Arizmendiarretak 1956an ekin zion bere proiektuari. Enpresa kapitalistak nagusi ziren garaian, bere lehen saiakera Union Cerrajeran egin zuen; enpresako ugazabengana jo zuen, langileek enpresako erabakietan ahalmena izatea eskatzeko. Eskaerak jaso zuen ezetzaren aurrean, hartu zuen auto eraketarako bidea. Gizarte auto eratuago bat lortzea helburu zuen proiektu berriari, ilusioz eta indarrez ekin zioten On Jose Mariak sortutako Arrasateko Eskola Politeknikoko bost ikaslek: Usatorrek, Larrañagak, Gorroñogoitiak, Ormaetxeak eta Ortuibaik.
Horretarako lehen harria izan zen ULGOR; egun oraindik ere askori entzungo diogu, Fagor Etxetresnak kooperatibari, ULGOR deitzen. Barrura begira, enpresa demokratikoa lortu nahi zuen Arizmendiarretak, bere hitzetan, langileen adin nagusitasuna lortu behar zen. Bazkideak izan behar zuen kontziente eta erantzule, proiektu kooperatiboak eskatzen zuen erabakiekiko. Eta kanpora begira, justizia soziala lortzeko gizarte eraldaketa zuen ipar. Auto eraketaren potentziala, norbere ahalmenetik abiatuz, beharrak detektatu eta hauei erantzuna ematean zetzan. Lortu zuen bere helburua eta horri esker ditugu Arizmendi ikastola, Mondragon Unibertsitatea, Lagun Aro, Eroski, Euskadiko Kutxa... gizarte auto eratu propioa.
Baina, krisi globalak Fagorreko krisia agerian utzi du. Hamaika ahulezia. Begiratu desberdinetatik egin genezake gertatutakoaren azterketa, baina bazkide izaeran ikusi dudan ahuleziari erreparatu nahi diot. Bazkideek agerraldietarako izan duten bulkada zaila da ulertzen, ez baita jokabide kooperatiboarekin uztartzen erraza.
Bazkideak urrundu dira erabaki guneetatik; boterearen demokratizazioa ez da ondo kudeatu. Pentsa daiteke, tentsioa galdu dutela eta euren ardura maila delegatu egin dutela. Ez zaie utzi euren erabaki ahalmena kudeatzen ala ez dute nahi izan. Batzuek ez dutelako informazioa eta erabaki ahalmena sozializatu, edo, besteek hartu nahi izan ez dutelako. Tekno-egitura eta sozio-egituraren arteko lehian, lehena atera da irabazle, arrazoiak arrazoi.
Fagorreko bazkideek zein gainerako kooperatibistok, kooperatibismoak eskatzen duen exijentzian sakontzeko erantzukizuna daukagu. Horretarako, ardura postuetatik, gainerako bazkideekiko komunikazioa zaindu beharra dago. Eta bazkideok geure ardura berrartu beharra daukagu, nerabezarotik, Arizmendiarretak eskatzen zuen adin nagusitasuna berriro iritsi arte. Fagorrek izan behar du irakasgai, kooperatibismoaren muinera itzultzeko eta auto eraketak exijitzen duen ardura berrartzeko.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]
Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]
Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?
Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]
Joan den abenduaren 5ean, PPk lege proposamen bat aurkeztu zuen Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako toki entitateetako Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza lanpostuetan funtzionarizazioa lortzeko prozesuak bereizteko. Hori gertatuko balitz, 30 pertsona inguruk merezitako... [+]
Nazio Batuek abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zutenetik 51. urteurrena bete da aurten. Data horrek garrantzia hartu du Euskal Herrian eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokitik gogoetarako zenbait elementu eskaini nahi ditugu.
Nazioarteko... [+]
Bazen behin kulturaren gordailu bilakatu zen herria. Denboraren poderioz, munduko agintariek kultura adierazpide ororen aurka hartutako neurri murriztaileen erruz, herrien garra, sormena eta irudimena amatatuz joan ziren, emeki-emeki kandela bat bailitzan. Hala ere, herrialde... [+]
Elon Musken presentzia hedabideetan gora doa, suziri baten moduan, Etxe Zuriko lorategian lurreratu ostean. Lortzen ari den botereaz eta influentziaz asaldatuta omen daude beste botere batzuk eta, bere eragina gutxitzeko asmoz, X sarearen kontra kargatu dute. Azken asteetan The... [+]
2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]