Mandelak barkatzen erakutsi zion kontinenteari

ACCRA, Ghana — Urte luzez, bazirudien Nelson Mandelaren argazki bakarra zegoela. Argazki horretan Mandelak ile trinkoa, masail guriak eta begirada serio deliberatua zituen. Baina zuri-beltzeko argazkia zen, hain pikortua ezen antzinakoa zirudien (aspaldi joandako garai eta norbanako baten dokumentu bisuala).

1960ko hamarkadaren hasieran, afrikar indigenak jasaten ari ziren zapalkuntza sistematikoaz eta trataera gizagabeaz nazkatuta, Mandelak indarkeria eta gerrilla taktika bidezko plan arrakastatsua proposatu zuen, funtsean Afrikako Biltzar Nazionalaren adar militarra osatuz. Urte gutxitan, adar armatu hura aurkitu zuten eta buruzagiak atxilotu zituzten. 1964an  Mandela erruduntzat jo zuten sabotajea egotzita eta bizi bitarteko espetxe zigorra ezarri zioten. Epaiketan, lekukotasuna eman ordez, Mandelak hitzaldia eman zuen akusatuen aulkitik. “Pertsona guztiak harmonian eta aukera berdinekin biziko diren gizarte demokratiko eta librearen itxaropena dut”, esan zuen. “Ideal horretarako bizitzea eta lortzea espero dut. Baina, behar izanez gero, ideal horregatik hiltzeko prest nago”.

Bost urte nituen Nelson Mandela 46664. presoa bihurtu zenean, eta Robben uhartera, Lurmutur Hiritik iparraldera dagoen bost milia koadroko lur zatira deserritu zutenean, geratzen zitzaizkion urteak han eman zitzan. Robben uhartea legenardunentzako kolonia, eroetxea eta presondegia izana zen. Erbesteratze, zigor eta isolamendu gunea zen, pertsonak hara bidali eta ahazteko tokia.

Baina argazki horretako irudi oroitarazleak ez zigun ahazten utzi. 1970eko hamarkadan, bidegabekeria sozial eta politikoak salatzen zituen African Youth Command-eko (Afrikako Gazte Komandoko) kide izan nintzen. Mandela idolatratzen genuen. Argazkiaren posterra geneukan zintzilik logeletan; argazkia panfletoetan inprimatzen genuen. Ez genuen utzi Mandela hutsaltasunean itzal zedin; martxak, manifestazioak egin genituen, kontzertuak antolatu, prentsaurrekoak eman. Ahal genuen guztia egin genuen Apartheidaren gaitzak gaitzesteko, eta haren izena jendearen ahotan izan zedin. John Vorsterrne, Jimmy Krugerren eta gobernuak baimendutako zurien nagusitasunaren  aldeko beste zenbaiten irudiak ere erre genituen.

Afrikan askatasunaren alde borrokatzeko irrikaz geunden. Hala ere, etsita geunden Mandela hil artean espetxean egongo zela eta hegoafrikarrek ez zutela berdintasuna lortuko gu bizi ginen artean. Baina 1990eko otsailaren 11n miraria gauzatu zen; Mandela askatu zuten.

Mundua liluratuta zegoen. Bere azalean egonda zer egingo genuen galdetzen genion gure buruari. Amorru biziaren zain geunden, zentzuzko edonork ulertuko lukeen ordaina exijituko zuela espero genuen. Bizitzako 27 urte betiko joanak. Egunak joan, egunak etorri, gatibu lanean, kareharria erauzten, harri zuriari etengabe kolpeka eguzki distiratsu errukigabearen azpian, eguzkitako betaurrekorik gabe, malkobideak hondatu zitzaizkion eta, urte askotan, Mandelari negar egiteko gaitasuna ere kendu zioten.

Hala ere, Mandelak barkamena adierazi zuen behin eta berriz. “Ideiengatik espetxera joatea”, esan zuen, “eta sinesten duzunarengatik sufritzeko prest egotea merezi du. Gizakiarentzat lorpen handia da bere eginbidea betetzea, ondorioak gorabehera”.

Nelson Mandela buruz buru topatu nuenerako, Bakearen Nobel Saria emana zioten eta lehenago beltzek bozkatzeko eskubiderik ez zuten herrialdeko presidente hautatu zuten. Itxaropenaren ikur bihurtua zen, baita zauriak ixteko aukeraren ikur ere.

Garai hartan legebiltzarkide eta Komunikazio ministroa nintzen, eta nahiko berria politikan. Lurmutur Hirira joan nintzen lehenengoz. Lagunekin berandu arte kalean ibili ondoren, hoteleko gelara eramango ninduen igogailuaren zain nengoen. Ateak ireki eta Nelson Mandelarekin egin nuen topo. Pauso bat atzera egin eta geldirik geratu nintzen. Atea zeharkatu ahala, niregana begiratu zuen eta buruaz agur egin zidan. Ez nion keinua itzuli. Ezin nuen mugitu, ezta begiak kliskatzeko ere. Hantxe geratu nintzen, baldituta, zera pentsatuz: gizon honen alde aldarrikatu, kantatu eta negar egin genuen; zuri-beltzeko argazkiko gizona da. Hegoafrikarentzat eta, automatikoki, kontinente osoarentzat iparrorratz moral berria sortu zuen gizona.

Ez da ustekabekoa Mandela askatu zutenetik Afrikako hainbeste herrialde demokraziara eta legearen agintera hurbildu izana. Bakea askapenerako bitarteko gisa erabili zuen, eta horrek Afrikari erakutsi zion kolonizazioak eragindako zatiketa gainditzeko eta geure buruari egindako zauriak sortutako oinazea arintzeko errukiak eta barkamenak gobernuaren parte izan behar zutela. Herrialdeek eta herritarrek jasan duten trauma aitortu behar dute, eta adiskidetzeko bidea, hautsita zegoena bateratzeko bidea aurkitu behar dute.

Gau hartan, Nelson Mandela nire paretik pasa zenean, bere historia, askatasunerako bide luzea, Afrikaren historia ere bazela ulertu nuen. Garai batean gure kontinentean hedatu zen gaitzidura  inspirazioak ordezkatu du. Orotariko gaitzen erasoak (gerrak, estatu kolpeak, gaixotasunak, pobrezia eta zapalkuntza) eragindako pesimismoa pixkanaka hazten ari den aukera sentipenak ordezkatu du.

Ez zen Nelson Mandela izan espetxealdiko urteetan aldatu zen bakarra. Denok aldatu ginen. Eta Afrika askoz hobea da horri esker.

John Dramani Mahama

Ghanako presidentea eta My First Coup d’État: And Other True Stories From the Lost Decades of Africa (Nire lehen estatu kolpea: eta Afrikako hamarkada galduen benetako beste istorio batzuk) autobiografiaren egilea da.


Azkenak
Urtarrila, intxaurrondoaren loaldia

Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


2025-01-06 | Garazi Zabaleta
Trebatu elkartea
Lehen sektoreko erreleboa bultzatzeko egitasmoa Gipuzkoan

Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]


2025-01-06 | Nagore Zaldua
Itsas-bare kantauriarra
Ohartarazpenaren artelanak

Koloretsuak, distiratsuak, forma xelebre bezain ederrekoak diren heinean, nudibrankioek beste planeta batetik iritsitako izakiak dirudite. Itsas hondoko izaki biluzi hauek 1980ko hamarkadako gandorretako kolore biziak eta Parisko joskintzako izen handien moda arkitektonikoa... [+]


LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Eguneraketa berriak daude