Baikortasunak batzen dituen hamaika abesti bildu ditu Antton Aranburuk bere bigarren lanean, bizirik gaudela gogorarazteko.
Bizirik, disko koloretsua garai ustez grisotan?
Hala da. Azken aldian halako tristura kolektibo bat nabaritzen dut, eta hein handi batean gure buruari inposatzen diogula uste dut. Azken finean, orain hamar urteko pertsona berberak gara. Egia da badagoela gainbehera ekonomiko bat, baina hori besterik ez da. Badaude zenbait gauza halako garaietan pizten direnak: sorkuntza izan daiteke bat, talentua. Uste dut gazteria eta inplikazioa dauden bitartean edozeri egingo diogula aurre. Mezu apokaliptiko horietatik ihes egin nahi nuen. Antzinako aldarrikapen mezua da: bizirik gauden artean, badago itxaropena.
Azalean ez ezik, kolore aniztasuna antzematen da abestietan ere.
Hori bera bilatu dut. Abestiak elkarren artean oso ezberdinak dira. Hasieran horren aurkako hainbat iritzi izan nituen; aukeratutako abestiak lagunei erakusten nizkienean, entzuleak despistatuko nituela esaten zidaten. Baina horrek diskoa aberastu egiten duela iruditzen zait. Soinu eta musika aldetik ez da disko lineala, salto handia dago abesti batetik bestera, baina lotzen dituen haria baikortasuna da. Ez dakit asmatu dudan edo ez, baina horixe zen nahi nuena.
Bizirik bakarkako lana da edo taldekoa?
Talde lana da. Nahiz eta ideia bakar batek jarri, talde lanak aberastu egiten du. Jendearen iritziak entzutea gustatzen zait. Gainera, entzuteko gaitasun eza gizartearen gabezia handietako bat dela iruditzen zait. Kantuak nik sortuak dira eta neuk idatzi ditut hitzak, baina hasierako oinarri horri banda osatzen dugun guztion artean [Josu Jungitu, Iker Uriarte, Raül Vera, Asier Yarza eta Antton Aranburu] eman diogu forma. Nik e-postaz bidaltzen nizkien abestiak gainontzekoei eta lokalera heltzean modu demokratikoan erabakitzen genuen zein aldaketa egin. Estudioan Aitor Abiok ere asko lagundu digu produkzioan.
Taktika eta Estrategia abestian Mario Benedettiren hitzak erabili dituzu. Zer dela eta?
Beste abesti guztiek nik idatzitako hitzak dituzte, baina Benedetti asko gustatzen zait. Táctica y Estrategia poema izugarri gustatzen zait; hozkailuan dut iman batekin jarrita. Oraindik ere Benedettiren hitzek hunkitu egiten naute, nahiz eta hamaika aldiz irakurrita izan. Omenalditxo bat egin nahi nion, eta poema berezi horrekin abestia egitea otu zitzaidan. Normalean gerrako kontzeptuak diren horiek maitasunera eramaten ditu, kontatuz zer egiten duen maite duen pertsonaren maitasuna lortzeko. Itzulpen libre xamarra egin dut, baina hark kontatzen duenarekin hertsiki lotua dago.
Oihanean bildu dira kantuak ere badu berezitasunik. Ekologismoaren gaia landu duzu, baina animalien ikuspegitik.
Paul Simonen Graceland diskoa izugarri gustatzen zait, Afrikaren omenez egina da. Pentsatu nuen nik ere egin behar nuela abesti afrikar bat. Ikerketa txiki bat egin nuen erritmo afrikar bat lortu nuen arte. Hitzei dagokienez, aldarrikapen kanta da, baina mozorrotuta dago. Umeei begira egin nuen abestia, baina badu halako puntu sarkastikoa, eta baita mezua ere. Animaliak oihanean biltzen dira haien arazo eta gai garrantzitsuenak identifikatzeko; azkenean konturatzen dira arazo nagusia gizakiaren gehiegikeriak direla, eta horri aurre egiteko estrategia garatzen dute.
Gasteiztarra ez bazara ere, zure maitasuna aitortu diozu Gasteiz esnatzen ari da abestiarekin. Euskal Herriko hiriburua izanagatik, askotan bazterrean uzten dugula dirudi.
Ni bizkaitarra naiz, eta harro nago. Baina urte asko daramatzat Gasteizen, eta asko eman dit. Uste dut oso hiri ederra dela, bizitzeko erosoa eta atsegina. Baina egia da, niri lagunek ere galdetzen didate ea zer demontre egiten dudan Gasteizen. Badago halako gaizki-ulertu bat, eta uste dute gatzik gabeko hiri aspergarria dela. Alderantziz gertatzen dela esango nuke, 90eko hamarkadaz geroztik kultur mugimendu oso indartsua dago Gasteizen, hiriaren sektore eskuindarrenari aurre egiten diona. Musikagintzan ere abangoardian dagoela uste dut, izugarrizko maila duten musikariak irten dira bertatik. Gainera, horren txikia izateko oso eszena indartsua du, Bilbo, Iruñea edo Donostiakoa baino indartsuagoa, konparazio baterako. Gainontzeko hiriburuetan, askotan zaila da kontzertuak emateko tokiak aurkitzea.
Hortaz, diskoa argitaratu arren, ez da erraza zuzenekoak eskaini ahal izatea?
Panorama ez da erraza. Dei gaitzatela, jo nahi dugu! Zuzenekoak aldarrikatu behar ditugu. Gero eta jende gutxiago joaten da. Lotoki besterik ez diren hiriak ari gara sortzen, eta aste barruan desertu bihurtzen dira. Hiri kulturala hiri sortzailea dela aldarrikatu behar dugu, eta sorkuntzari gizarteratzeko behar duen espazioa eman behar zaiola. Hori egin ezean, norberak sortzen duena etxean geratzen da, eta asko galtzen du gizarteak. Zuzenekoak behar ditugu, diziplina artistiko guztietan. Gaur egun, artista famatua ez bazara, zaila duzu eszenaratzea. Gero eta jaialdi gehiago daude, eta gero eta talde handi gehiago datoz, baina bertako artistentzat ez dago erakusleihorik.
Musika Industriaren Elkarteak duela gutxi adierazi du euskal musikagintzaren industria hilzorian dagoela. Ados zaude?
Ez erabat. Talentu asko dagoela uste dut, gero eta jende gehiago dago oso ondo jotzen duena. Musika eskolen eragina nabari da. Hala ere, hori guztia gizarteratzen ez bada, ez du ezertarako balio. Gizarteratzeko bide hori da hilzorian dagoena eta erakundeek hori aldatzeko ekimenak jarri beharko lituzkete martxan, dirua inbertituz eta bestela. Demagun tabernariei zerga gutxiago kobratzen zaiela zuzenekoak antolatzeagatik. Gauza asko egin daitezke, eta egin behar dira.
Eta halere, gustuz ekin diozu musikagintzari.
Musikariok badakigu ez dela hau gure ogibidea izango, baina bi urtean disko bat atera eta hogei bat kontzertu eman ahal izatea mugarria da, poza ematen du. Bidean arrakasta lortzen baduzu, hobeto, baina ez dut hori bilatzen. Nahi dudana egiten dut, ez funtzionatzen duena. Joko horretan sartzen bazara, akabo. Gozatzea da gakoa.
108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]
1999an sortu zuten Udalbiltzaren sortzaileetako bat izan zen, eta erakundeko lehen presidente izendatu zuten urte berean. Ondarroako alkate izan zen hiru agintalditan, eta hango udalak eman du albistearen berri.
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.
Asian Hong Kong izan da galerarik handienak jasan dituena: %13,2 galdu du, 1997tik pairatu duen kolperik handiena. Europan, berriz, %6 eta %10 arteko galerekin abiatu dute astelehena burtsa nagusiek. Trumpek hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak egin dituzte Europako eta... [+]
EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.
Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]
Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.
Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".
"Amorru handiko eguna" dela adierazi du Zabarteren bikote Noboak, emazteak epailearen aurrean deklaratu berritan. 2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean... [+]
Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]
Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]