeiro, Bartzelona... AEBetako miseriaren adierazle nagusia, gezurra dirudien arren, ez baita Detroit, New York bera baizik.
AEBetako bizimodua Friends, Sexo en Nueva York eta oro har telebista guztietan ikusitako serie ergelen araberakoa delakoan bizi diren gazteei derrigor irakurrarazi beharko zitzaien “Historia de dos hamburguesas” erreportajea. Eskuineko argazki handitik hasita: neoizko argiek distira egiten duten MacDonald zentrikoaren atarian bezeroak harrapatzeko ahaleginean ari dira Mini Mouse eta Sesam Streeteko mamua. Azpiko azalpenak: “Otordu azkarrak, enplegu merkeak. Urteotan milaka enplegu sortu dituzten fast food kateetako langile askok gizarte zerbitzuetara jo behar izaten dute beraiek jan ahal izateko”.
Ez bat eta bi, New Yorkeko pizzeria eta hamburgertegi merkeetan beharrean ari diren lautatik batek behar du udal zerbitzuen beharra jateko. Kazetariak elkarrizketatu ditu astean 34 orduz lan eginda 250 dolar (185 euro) kobratzen duten zerbitzariak. Zabor-janaren saltzaileek erakunde publikoei 7.000 milioi dolarreko gastua eragiten diote laguntza sozialetan.
Datu hauekin Berkeleyko unibertsitateak erakutsi du herrialde osoko izurritea dela, “Low-wage fast-food jobs leave hefty tax bill, report says” ikerlanean. “Fast-food industriak kentzen dizkie urtean 7.000 milioi dolar AEBetako zerga-emaileei, zeren eta langileei hain gutxi pagatzean hauen %52ren familiak behartzen baititu laguntza sozialak eskatzera. (...) Baita astean 40 orduz beharrean ari direnak ere. Fast food industriak urtean 200.000 milioi dolar mugitzen ditu. Bere langile arruntek bataz beste orduko 8,69 dolar irabazten dute. %13ri baino ez zaio ordaitzen osasun zerbitzurik”.
1928an baino okerrago
Hedabide nagusiek asko aipatu dute New Yorken berpizkundea, bere ekonomikoaren bizkortzea. Baina biziberritzea oinarrituta dago obrero jendea beherantz mugiaraztearen gainean.
Orain dela gutxi arte bere burua klase ertainaren kidetzat zeukan jendeak bere irabazi maila apaltzearekin batera mugitu beharra dauka lekuz ere. Harlem, Broklyngo periferia, trapitxeroen sehaska zela esaten zen Bed-Stuy... horiek orain bilakatu omen dira aberatsen jomuga. Soldatak jaitsi ahala igo dira etxeen prezioak, erosteko bezala alokatzeko. Langile prekario bihurtuak urrunago joan beharko du, bere lekua urrutiko norbaiti utzita.
Robinsonek hautatu dituen hiri guztietan fenomeno bera deskribatu du. Erakunde publikoek gastuetan ezarritako murrizketengatik gero eta abandonatuagoak geratu dira auzo batzuk. Aldiz, betidanik chic izan direnetan luxuzko komertzioak ugaritu dira, jatetxe aberatsak, eta etxebizitzen prezioa suziriaren moduan igo. Pobreak pobreago, aberatsek diru pilak nonbait inbertitu behar, higiezinen espekulazioa zabaldu da oraintsu modan jartzen hasi diren auzoetara. Bat harritzen da jakitean Sao Pauloko favela batzuk sartuta daudela zoramen horretan, itsaso alderako ikuspegi zabala daukatenak noski.
Kazetaria etxeen prezioei begira ibili da New Yorkeko karriketan. Oinezko agure batek esan dio: “Pisu kaxkar bat lau milioi kostako zaizu, adiskide. Londresen bezala da, mundu osotik datoz beren dirua uztera, Europatik, Asiatik”. Lau gelako penthouse bat ikusi du salgai 39,5 milioi dolarretan. Saltzailea Robert de Niroren semea, higiezinen agente bilakatua.
Berdintasun ezaren larritze odoltsua AEB osokoa da. Pew Research Centerrek berrikitan plazaratu du “AEBetako irabazien berdintasun eza, hamarkadotan handitzen ari dena, gaur da 1928tik izan den handiena”. Berkeleyko unibertsitatean ari den Emmanuel Sanz ikerlariak atera dituen kontuak. 1928an, krisi handi haren bezperan, familien goiko %1ek jasotzen zituen AEBetako irabazi guztien %24 eta beheko %90ek irabazien %51.
Gero, tarteak txikiagotuz joan ziren. Gerraren akaberan, 1944an, %1 aberatsenak irabazi guztien %11 zeukan beretzako, eta azpiko %90ak irabazien %67. 70eko hamarkadan hasi ziren tartean berriro handitzen. Azkenean, 2012ko datuetan, jendeen %1 aberatsenak irabazi guztien %22,5 dauka beretzako eta azpiko aldeko %90ak lehenbiziko aldiz erdia baino gutxiago, %49,6.
David Harvey geografo marxistaren ustean, 1970etik gaurdaino datorren okerragotze horren laborategia New York bera izan da. Hemen ezarri zuen AEBetako eliteak lehenbizikoz proiektu neoliberal berria, New Yorken porrot ekonomikoa deklaratuta, gero eredua Ronald Reagan eta Margaret Thatcherren eskutik mundu osora zabaltzeko, izan Hego Amerikara, Britainia Handira eta azken krisiarekin Europa osora.
1975ean bankuak egin ziren zorretan itotako udalaren benetako jabe, sindikatuen indarra txirtxilatu zuten, sektore publikoa desegin eta krisis fiskalaren erdian aberastasunaren banaketa berriro antolatzen hasi, aberatsen mesedetan. Harveyren hitzetan, “New York aitzindaria izan da Reaganek hartutako politika neoliberaletan, mundu mailan Nazioarteko Diru Funtsak 80ko hamarkadan ezarri zituenetan (...) erakusteko New Yorki gertatutakoa edonori gerta dakiokeela”.
Udazken honetatik ikuskizun dago De Blasio alkate berriak zertan eta zenbat aldatu ahal izango duen egoera hori. Bere programa aurrerazaleak itxaropen handiak piztu ditu. Mundu osoa dauka zain.
Hemendik aurrera egunkarian soilik "norbanakoen askatasuna eta merkatu librea" sustatzen dituzten iritziak jasoko direla adierazi du enpresaburuak. Iritzi artikuluen zuzendariak hedabidea utzi duela ere argitaratu du.
AEBek Ukrainako gerraren aurrean egindako jarrera aldaketaren barruan, “lur arraroak” deiturikoak negoziaziorako gai nagusi bilakatu dira Volodymyr Zelenskyren eta Donald Trumpen artean. Lehenak nahi du AEBek bere segurtasuna bermatu dezatela Errusiaren aurrean,... [+]
Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]
Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]
Greenpeaceko kideak Dakota Acces oliobidearen aurka protesta egiteagatik auzipetu dituzte eta astelehenean aztertu du salaketa Dakotako auzitegiak. AEBko Greenpeacek gaiaren inguruan jasango duen bigarren epaiketa izango da, lehenengo kasua epaile federal batek bota zuen atzera... [+]
Ekitaldian, Mileik motozerra bat oparitu dio Muski, murrizketa sozialen sinbolo eta aldarri gisa.
Azken egunetako giroa baretzeko asmoz eta Ukrainako Gerraren bukaeraz hitz egiteko elkartuko dira Trumpekin, ondoko astean, Emmanuel Macron Frantziako presidentea eta Keir Starmer Erresuma Batuko Lehen ministroa. Auzi bera aipagai, ostegun honetan elkartzekoak dira ere... [+]
49 urte preso pasa ondoren, libre utzi dute Leonard Peltier AEBetako ekintzaile autoktonoa. Otsailaren 18 honetan heldu da bere senide eta lagunen artera 80 urte dituen preso-ohia.
Palestinan genozidioa, Europan gerra eta potentzia nuklearren artean tentsioa. Ez daukagu berri on askorik emateko, baina bada bat, hondamendi orokorretik eratorria, aipatzea merezi duena: aldeko baldintzak sortzen ari dira kontrainformaziorako, informazio independenterako,... [+]
44 urte ditu, ama mexikarra, eta eskoziarra aita. Mexiko Berrian jaio zen, Utah-n hazi, eta duela hogei urte izan zuen euskararen berri, Cadizen Zinemagintza ikasten ari zela, norbaitek abizen euskalduna zuela esan zionean. Duela bi urtetik Donostian bizi da eta euskara ikasten... [+]
Macronek egindako deiari erantzunez, NATOko eta Europako agintariak Parisen elkartuko dira astelehen honetan, AEBek eta Errusiak iragarri ostean Ukrainako gerra amaitzeko elkarrizketei heltzekotan direla. Europak diru asko xahutu du Ukraina laguntzen, eta gerra amai dezakeen... [+]
Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.
Su-etena hausteko arriskua erreala izan bada ere aste guztian zehar, adostasun batera iristeko bidean dira bi aldeak: bahitu gehiago askatuko lituzke Hamasek, laguntza Gazara sarrarazteko bidea ez oztopatzeko "promesa" egin duelako Israelek. Arabiar Ligako herriek... [+]
Trumpek eta Putinek ordu eta erdiz hitz egin dute telefonoz. Biek hala biek baieztatu dute ados direla Ukrainako gerra amaitu dadin "elkarrekin lan egiteko", baina argi utzita Ukraina 2014ko mugetara itzultzea ez dela "errealista". Zelenskyrekin ere hitz egin... [+]
Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]