Liburu handi baten ostean, maitasun handi baten ostean bezala, hutsune bete ezina gelditzen da, lehenagotik aurreikusten duzuna, beldurra eragiten dizuna, hurbiltzen ikusten duzuna eta, hala ere, bila abiatzea beste irtenbiderik aurkitzen ez duzuna.
Ni biziki engantxatuta egon naiz Miguel Sánchez-Ostizen El Escarmientorekin. Gustatu bai, baina ez nuen uste horrelako zirrara eragingo zidanik. Hala bertan kontatutakoagatik nola estiloagatik. Azken hau beti aitortu behar zaio Sánchez-Ostizi; gaztelaniaz hobekien idazten duen egile nafar, basko edo are espainiarretakoa da: hiztegiaren zehaztasuna, adjetibazio harrigarria, irudi poetikoak hitzik zatarrenekin, ahozko kulturako perlekin nahasteko gaitasun dotorea...
Bestalde, liburuan jasotzen den aspaldiko sumindurarekin hain erraz konektatu izanak harritu nau, neurri batean. Gerra zibila inoiz ez dut “nire” gerratzat hartu, gertatutakoaren inguruan iritzi sendoa banuen ere. Baina, espero ez bezala, gaurko (nire) Nafarroa den bezalakoa atzemateko jatorrira eraman nau eta barrutik ulertu ahal izan dut. Bihotza estuturik irakurri dut bertan agertzen zen pertsona bakoitzaren izen-abizenak, nire familiako, nire inguruko norbaitenak ikustearen beldur.
Iragan aspergarrikotzat ditut nik arbasoak, baina jende arruntaren ikaragarritasuna ere ez da alde batera uztekoa. Aitona 30 urte zituen gerra hasi zenean (bizitza osoan nekazaria gezurrik esan ez badidate, etenik ez badute isildu), eta hamar bat urte pasa ziren amonarekin ezkondu zen arte. Zer ibili zen ordura arte? Zenbat bizitza kabitzen dira berrogei urtetan? Amona hamabi urte gazteagoa zen, Kasedakoa, eta, hil hurren, apenas hitz egiten zuenean, behin, euskarazko abesti bat, eskolan monjek irakatsia, kantatu zidan. Erdaldun hutsa zen eta hor ari zen, berak jakin gabe, Sabino Arana Goiriren izena goraipatzen euskaraz. Gauzak isildu dizkigute eta, okerrago, ez ditugu jakin nahi izan.
El Escarmiento ez da liburu erraz bat gero zerekin ordezkatu bilatzeko, gero zer irakurri erabakitzeko. Baina patuak geure aurrean osatzen duen sintaxi gehienetan misteriotsuak hartaratua, esku artera iritsi zitzaidan hurrengo liburua Sánchez-Ostizek berean ez egiteko espresuki aholkatzen duen ariketa batera ematen da buru-belarri, beste gudu batekin, hori bai: “No, no fantasees sobre dónde habrías estado, estás aquí, en el presente, asistiendo al relato del arroyo y del crimen, de la furia y el odio cainita”.
La Central liburu-dendako aukera zabalaren artean erabaki ezinik, inon topatzen ez dudan Pierre Bayard psikoanalista eta literatura aztertzailearen lanik ba ote zen bilatu nuen. Bingo. Bere azkena bazuten, aurten plazaratutakoa: “Aurais-je été résistant ou bourreau?”. Izenburuak ia dena adierazten du. Atal bakoitzean erreferentzia literario bat lagun, bere iraganeko ni hipotetikoak zer erabaki hartuko lituzkeen, norberak zer bidegurutze etikoak “sortu” behar dituen gelditasunetik ekintzara igarotzeko barne indarra biltzeko. Aitortu behar dut erronka zaila zela Bayardena eta ez nauela asebete.
Bazkalondo batean hizpidera ateratzeko behintzat balio izan dit eta gure “gerrara” itzul genezan, ea zer bandotan egingo nuen borroka (edo, bestean bada, egingo nuen salaketa etikoa), gure jaioteguna hamar, hogei urte lehenagokoa izan balitz, baina armak isildu diren honetan hobe honetaz zipitzik ez esatea.
Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]
Lau urte eta erdira arteko kartzela-zigorrak eta 25.000 eurorainoko isunak eskatzen dituzte auzipetuentzat. Duela lau urte, etxe-kaleratze bat gelditzen saiatu ziren Herrandarren kalean.
70 urteko emakume bat eta bere biloba bota zituzten euren etxetik, baina hura bereganatu dute berriz. Etxea defendatzeko konpromisoa azaldu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.
Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]
Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.
Auzoko familia bat etxea galtzeko arriskuan dagoela salatu du Berriozarreko Hipotekak Kaltetuen plataformak, hipoteka 600 eurotik 1.150 eurora igo eta gero. Familiarentzako irtenbide bat eskatu du plataformak.
Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]
Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]
Lau hilabeteko eta lau urteko bi ume dituen familia bat etxetik bota dute astelehen goizean Bilbon. AZET Etxebizitza Sindikatua azken egunotan etxegabetzea bide judizialetik geldiarazten saiatu bada ere, astelehen goizean bota ditu poliziak etxetik. Manifestazioa deitu dute... [+]
Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.
Enplegua izanik ere hipoteka ordaindu ezin dutelako Laboral Kutxak etxegabetuko dituela salatu du Auzoan Bizik. Ostegun goizean "erresistentzia” egitera deitu du etxebizitza sareak.
Mailegu enpresa batek emakumeari "iruzur" egin diola salatu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, eta mobilizatzeko deia egin du Astrabuduako etxegabetzea gelditzeko. 10:30ean agertu dira segizio judiziala eta Ertzaintza etxegabetzea gauzatzeko,... [+]
Iruzur baten biktima izan da emakume bat, eta horren ondorioz bota nahi dute bere etxetik. Kaleratzeari aurre egitera deitu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak: asteartean, 09:00etan, Astrabuduako Aldaieta Bideko 7. zenbakian elkarretaratuko dira.