Prokrastinatzaile amorratu honek izan dezakeen txarrena lerro hauek idazteko denbora luzea izatea da. Orri zuria niri begira geratzen da. Hasieran pozik, zerk beteko duen galdezka; gero aspertuta, zertaz idatziko dudan erabakitzeko munduari so egiten diodan bitartean. Ardura handia da, horrenbeste dira gaiak, horrenbeste esan beharrekoak. Tira, denbora soberan dut eta enkargu-egunetik entrega-egunera dagoen tarte luzeak gaurkotasunaren kontra joka ez dezan, prokrastinatzen jarraitu dut. Orrialdea, erabat gogaituta, zurbiltzen hasi da.
Betiko gai unibertsalez eta atenporalez idaztea denborari iseka egiteko modua izan liteke. Eta epea bete baino lehen egongo litzateke folioa pozik. Baina ez! Hobe hori eguneko gertaera bati lotzen bazaio. Eta egunen joan-etorriak ekarri du gairik. Melillako hesien ezaugarri teknikoak, Fagorren itxierarenak, Interneteko espioitza, Segurtasunaren lege berria, Mandelaren heriotza eta hurrengo egunetako hitz zurien uholdea. Sortu da, bai, albisterik. Hala ere, agian, apur bat gehiago itxaroten badut, sortuko da azken unekoagoa den gairik.
Gainera, Argiak ez dit inolako argibiderik eta jarraibiderik ematen. Nahi dudana eta nahi dudanaz. Eta erabateko askatasun honek kikildu, elbarritu, egiten nau. Errazagoa zen eskolan udaberriari buruzko idazlana egitea agintzen zigutenean. Edo beranduago, “aurkezpena-korapiloa-amaiera” zituen ipuina. Edo ”sarrera-hipotesiak-metodologia-emaitzak-ondorioak” zituen tesia. Lerro hauek idazteko inolako agindurik ez jasotzeak aukera guztiak uzten ditu zabalik. Folio zuriaren amildegia.
Azken-azken unekoaren bila Twitterrera jo dut. Amildegian behera eta behera. Nola erabaki dena posible denean? Nola bereiztu oihan horretan zein den nire jakin-mina aseko duen txioa? Maizen aipatzen den gaia? Gehien bertxiotzen dena? Entropiaren teoriak kontrakoa dio: gutxien agertzen dena da informazio gehien ematen duena. Eta entropiari buruz idazteko erabakia hartzekotan nengoela, gai-jartzaileak hartu du hitza: “Katalunia estatu bat izatea nahi duzu? Katalunia estatu independente izatea nahi duzu?”. Erroldan ez zegoen arren, lehen erantzuna Europako Kontseiluko presidentea den Herman van Rompuyk eman du. Agerraldi berean Espainiako Gobernuak argi utzi du galderak ez dituela edozeinek egiten, berak izendatutako kazetariek baizik.
Prokrastinazioaren aurka, zirt edo zart.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]
Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]
Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]
Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]