Independentzia egongo da, ez baita erreferendumik egongo

Ez dut nire burua analista politiko zorroztzat, baina Katalunian gertatzen ari denaz eta nire ustez gertatuko denaz dudan pertzepzioa partekatuko dut. Askorentzat gogaikarri bihurtu den prozesu soberanista deiturikoaz ari naiz noski; nire iritziz atzeraezinezko prozesua, hilabete batzuetan Europan beste estatu bat izatera eramango gaituena.

Iruditzen zait estrategia osoa erreferenduma EZIN egitera bideratuta dagoela. Are gehiago, ezta ahalegintzera ere sikiera. Bitxia bada ere, unionista esan diezaiekegunen itxaropen bakarra izango litzateke kontsulta egin eta independentziaren aldeko nahiak gehiengo murritza lortzea, edo akaso galtzea. Baina kontsultarik egiten ez bada, independentzia egongo da.

Gakoa da gobernu zentralak, espainiar parlamentuak, epaitegi baten erabakiak edo dena delakoak erreferenduma gauzatzea eragoztea. Independentziaranzko edozein bide legezko itxita, hauteskundeak aurreratzea beste aukerarik ez da izango. Zalantzarik ez dago emaitza, orain arte bezala, independentziaren aldeko alderdien gehiengo absolutua izango dela, suertatuko den Parlament-ak independentzia alde bakarretik aldarrikatzeko zilegitasun demokratikoa –legez kanpo bada ere– edukiko duela, eta aldarrikatu egingo duela. Helburu hori betetzeko derrigorrezkoa da, berriz diot, kontsulta bideraezina izatea eta ez gauzatzea. Rajoy eta Rubalcabaren burugogorkeria funtsezkoa da prozesua nahi bezala burutu dadin: sezesioaz.

Zer egin dezake gobernu zentralak prozesuaren une honetan edo geroagoko beste edozein unetan? Erantzuna: ezer ez. Autonomia katalana bertan behera uztea ezin pentsatuzkoa da, arazo administratibo itzela, inork konpontzen jakingo ez lukeena, sortuko litzateke eta. Hasteko, Generalitateko President-a kargutik kendu eta... nor jarriko lukete beraren ordez? Eta nola?

Halaber, gobernu zentralak ezin du gauza handirik itxaron atzerriko herrialdeez. Argi dago zazpi milioi herritar Europatik “botatzeko” mehatxua ez dela beteko, besteak beste beren burua Espainiatik nahita bereizitako herritar horiek ez luketelako hargatik espainiar naziotasuna galduko, ez behintzat Konstituzioaren 11.2 artikulua betez gero.

Gauzak horrela, alde unionistari ekinbide bakarra geratzen zaio. Negoziatzeari uko eginda, eta Konstituzioaren 155. artikulua aplikatzeko gauza ere ez dela, zortzigarren artikulua gauzatzea beste biderik ez luke izango, alegia, interbentzio armatua.

Laburbilduz. Erreferenduma, unionistek duten zentzuzko aukera bakarra, ez da egingo. Horrexek bihurtuko du zilegi alde bakarreko independentzia aldarrikapena, eta egoera ohiko erara baizik ezin izango da zapuztu, hau da, armen indarraz. Ejertzitoa ikusiko dugu kaleetan. Horraino iritsita –eta honezkero ere bai, izatez– zalantzan gaudenok lehenago edo geroago hautatu beharko dugu nazionalisten eta nazionalen artean. Nik dagoeneko aukeratu dudalakoan nago.


Manuel Delgado Ruiz Antropologian doktore da Bartzelonako Unibertsitatean eta bertan irakasten du. El cor de les aparences izeneko bloga dauka eta honako artikua bertan argitaratu zuen 2013ko abenduaren 13an.
 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


Jesús Rodríguez. Tsunami Democràtic auzia
“Zergatik erori da orain auzi osoa, akatsa egin eta hiru urtera?”

Zortzi hilabeteko erbestealdiaren ondoren, etxera eta Directa-ko erredakziora itzuli da Rodríguez (Gramanet del Besós, Bartzelona, 1974). Inork ezer espero gabe, uztailaren 8an, arratsalde bakarrean, erabat irauli zen bere eta beste hamaika inputaturen aurkako... [+]


Kataluniara itzuli dira Tsunami auziko erbesteratuak

Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.


Tsunami auzia artxibatu du Espainiako Auzitegi Gorenak ere

Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]


2024-06-12 | David Bou
Erbeste debekatua

Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]


“Ez dugu auzi justurik edukiko; gidoi hau lehendik idatzita zegoen”

Espainiako Gobernuak onartu berri duen Amnistia Legeak ez ditu zigortutako katalan guztiak bakean utziko. Batzuek erbestean segitzen dute, eta segituko dute, ea noiz arte. Baina beste batzuk berriki joan dira, ustez “gatazka” amaitzear zegoenean, alderdiak Amnistia... [+]


Auziagatik, erbestean
AURRERAPENA | “Amnistia Legea finkatzen joan ahala, are gehiago indartu dute terrorismoaren akusazioa”

Espainiako Diputatuen Kongresuak esperotako Amnistia Legea onartu baino egun gutxi lehenago, Amnistia Legearen aplikaziotik kanpo geratuko diren Tsunami Democratic auziko bi inputatu elkarrizketatu ditu ARGIAk Suitzan, Genevan, erbestean baitaude.

Aurrerapena da ondorengo... [+]


2024-05-30 | ARGIA
Amnistia Legea aurrera atera da Espainiako Kongresuan

Ezusterik gabe eta gehiengo osoz onartu dute Espainiako Kongresuan Amnistiaren Legea, txalo artean. Eztabaida laburra izan da, baina tirabiratsua, eta irainak ere entzun dira. 177 aldeko boto jaso ditu legeak eta 172 kontra.


Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


‘La Directa’ babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: “Kazetaritza ez da terrorismoa”

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere “terrorismoagatik” inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Ponsati ez da agertu Auzitegi Gorenean zeukan hitzordura

Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.


Eguneraketa berriak daude