Xabier Etxaniz Rojo ::Sirena-hotsak
Erein, 2013
Lau ipuin luze bildu ditu Etxaniz Rojok, bere ibilbide literarioan bosgarren liburua den honetan.
Matxupitxu, Akelarreak, American way of life eta Sirena-hotsak. Orainetik iraganera, eta alderantziz, etengabe salto egiten duten egitura konplexuko ipuin hauek zenbait gai jorratzen dituzte: etorkinen bizimodua, euskal gatazka eta kale borroka, krisi ekonomikoa, familia barruko kontu ilunak.
Idazleak bizitako momentu batetik abiatutako istorioak dira guztiak baina ez dute elkarren arteko inongo loturarik, beraz, horrek baimentzen du liburua nahi besteko denbora tartean utzi eta berriz hartzea, nahiz eta osatzen duten 181 orrialdeak azkar eta erraz irakurtzeko moduko prosa batean idatziak izan diren.
Nolanahi ere, ez dut uste lau ipuin hauek kasualitatez liburu berean bildu direnik. Independenteki irakur daitezkeen arren osotasun bat eratzen dute, ageriago edo ezkutuago, elkarrekin duten leit motiv-ari esker: egia-ren kontzeptua, gurea zein besteena, eta horrek dakarren esan/ez esan dilemaren auzia. Bizi dugun egia horrek izan ditzakeen aurpegi poliedrikoetatik zenbait galdera sortuko dira: Merezi al du kasu guztietan Pandoraren kutxa zabaltzea eta gure egia kontatzea? Zenbateraino laguntzen du ezagutzen ditugun sekretuak aditzera emateak? Zein da betidanik sinetsi arazi zaigun istorio (egia) bati eman beharreko sinesgarritasuna?
Fabian Matxupitxu-a da, halaxe esan omen zaie Atlantiko bestaldetik datozenei. Bi urtez zaintzen eman duen agurea hil ostean, kontatu behar al dio semeari bere aitak Pinocheten estatu kolpean lagundu zuela? Esan beharko dio, agureak kontatu bezala, zortzi seme-alaba dauzkala munduan barreiaturik?
Akelarreak ipuineko protagonistak argazki bat aurkitu du bere aitak aspaldi idatzitako liburu baten orrialdeetan galduta. Sarak ez daki zer egin. Esan beharko lioke, 80 urte bete dituen eta bere senar hilaz maitemindurik jarraitzen duen bere amari, aitak beste emakume bat maite zuela?
Gau hartan hirurek korrika egin zuten Sirena hotsak aditu zituztenean, baina Julen izan zen bakarra gartzelan amaitzen. Atzekoz aurrerako bidai etengabean, bakoitzaren oroitzapenez osatutako collage egituraren bitartez, aditzera ematen zaigu gau hartan geratutakoaren egia zatiak besterik ez direla geratzen. Ipuina garatzeko erabilia izan den egitura hautsiak berak, argi uzten du inoiz ez dela egia oso bat izango.
Tratatzen diren gaien aldetik entretegarria, egitura aldetik landua, sortzen dituen burutazioengatik liburu interesgarria.
Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta erdi eman zion ezezkoa egitasmoari, Mendietan Eolikorik Ez–Barakaldo plataformaren... [+]
Apirilaren 30etik aurrera Azokaroa-ren lehen printzak sumatuko dira Ipar Euskal Herriko zenbait txokotan. Uxue Alberdi egongo da Hetero liburua aurkezten, Maialen Lujanbiok errezetaldia eskainiko du eta Maddi Sarasuak bere liburuaren aurkezpen musikatua egingo du senide eta... [+]
Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]
Kanboko (Lapurdi) lurrak babesteko deia zabaldu dute ELB, Lurzaindia eta Ostiak. Maiatzaren 17an ibilaldia, ekitaldia eta landaketa herrikoia antolatu dituzte. "Lurraldearen oraina, eta geroa ere, gure inplikazioaren araberakoa da", adierazi dute.
Hainbat ikerketak erakusten dute inbertsio militarraren gorakadak osasuna edo hezkuntza bezalako sektoreen suntsipena dakartela herrialde batzuetan.
Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak dinamika jarri du martxan aurten ere Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak, Udal eta elkarteekin elkarlanean. Jaien testuinguruan euskararen presentzia eta erabilera sustatzea dute helburu. Iaz abiatutako bidetik jarraitu nahi dute aurten ere,... [+]
Antton Kurutxarri, Euskararen Erakunde Publikoko presidente ordearen hitzetan, Jean Marc Huart Bordeleko Akademiako errektore berriak euskararen gaia "ondo menderatzen du"
88 urterekin hil da Frantzisko aita santua astelehen goizean, iktus baten ondorioz. Azken boladan osasun arazoak izan zituen. Miñan liburua gomendatu zuen publikoki, migratzaileen egoera kontatzen delako.
Hamabost langile humanitario hil zituen Israelgo armadak martxoaren 23an, terroristak zirela eta ez zutela euren burua identifikatu argudiatuta. Bideo batek bertsio hori gezurtatu ostean, gertatutakoaren barne-txostena egin dute Israelgo Defentsa Indarrek, baina bertan esaten... [+]
Eragile nahiz alderdi politiko ugarik plazaratu dituzte euren aldarriak aurtengo Aberri Egunean. Azken urteetan egin bezala, Bilboko eta Iruñeko kaleak hartu dituzte EAJk eta EH Bilduk, hurrenez hurren. Bagira-k, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, abertzaleen... [+]
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]